Termino Psikologikoak: Kontzientzia, Pentsamendua eta Hizkuntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,95 KB

Lozorroa

Kontzientzia eta arreta mailak mantentzeko zailtasunak.

Txundidura

Kontzientzia galera handia, pertsona erreakziorik gabe geratu.

Anosognosia

Gorputzaren parte edo atal jakin baten gaineko kontzientziarik ez izatea.

Gorputz Adar Fantasma

Gorputz adar bat ebaki ondoren, berriro dagoelako sentsazioa izatea.

Asomatognosia

Gorputzaren atal batzuk desagertu direlako sentsazioa.

Gorputzaren Koherentziarik Eza

Gorputzaren atal ezberdinak elkartuta ez daudelako sentsazioa.

Despertsonalizazioa

Pentsatzen dituen gauzei buruzko zalantza eta harridura izatea. Pentsamenduak bereak ez balira bezala (norbaitek bere burua kontrolatzen duela sentitzea).

Zatiketa

Pertsonak uste du bere psikismoaren parte batzuen jabe dela, baina beste batzuena ez.

Desrealizazioa

Deja vu eta jamais vu sentsazioak.

Aprosexia

Arreta jartzeko ezintasuna.

Hipoprosexia

Arreta jaitsiera handia.

Pseudoaprosexia

Gezurrezko arreta gabezia; nahiz eta arreta falta dagoela dirudien, arreta beste gauza batean zentratuta dago.

Hiperprosexia

Arreta igoera handia, baina ez eraginkorra.

Amnesia

Informazioa gorde edo berreskuratzeko ezintasuna.

Hipermnesia

Gehiegizko oroimena.

Paramnesiak

Oroimenaren distortsio edo deformazioak.

Inhibizioa edo Bradipsikia

Pentsamendua moteldu eta pentsatzeko zailtasunak egotea; hizkera normala eta erantzuteko denbora luzatzen dira.

Azelerazioa edo Takipsikia

Pentsamendua azkartu, gehiegi eta azkar hitz eginez.

Disgregazioa

Diskurtsoaren asoziazio normala hausten denean, pentsamendua eta hizkera ulertzeko zailak bihurtzen dira, inkoherenteak eta zentzurik gabeak (adibidez, mozkorraldian).

Pertseberazioa

Behin eta berriro errepikatzen ditu ideia, hitz edo esaldi berberak.

Bradifemia edo Bradifasia

Hizkuntzaren jarioa moteldu.

Takifemia edo Takifasia (Logorrea)

Hizkeraren erritmoa azkartu, hitz-jario agortezina sortuz.

Hitz Moteltasuna edo Disfemia

Tartamudeza (tonikoa: ttttori; klonikoa: ez ez ez; mistoa).

Aprosodia

Astiro, oso gutxi eta tonu monotonoan hitz egitea.

Palilalia

Esaldiaren zati bat errepikatzea, askotan silaba bat.

Ekolalia

Beste pertsona batek esandakoari oihartzuna egitea.

Koprolalia

Hizkera zikinaren erabilera estereotipatua.

Glosolalia

Esaldiaren egituraketa normala eta koherentea, baina hitzak ezezagunak eta asmatutakoak dira.

Disartria

Hizkeraren artikulazio eta adierazpenaren zailtasuna, tonua eta artikulazioa kontrolatzen duten muskuluen arazoengatik sortua.

Disfonia

Arnasketaren edota fonazioaren espazioan lesio baten ondorioz, ahotsaren jarioan aldaketak izatea.

Dislaliak

Fonemak, silabak edo hitzak artikulatzeko zailtasuna.

Entradas relacionadas: