Terminologia Ekonomiko eta Nazionalaren Hiztegia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

Definizioak: Ekonomia eta Nazioaren Kontzeptuak

Kontzeptu Ekonomikoak

  • Lanaren Nazioarteko Banaketa: Zenbait herrialde edo eskualde produktu jakin bat edo batzuk egiten espezializatzen dira, munduko merkatuan saltzeko.
  • Eskaintzaren eta Eskariaren Legea: Lege ekonomikoa: produktu baten prezioa eskuragarri dauden produktuen kantitatearen eta eskariaren arteko aldea da. Produktu gutxi + eskari handia = prezioak ↑ (alderantziz, prezioak ↓).
  • Koke-ikatza: Zenbait ikatz mota kiskaldutakoan lotzen den erregai solidoa. Kokearen erabilera desberdinak: 1783-84. urtean pudelaketa asmatu zen burdina garbiagoa lortzeko, eta ijezketa, burdina errazagoa lortzeko.
  • Pudelaketa: Burdintsua burdina gozo (puruagoa) bihurtzea, haren karbonoaren zati bat kenduz.
  • Ijezketa: Burdina-xaflen fabrikazioa; errazagoak dira lingoteetan eraldatzeko. Aurrerapen horiekin, fabrikak ikatz-meatzeetatik hurbil kokatu ziren.
  • Hazkunde Iraunkorra: Eskualde baten denboraldi batean (hamarkada batean edo gehiago) hazkunde ekonomikoko tasa iraunkorrei eusten diena da.

Kapitalismoaren Faseak eta Egiturak

Finantza-kapitalismoa

Egile batzuentzat, kapitalismoaren beste fase bat da. Fase horretan, bankuaren eta industriaren arteko harreman gero eta sakonagoak industria bankuaren mende geratzea ekarri zuen.

Merkatuaren Kontrolerako Egiturak

  • Kartela: Ekonomia-jarduera bereko zenbait enpresaren aldi baterako elkarketa, lehiarik ez izateko eta merkatua monopolizatzeko.
  • Trusta: Ekonomia-jarduera bereko zenbait enpresaren kontzentrazioa edo bat-egitea, korporazio erraldoi bat eratzeko. Haren helburua lehia desagerraraztea eta merkatua menderatzea da.
  • Holdinga: Beste enpresa batzuen jarduerak kontrolatzen dituen finantza-elkartea; horretarako, enpresaren akzio guztiak edo gehienak erosten ditu.

Politika Ekonomikoak

Protekzionismoa

Ekoizpen nazionalari atzerriko produktuei baino babes handiagoa ematea gomendatzen duen doktrina ekonomikoa; zehazki, inportazioei zergak ezarrita (mugazerga handiak) eta esportazioak bultzatuta.

Urre-patroia

Nazioarteko diru-sistema; 1872tik 1914ra bitartean izan zuen goren aldia. Nazioko diruaren urre-bihurgarritasunean oinarritzen da; bihurgarritasun hori dagokien banku zentralek onetsitako balio finko baten arabera.

Kontzeptu Nazionalak

Nazioa eta Estatua

  • Nazio Estatua: Nazioa batekin identifikatzen den estatu bere barnean biltzen dituen beste nazio batzuk onartu behar dituena.
  • Nazioa: Belaunaldiz belaunaldi transmititzen den nazionalitate berezi pertsonen multzoa. Nazioa da estatua eratzeko oinarria, baina ez dira berdinak.
  • Nazionalitatea: Elementu bat edo gehiago (hizkuntza, tradizioak, sinesmenak, iragan historikoa...) partekatzen dituzten pertsonen talde baten sentimendu komuna.
  • Nazionalismoa: Nazionalitatearen gorespena. Proiektu politikoaren oinarrian sentimendu nazionala jartzen duen mugimendua.

Entradas relacionadas: