Teoria prebiotikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,86 KB
BEREZKO SORRENAREN TEORIA
Izaki bizidunak berez sortzen ziren materia bizigabetik, naturaz gaindiko jatorriko ezinbesteko indar baten ondorioz. Horren frogatzat ikusten zituzten usteltzen ari zen haragian agertzen ziren harrak edota lokatzetan eta lur geldoetan hazten ziren igelak.
REDIREN ESPERIMENTUA
Redik haragi zati batzuk ipini zituen bi ontzitan, bata zabalik eta bestea gaza batek estalita. Handik denbora batera bi ontzietako haragia usteldu egin zela ikusi zuen, baina harrak ontzi irekian bakarrik ageri zirela. Hango haiek egiaz ez ziren harrak, baizik eta euli larbak, euliek haragian ipini zituzten arrautzetatik sortuak.
PASTEURREN TEORIA
1. Haragi salda ipini zuen lepo estuko eta okerreko bi matrazetan. Gero, matraze bakoitzeko likidoa irakinarazi eta hozten utzi ondoren, lepoa kendu zion matrazeetako bati.
2. Handik denbora batera ikusi zuen lepoa osorik zuen matrazeko salda ez zela usteldu
3. Baina, lepoa kendutako matraze edukia ustelduta zegoen
PANSPERNIAREN TEORIA
Bizia espazioan sortu zen eta meteoritoek garraiatuta etorri zen Lurrera. Teoria honek indarra hartu du, zenbait meteorito eta kometetan organikoa aurkitu ondotik. Baina gaur egun oraindik ez dago Lurretik kanpo bizia dagoela egiaztatzen duen frogarik.
SISTEMA PREBIOTIKOA ETA ABIOGENESIAREN OINARRIAK
1. Molekula ez organikoetatik molekula organiko bakunak sortu
2.Molekula konplexuak garatu
3.Lehen zelulak agertu= eboluzio kimikoa deritzon prozesua
TEORIA ABIOGENETIKOAK
1. Jatorrizko sopa eta saldaren teoria:
Oxigenorik gabeko jatorrizko atmosfera egon zela proposatu zuten. Erradiazio ultramorea eta ekaitz handietatik eratorritako energia elektrikoa energia iturri izan ziren molekula bakun mota asko sortzeko, eta horien aurreneko itsasoen sakonera gutxiko unetan pausatu ziren. Ondoren, egitura konplexuagoak osatzen joan ziren,mintzak agertzeraino, eta horrela lehen zelulak sortu ziren.
2.Iturri hidrotermalen teoria: bizia ez zen Lurraren gainazalean sortu, iturri hidrotermaletan baizik. Hau da, itsas hondoan, dortsal ozeanikoen ondoan, eguzki izpirik sartzen ez zen lekuan.
BIODIBERTSITATEA KREAZIONISMOA ETA FIXISMOAREN ARABERA
Bi joera ideologiko hauek elkartuta baieztatzen zen eta izaki bizidunen espezie guztiak, Lurrean denak batera agertuak, Jainkoak sortuak zirela eta aldaketarik gabe holaxe iraun zutela denbora luzean.
FIXISMOA ETA EBOLUZIONISMOAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK
Fixismoak baieztatzen izaki bizidunen espezie guztiak, lurrean denak batera sortuak zirela eta aldaketarik izan gabe halaxe iraun zutela denbora luzean. Eboluzionismoak, espezieek denboran zehar eraldatzeko egiten duen prozesua baieztatzen du.
LAMARCKEN TEORIA
1.Ingurunearen garrantzia: ingurunearen baldintzen aldaketak eragiten du organismoen aldaketa
2.Erabiltzailearen era erabiltzearen legea: ingurune naturak ezarritako beharren arabera garatu egin daiteke, bai eta formaz aldatu ere.
3.Hartutako karaktereen herentzia: bizitzan egindako aldaketa abantailatsuak ondorengoei transmititzen zaizkie herentzian.
Baina orain Lamarcken teoria ez da onartua. Genetikaren garapenari esker egiaztatu zen hartutako ezaugarriak ez zaizkiela ondorengoei transmititzen.
ALDAKORTASUN GENETIKOAREN 2 OINARRI