Tenperatura decinizioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,13 KB
-Pneumatikak presiopeko aire konprimatuaren portaera eta haren efektu mekanikoak aztertzen ditu.
-Aire konprimatua energia iturria da, eta energia pneumatikoa sortzen du. Ezinbesteko elementua da industrian, eta haren adar ia guztietan erabiltzen da: ehungintzan, papergintzan, altzarien industrian, eraikuntzan, automobilgintzan eta abar.
-Presioa, azalera unitateko eginiko indarra da. Pascala (Pa) de SI-ko unitatea. Baina Pascala unitate txikia denez, kalkulu teknikoetan bar-a eta atmosfera (atm) erabiltzen dira. 1bar = 105 Pa 1atm = 1,013bar = 101300 Pa
-Aire atmosferikoak tratamendu batzuk behar ditu zirkuitu pneumatikoetan erabilia izan aurretik. Esate baterako: aldez aurreko iragazketa, konpresioa, hoztea, gordetzea eta mantenuza.
-
Hasteko, airea iragazi egiten da ezpurutasunak ezabatzeko.
-
Konpresoreak airea konprimatzen du presio egokia lortu arte.
-
Behin konprimatuta, aireak tenperatura handia izaten du (120ºC-150ºC). Beraz, hoztu egin behar da eta, aire hezea denez, ahalik eta ur gehien kendu behar zaio.
-
Aire lehor eta hoztua depositu edo metagailuetan gordetzen da.
-
Amaitzeko, azken tratamendu bat ezarri behar zaio, iragazki batez, manometrodun presio erregulatzaile batez eta lubrifikatzaile batez osatutako FRL mantenu unitatea.