Testu zientifikoaren ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,56 KB
18.GAIA 1.SARRERA
Irakurketa elkarrekintza Bidezko prozesua dela esan daiteke, izan ere, elkarrekintza horretan irakurleak Eta testuak parte hartzen dute eta horren emaitza, hizkuntza idatziaren bidezko Esanahien eraikuntza izango da. Irakurketa idatzitako sinboloen edota hizkien Identifikazioa da eta prozesu kognitibo konplexua da.
2.LHn IRAKURTZEKO PROZESUAREN GARAPENA ETA EZAUGARRIAK. 2.1. IRAKURKETA LHko CURRICULUMEAN
236/2015 DEKR, ab22, hizk- ta literatura-komunikaziorako Konp. Barnean, Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura Ikasgaietan, hizkuntzaren erabilerarako oin.Konp. Garatzea du helb.: entzutea, Hitz egitea, irakurtzea eta idaztea, modu integratu batean. Trebetasun hauen Barneratzea testu mota ezberdinen irakurketatik, ulermenetik eta hausnarketatik Lortzen da.Irakurketa eta idazketa, Munduaren, inguruko pertsonen eta norberaren ezagutza lantzen duten prozesu Kognitiboak aktibatzen dituzten instrumentuak dira. Hala, funtsezko rola dute Bizitzan zehar ikaskuntza berriak barneratzeko erreminta bezala. Aipaturiko Ikasgaien 3. Eduki multzoan, idatzizko Komunikazioa: irakurtzea eta idaztea, Irakurketari dagokionean, ikasleak zailtasun maila ezberdinetako eta generoanitzetako testuak ulertzea eta testuko Ideiak birsortzea eta erabiltzea bilatzen da, norberaren pentsamendu kritiko Eta irudimenezkoa osatzera bidean. Testu bat ulertzeak, klasean landuko diren Eta eguneroko bizitzan aplikatuko diren irakurtzeko estrategia jakin batzuk Martxan jartzea inplikatzen du: informazioa lortzeko irakurtzea, ikasteko Irakurtzea, eta gozatzeko irakurtzea.2.2. IRAKURKETA PROZESUA
Irakurketa prozesu unitario eta globala da. Honetan, irakurleak ez du testuan irakurritakoaren esanahia burura pasatzen, Baizik eta, irakurritakoaren interpretazio propioa egiten du ezagutza, Intentzio eta aukera intelektual eta afektiboen ondorioz.2.3. IRAKURKETA ULERMENAREN MIKROGAITASUNAK ETA IRAKURKETA PROZESUKO ETAPAK
McDowell-ek, mikrogaitasun Kontzeptua definitu zuen. Irakurketa ulermenaren gaitasun trebetasun txikien (mikrograitasunak) barneratzearen bitartez azaltzen du. Mikrogaitasunak, Progresiboki ikasita LH osoan zehar, ikasleen irakurtzeko gaitasuna modu Eraginkor batean garatzea bermatzen dute. Hauek dira mikrogaitasunen 4 taldeak:1.Idazketa Sistema. Dekodifikazioa:Dekodifikazioa Ahalbidetzen duten ekintzak.Letren, Hitzen… ezagutzatik hasita, hipotesi semantiko eta gramatikalen formulazioa Sortzen da.2.Hitzak eta esaldiak. Aurre-ulermena:Irakurleak testua bizipen eta esperientziapropioekin erlazionatzen du.3.Gramatika eta sintaxia. Ulermena: Testuaren Esanahiaulertzen du, aurrezagutzak Aktibatzen ditu eta esanahi propioak eraikitzen ditu. Ikasleak gai dira puntuazio Ikurren esanahia ulertzeko, testuaren aspektu ezberdinak (zuzentasuna, koherentzia, Etab..) behatzeko eta idazkeraren eta testuaren xehetasunak analizatzeko.4.Testua Eta komunikazioa: hizkuntza. Interpretazioa: Testuaren ulermena etainterpretazioa ahalbidetzen da. Interpretazio fasean, irakurleak testutik hartutako datu guztiak baloratu eta Esanahia eraiki dezake. Testuko informazioa interpretatzen du (autorearen Iritzia, ironia…).2.4. IRAKURKETA PROZESUA LHn
LHko kurtsoetan zehar ikasleek irakurketarako konpetentzia Barneratu behar dute irakurketa-Idazketaren oinarrizko ikaskuntzatik hasita, Aurrerago testuak ulertu eta interpretatzeko gaitasuna garatzeko. Kontuan hartu Beharreko zenbait aspektu:
Hasierako Kurtsoetan, irakurketaren ikaskuntzarako metodoak ikasleen eskaera eta Beharretara egokitu behar dira. -Irakurtzeko estrategiek irakurtzen ikasteko Baliabideak emango dizkie eta zailtasun posibleak gainditzen lagunduko diete; Ikaskuntza esanguratsua, motibagarria eta autonomoa ahalbidetuko die. -Irakurtzeko hezi behar dugu; haurrak irakurtzera animatu behar ditugu. -Ikasgai guztietan landu behar da irakurketa. Isabel Solé-ren Esanetan, irakurketak hezkuntzan zehar bi bide jarraitzen ditu: 1.Ikasleak Literaturarekin erlazionatzea eta irakurtzeko ohitura hartzea. 2.Irakurketa, Esperientzia eremu berrien ezagutza berrietara iristeko erreminta bezala Erabiltzea.
3.IRAKURRIA ULERTZEKO TEKNIKAK ETA ESTRATEGIAK KOMUNIKAZIO EGOERA DESBERDINETAN ETA MOTA DESBERDINETAKO TESTUEKIN
3.1.TEKNIKAK ETA JARDUERAK
Cassany-k ondorengo teknika eta jarduerak proposatzen ditu LHn irakurketaren praktika lantzeko:3.1.1.Memoria:
jarduerahauekhurbilekomemoria lantzen dute: hitzak gogoratu eta Testu batean bilatu, hitz-kateatuen jolasa…3.1.2.Pertzepzioa:
pertzepzio ariketak Ikasleen ikusmen-eremua hezteanzentratzen Dira hitzak azkartasun handiagoarekin bereiz ditzan eta letraz letra irakurri Ez dezan: diskriminazioa eta bizkortasun bisuala garatzea,Ikusmen eremua Handitzea,fijazio kopurua gutxitzea.3.1.3.Galderak:
testu bati buruzko galderak prestatzea.3.1.4.Informazioaren Trasferentzia:
testuaren informazioa zehaztea: ahozko azalpenak, eskemak,marrazkiak,…3.1.5.Aurrea hartzea:
ikasleen motibazioan Eragiten dute bereziki: testuanzer Gertatuko den imajinatzea, argazki bat ikusi eta honi laguntzeko hitzak Pentsatu eta idaztea…3.1.6.Testuak Ordenatu eta konparatzea:
ipuinak moztu, nahastu eta ordenatu;ipuin ezberdinak komentatu eta Konparaketak egin, iritziak eman…3.1.7.Testua markatzea:
testuko ideia nagusiak azpimarratzea eta Ulertzen ezdena markatzea.3.1.8.Jolas linguistikoak:
gurutzegramak, hizki Zopak…3.2. IRAKURRIA ULERTZEKO ESTRATEGIAK
Irakurketaren ulermena garatzeko estrategia batzuk:Aurrezagutzak aktibatzea: testuari buruzko galderak Egitea, elementu ezberdinak (titulua, irudiak…) aztertzea, etab.Hitz ezezagunen esanahia mugatu: Aurretik edo atzetik datozen ideiak analizatu, hitzaren estruktura behatu (erroa, aurrizkiak, atzizkiak…)
Aurrea hartzea: testuaren gaia Identifikatzeko urratsak: paragrafoen lehenengo lerroak irakurri, beltzez edo Azpimarratuta dauden hitzak begiratu…
Ulertutakoaren Gainbegiratzea eta erregulazioa: ulertzen ez dutenean kasurik ez egin eta Irakurtzen jarraitu aurreragoko ideiekin argituz, hipotesiak egin, …
Ideia nagusiak identifikatu.