Terminologia klinikoa: funtzioak eta ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,77 KB
Zergatik sortzen da terminologia klinikoa?
Komunikazioan anbiguotasunik ez izateko eta termino mediko guztiak ikuspegi zientifiko batetik definitu, deskribatu eta komunikatzeko. Hizkuntza klinikoa osatzeko eta eboluzionatzeko.
- Patologia, tratamendu, prozedura… berriei erantzuteko.
- Gehienak greziar eta latindar erroetatik sortzen dira.
- Nazioarteko komunitate medikoetan onartzen dira.
Funtzioak
FUNTZIOAK:
- Informazioaren transmizioa: profesionalen artean eta pazientearekin.
- Testuingurua: informazioa erregistratzeko eta osasun-politiken kudeaketan datuak ustiatzeko.
- Ikuspegi ekonomikoa: dokumentazio klinikoa prestatzeko eta, ondoren, osasun-zerbitzuen fakturazioa kudeatzeko.
Paziente eta mediku arteko adibidea
Paziente bat medikuarengana doa eta diagnostiko bat ematen dio. Pazienteak bigarren iritzi medikoa eskatzen du eta honek diagnostikoa idazten du. Nolakoa izan behar du bi medikuek erabili behar izan duten terminologia?
Terminoen irizpide nagusiak
- Zehatza eta argia: argi eta garbi zehaztu behar du; termino bakoitzak gauza bakarrak adierazi behar ditu.
- Objektiboa: norberaren iritzia edo balorazioak saihestuz.
- Unikoa: termino bakoitzak esanahi bakarra izan behar du, akatsak ekiditeko (hala ere, hori ez da beti betetzen).
- Adostua: terminoak erabiltzen dituztenek esanahia jakin behar dute, informazio-truke zuzena bermatzeko.
Hitz-harremanak eta aniztasuna
Antonimia
Antonimia: esanahi kontrajarriak eta modu desberdinean idatzita. Adibidez: bradi-/taki-, leuko-/melano-.
Sinonimia
Sinonimia: esanahi berdina modu desberdinean idatzita. Adibidez: -algia/-odinio, zirku-/peri-.
Paronimia
Paronimia: antzeko idazketa eta ahozkera baina esanahi desberdinak. Adibidez: bazo/vaso.
Homonimia
Homonimia: esanahi desberdinak modu berean idatzita. Adibidez: braki-, in-, neumo-…
Eponimia
Eponimia: aurkikuntzan parte hartu dutenen izen propioa daramatenak. Adibidez: fallopio-trompak, Down sindromea…
Hitz-elkartea eta osaketa
Hitz-elkartea: esanahi banakoak dituzten lexemak batzean datza. Bi mota nagusi daude:
- Justapozizioa: hitzak elkarrekin agertzen dira eta ez dira aldatzen. Adibidez: mediko-paziente (harremana).
- Aglutinazioa: hitz baten edo batzuen egitura aldatuta beste hitz bat sortzen da. Adibidez: puntiaguda (punta + aguda).
Eratorpena eta morfologia
Eratorpena: lexema edo erro bat aldatzeari deritzo. Honako elementu hauen bidez sor daitezke:
- Aurrizkiak eta atzizkiak: greziar edo latindar jatorrikoak.
- Parasintesia: aurrizkia eta atzizkia batera aplikatzea.
- Erregresiboa: hitzaren laburdura.
Egitura morfologikoa: azken zatia da normalean erabakigarria; analisia amaieratik hasita egiten da.
Beste ohar batzuk
Terminologiaren helburua da subjektibotasuna sortzeko jarraibide txikiak ezartzea. GEZURRA.
Adierazi zeintzuk diren terminologiaren funtzioak:
- Informazioa erregistratzea laguntza kudeatzeko.
- Informazioaren transmizioa.
- Osasun-zerbitzuen fakturazioa kudeatzea.
Terminologia ikerketan punta-puntako herrialdeetan sortutako terminoekin aberasten da. Gaur egun neologismoetan. EGIA.
Komunitate mediko bakoitzak terminologia bat erabiltzen du. GEZURRA
Terminologia klinikoak medikuen eta pazientearen arteko komunikazioa errazten du. EGIA
Terminologia zientifiko guztiek irizpide berak izan behar dituzte, sendagile eta pazienteen arteko komunikazioan akatsik egon ez dadin. EGIA
Terminologiak komunikazioa errazten du, termino bakoitzak diagnostiko edo tratamendu bati bakarrik egiten baitio erreferentzia. EGIA
Termino kliniko guztiak sortuta daude, eta ez da beharrezkoa teknika berriak eta genero-ikuspegia sartzea. GEZURRA