Teoria Kuantikoaren Hastapenak: Planck, Einstein eta Bohr-en Eredu Atomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Teoria Kuantikoaren Hastapenak

Espektro Marrak

Elementu gaseosoek, presio baxuan, energia ez-jarraitua igortzen dute erradiazio elektromagnetiko gisa: espektro marrak. Banda-serieen izenak hauek dira: Lyman, Balmer, Paschen, Brackett eta Pfund.

Planck-en Teoria Kuantikoa

Gorputz solido beroek beren tenperaturaren araberako erradiazioa igortzen dute. Planck-ek ondorioztatu zuenez, gorputzak, maiztasun bateko erradiazio batez erasota, energia-kantitate bat igortzen du, oinarrizko energia kantitate baten multiploa dena eta tenperaturarekin erlazionatua ez dagoena. Planck-ek kuantu deitu zion oinarrizko energia-kantitate hari.

Hala, v maiztasuneko erradiazioa igortzen duenean, erradiazioaren energia kuantuaren multiplo oso bat izango da; hots, igorritako energia honako hau izango da; E= hν

Materia eta elektrizitatea bezala, energia ere ez zen magnitude jarraitzat hartu, oinarrizko kantitateen multiplo osotzat baizik.

Einstein-en Energiaren Teoria Korpuskularra

Efektu fotoelektrikoa aurkitu zuen: argitan jarriz gero, metal batzuk elektroiak igortzeko gai dira. Fenomenoaren ezaugarriak:

  • Erradiazioa maiztasun minimo batera heltzen denean, metalak elektroiak igortzen ditu, bestela ez.
  • Argiaren intentsitatea hazten bada, baina maiztasuna aldatu gabe, metalak igortzen duen elektroien kopurua ere handitu egiten da.
  • Argiaren maiztasun atari-baliora heltzen ez bada, ez da elektroirik igortzen.

Argia fotoi izeneko partikulaz osatuta dago. Fotoien energia E= hν da, non ν, erabilitako argiaren maiztasuna den.

Bohr-en Eredu Atomikoa

Bohr-en eredu atomikoa printzipio hauetan oinarrituta dago:

  • Elektroia nukleoaren inguruan higitzen da, orbita zirkularrak eginez. Nukleoa inguratzen duen espazioan eskualde baimenduak edo mailak daude, non elektroia egon daitekeen. Mailen bereizgarria n da, zenbaki kuantiko nagusia.
  • Atomo batek energia xurgatzen edo igortzen duen guztietan, balioa duten kuantu osoen bidez egiten du.

Bohr-en Eredu Atomikoaren Egokitzapenak

Bohr-en eredu atomikoari egokitzapenak egin zitzaizkion, nagusia A. Sommerfeld fisikariak egin zuen.

Sommerfeld-en iritziz, elektroiaren energia bi zenbaki kuantikoren mende dago: zenbaki kuantiko nagusia, n, eta zenbaki kuantiko orbitala edo sekundarioa, l. Elektroia zein mailan dagoen, zenbaki orbitalak maila horren zenbaki kuantiko nagusiaren araberako balioa izango du, 0 eta n-1 bitarteko edozein zenbaki balio oso.

Zeeman efektuaren ondorioz, hirugarren zenbaki kuantiko bat sortu zen, zenbaki kuantiko magnetikoa (ml), elektroiaren orbitaren orientazioak espazioan adierazten dituena.

Elektroiak bere buruaren inguruan egiten duen biraketa dela eta, beste zenbaki kuantiko bat sortu zen, spinaren zenbaki kuantikoa (ms).

Entradas relacionadas: