Nola egin testu iruzkin bat
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 10,66 KB
16.GAIA.1. SARRERA
Irakurketa, orokorrean Gizakiaren adimen garapenerako funtsezko alderdi bat da eta hezkuntza esparruan Oinarrizko konpetentziak garatzeko beharrezkoa. Irakurketa informazio Aurkitzeko, biltzeko eta prozesatzeko aukera ematen duten gaitasun guztiak Indartzen dituen ekintza da. LHko arlo ezberdinei dagozkien testu mota Ezberdinak erabiltzeko, sortzeko eta ulertzeko trebetasuna ere eskaintzen du. Irakurketa ulerkorrak izaera ezberdinetako testu eta datuak interpretatzen Laguntzen du eta arlo horretarako zehaztuak dauden helburuak gainditzen Laguntzen du. Gozamen iturri da; beste inguru batzuk, hizkuntza eta kulturak, Fantasia eta jakintzak aurkitzen laguntzen du eta honek ikaslearen garapen osoa Hobetzera eramaten du.
2.LITERATUR HEZKUNTZA ESKOLA-TESTUINGURUAN 2.1. LITERATUR HEZKUNTZAREN DEFINIZIOA
Literatur Hezkuntzak, ikasleak lan literarioen irakurle egitean datza eta horrela, irakurketa plazerra esperimentatzea. Helburu nagusi hau lortzeko beharrezkoa da Ikasleak:-Irakurketa esperientzia On bezala aurkitzea.-Testuari erantzun afektibo positibo bat ematea. -Testuaren Zentzua interpretatzen jakitea. -Testuan bizipen propioak antzematea.-Pertsonaiekin identifikatzea. -Osagai Literarioak jakitea.2.2. LITERATUR HEZKUNTZA ESKOLA TESTUINGURUAN
236/2015 DEK, ab22k, hezkuntzak literatur Hezkuntzaren baitan kontuan hartu beharreko hainbat aspektu azpimarratzen ditu Atal ezberdinetan:Hizkuntza
Eta literatura-Komunikaziorako Konpetentzia: OinarrizkoDiziplina Konpetentzia honen osagaietako bat zuzenean literatur hezkuntzarekin loturik Dago.“Literatura-testuak interpretatzea eta balioestea, testuen esanahia modu Partekatuan eraikita; eta, horren bidez, mundua ulertzea, literatura-ondarea Banako eta taldeko esperientzia sinbolizatzeko modu gisa balioestea, norberaren Kultura-nortasuna eraikitzea eta sentsibilitate estetikoa garatzea.” Etapako helburuak:
-“Hainbat generotako Literatura-testuak irakurtzea eta entzutea, eta, hala, literaturaz gozatzen Ikastea, horrek sentsibilitate estetikoan aurrera egiteko, norberaren Hizkuntza-ondarea aberasteko eta identitate kulturala eraikitzeko aukera ematen Duen aldetik.” Edukiak:
Literatura-hezkuntzarekin Lotutako edukiak
4. Eduki multzoan jasotzen dira, helb.Nag.: 1.Zikloan, Gure ikasleak irakurtzen ohitu daitezen saiatzea; eta 2.Zikloan, beren Irakurzaletasuna sendotu dezaten ahalegintzea, horrela literaturaz gozatzen Ikas dezaten. LHn, literatura gozamen-iturritzat hartzen da.
Eb.Irizp
:1.Zikloan, Irakurzaletasuna lantzea, eta proposatutako testuak modu Autonomoan irakurtzeko gai izatea bilatzen da. 2.Zikloan, Irakurtzeko Ohitura izatea, eta literatura gozamen-iturritzat eta mundua ezagutzeko Bidetzat hartzea. Etapa osoan zehar lortu nahi da: haur-literatura klasikoko Eta egungo haur-literaturako testuak ulertzeko eta erreproduzitzeko gai izatea, Eta ahozko zein idatzizko literaturari buruzko bere ezaguerak erabiltzea.2.3. FAMILIAREN PARTE HARTZEA LITERATUR HEZKUNTZAN
Irakurketarako sustapen Planak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak argitaraturikoak zehazten ditu, Familiek, beraien seme-alabek irakurketa zaletasuna garatu dezaten jarraitu Behar dituzten pausu orientagarriak zehazten ditu: eredu izan, konstantea Izatea, entzutea, errespetatzea, elkarrekin irakurtzea, aholkua eskatzea, Proposatzea eta ez inposatzea, estimulatzea, laguntzea eta antolatzea.3.LHri APLIKATUTAKO LITERATUR ADIERAZPENIK GARRANTZ
IPUINAK, KONTAKIZUNAK ETA OLERKIAK. 1.Zikl: ipuinak eta olerkiak Lantzen dira helburu hauekin: -Ipuin baten irakurketa ulerkorra egitea, ideiak interpretatuz. -Ipuinak eta olerkiak Arintasunez eta intonazioz irakurtzea puntu eta kometan geldialdiak eginda. -Olerki baten zentzu Globala ateratzea. 2.Zikloanhelburuak berdinak. Irakurketa ulerkorra egiteko jarduerak zailagoak Izango dira. KOMIKIA:informazio battransmititzeko helburua duten kontaketa bat osatzen duten marrazki Multzo bat dira. Ikaslearen literaturarako zaletasuna pizteko egokiak dira. ALEGIAK:alegia bakoitzean protagonista ongi Konpontzen ez duen arazo batekin topatzen da, eta horiek, ikaslea arazoei Konponbideak sortzen trebatuko dute eta bere bizitzari zentzu errealista Batetik aurre egiten lagunduko dio. ASMAKIZUNAK ETA AHO KORAPILOAK: asmakizunekin, Ulermena lantzeko eta egunerokotasunarekin erlazionatzeko aukera daukate Ikasleek; eta, aho korapiloak erabiltzearen helburua azkartasunez eta trabatu Gabe esatea da, pixkanaka abiadura azkartuz. ESAERA ZAHARRAK:horiek Interpretatu, modu adierazgarrian irakurri eta egunerokotasuneko egoeretan Aplikatzeko. BERTSOLARITZA:euskal Kulturaren adierazgarrietako bat da eta ahozko zein idatzizko literaturari Dagokio.4.HAUR- ETA GAZTE-LITERATURA ERABILTZEKO TEKNIKAK ETA ESTRATEGIAK
4.1. HAUR ETA GAZTE LITERATURA
“Haur literatura” helduek haurrentzat pentsatuta Idatzi duten literatura dela ulertzen da. Haurrentzako literatura hazten joan Da haurtzaroaren ikuskera gizaki propio eta zehatz baten garapen etapa bezala Finkatzen joan den heinean. Modu honetan ulertua, haur eta gazte literaturak Irakurketarekin gozatzeko aukera eman behar du. Hezkuntza esparruan haur eta Gazte literatura kultura, herri, mito, fikziozko pertsonaiak ezberdinak eta Irudimenaren indarra ezagutzera emateko erabili daitezke..4.2. TEKNIKA ETA ESTRATEGIAK
. HEZKUNTZAN PARTE HARTZEA:ikasleen Interesguneetatik abiatu, ikasketaesanguratsua Sustatu, ikasten ikasi, lan autonomoa eta sortzailea sustatu…ARAKATZEKO ETA LANA GARATZEKO ESTRATEGIAK: IRAKURKETA TRINKOA: Intentsiboa. Ikasleak irakurtzen ari den bitartean lan egiten du. Gelan ematen Da, testu luzeago edo laburragoekin egiten dugu lan eta ulermenean lagunduko Duten ariketekin. Normalean jarduera hau isilpean burutuko da, eta bere Helburuak ikaslearen interesa piztea, testu bat kontextualizatzea eta Azkartasunez irakurtzen laguntzea dira. Honen barnean, landu Nahi dugunaren arabera, bi irakurketa modu ezberdin burutu daitezke:-Scanning: Testua gainetik begiratu datuak ateratzeko. -Skimming: testuaren edukia azkartasunez Antzematea. IRAKURKETA HEDAKORRA: Estentsiboa. Normalean gelaz kanpo burutzen da. Bere helburuak testuaren erabateko ulermena Eta ikasleak bere gogoz irakurtzea dira. Irakurketa hedakorra lantzeko, Irakurri ondoren burutzeko jarduerak izango dira: egilearen datuak, Pertsonaiak... TERTULIA LITERARIO DIALOGIKOAK:bertan elkartutakoek aurrez Erabakitako testua irakurri dute eta testu horrek iradokitzen diena Elkarbanatzeko batzen dira.Komunikazio horrek ahalbidetzen du jorratutako Gaiaren ulermena, nork berea azaltzeko egindako ahaleginetatik eta besteen Ekarpena aditzeko interesetik abiatuta. Testuari buruzko iritzi orokorra ematen Hasten da saioa. Solaskideek txanda eskatuz doaz eurek aukeratutako zatiak Irakurtzeko eta komentatzeko. Elkarrizketa sortzen da baina ez dago derrigortasunik Adostasunetara heltzeko.Moderatzaileak txandak banatzen eta denbora Kontrolatzen du.. Irakurketa ezagutzak eraikitzeko bide eraginkorra da.TEKNIKA ETA JARDUERA EZBERDINAK: -Testu iruzkinak, elkarrizketa, eztabaida, idazleei Elkarrizketak, dramatizazioa, ahozko adierazpenak, irakur-esperientzien Elkartrukea, mahai-inguruak…-Antzeko testuak prestatu, testuak entzun eta zuzendu, gurutzegramak, Rol-playing…
5.ESKOLA-LIBURUTEGIA ETA GELAKO LIBURUTEGIA, LITERATUR HEZKUNTZAN BALIABIDE DIDAKTIKOAK DIREN ALDETIK. 5.1. ESKOLA LIBURUTEGIA.
Baliabide dinamikoen eta informazio Aktiboen zentroa da, eta garrantzi handia du ikasleen ikaskuntzan, irakasleen Lanean ingurune sozial eta kulturalarekin erlazionatua baitago. Eskolako Liburutegia, irakurtzeko, ikertzeko, Ikasteko … toki egokia da. Bere helburu nagusia curriculumaren osotasuna Lortzen laguntzea da. Ikaskuntzarako leku berri bat da, non hezkuntzarako Baliabide ugari dagoen eskura eta metodologia aktiboago eta parte hartzaileago Bat martxan jartzeko aukera ematen duen. Ikastetxearen antolaketatik eta Hezkuntza proiektutik kanpo gera ez daiten, zenbait ekintza planteatu behar Dira. Hortaz, garrantzitsua da eskolako liburutegia abian jartzeko beharrezko Esku hartzeak egitea. Ikasleak eta komunitateak jakin behar du: eskolako Liburutegiak eskainiko dituen zerbitzu eta programak zeintzuk izango diren, Eskolako eta eskolaz kanpoko ordutegia zein izango den… Honekin hezkuntza Zentroko talde guztiek berau erregulartasunez erabiltzeko aukera izatea lortu Nahi da. Ikaslearengan Hezkuntza literarioa bultzatzeko kontuan izan behar dugu Eskolan irakurketa gaitasunagaratu Behar dela eta irakurketa ohitura lagundu. Ezinbestekoada irakasle taldea ikaslearentzat eredu izatea, beraz, irakasleak Liburutegia erabili behar du, liburuak gelara eraman, irakurketa aholkuak eman…