Teledetekzioa eta Sateliteen Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,84 KB
Teledetekzio motak
A) Teledetekzio pasiboa
- Sateliteak hainbat iturritatik datorren erradiazioa hartzen du: Eguzkia, lurrazala, hodeiak, etab.
- Sateliteak erradiazio-sentsorea edo hartzailea besterik ez du.
B) Teledetekzio aktiboa
- Sateliteak erradiazioa igortzen du.
- Lurrazalean, ozeanoan, hodeietan… islatzen da.
- Islada jasotzen du.
- Sateliteak erradiazio-igorlea eta hartzailea ditu.
Teledetekzio teknikak
Sateliteak jasotako erradiazioek jatorri desberdinak dituzte. Horren arabera, teknikak bereizten dira:
A) Emisio teknika
- Sateliteak lurrazalak, ozeanoek, hodeiek, izotzek… igorritako erradiazioa detektatzen dute.
- Mekanismo pasiboa da.
- Elementu bakoitzak erradiazio propioa igortzen du (uhin-luzera) eta intentsitate bereizgarriekin.
B) Islapen teknika (Reflexion)
Gainazalera iristen den erradiazioaren zati bat xurgatu eta beste bat islatzen dute, modu bereizgarrian. Horrela, gainazal mota bakoitzaren “sistema espekularra” lortzen da.
Erradiazio naturalaren islapena (Pasiboa)
Sinadura espekularraren adibidea: Eguzkiaren erradiazioa lurrazaleko landare-masa desberdinek islatzen dutena.
- Landare-masa mota bakoitzak Eguzkiak bidalitako erradiazioa modu (eta intentsitate) desberdinean islatzen du.
- Horrela, basoen egoera desberdinak detektatu daitezke.
Sateliteak igorritako erradiazioaren islapena (Aktiboa)
Adibidez: Radar sateliteak erradiazio mota zehatza igortzen du lurrazalerantz.
- Lurrazalak islatzen duen erradiazioa sateliteak jasotzen du.
- Denbora neurtuz, puntu bakoitzaren altuera neurtu daiteke.
- Beraz, orografia zehazteko erabiltzen da.
C) Xurgapen diferentzialaren teknika
- Atmosferako gasek zeharkatzen duen Eguzki erradiazioaren zati bat xurgatzen dute.
- Xurgapena gas ezberdinen kontzentrazioaren araberakoa da.
- Sateliteak xurgapen-espektroa jasotzen du.
- Atmosferan gas-kontzentrazio desberdinak detektatzeko aukera ematen du. Adibidea: Ozono geruzaren analisia.
Satelite bidezko irudiak eta erradiazio motak
Satelite artifizialek funtzio asko dituzte: komunikazioa, kokapena, behaketa, zientifikoa, etab. Behaketa sateliteen tresnek erradiazio desberdinekin egiten dute lan, behatu nahi denaren arabera: infragorria, mikrouhinak, etab.
A) Erradiazio ikusgaia
Adibidea: Fitoplaktonen garapena ozeanoetan, hodei-masa, landaretza, sumendiak (kea).
B) Erradiazio infragorriak
Energia bero moduan askatzen duten gorputzek igortzen dute.
Adibidea: Sute txikiak, lurrak eta hodeiak, ur masak.
C) Mikrouhinen erradiazioa
Itsasoan hidrokarburoak detektatzeko.
Adibidea: Prestige-ren hondoratzea.
- Petrolioak itsasoaren azalera leuna mantentzen du, eta erradiazioaren islada ez da hain eraginkorra.
Sateliteen orbita motak
Orbita geoestazionarioa
- Sateliteak lurrazaletik 36.000 km-tara orbitatzen du.
- Lurraren eta satelitearen abiadura angeluarrak berdinak dira.
- Satelitea lurrazaleko puntu bereko bertikalean kokatzen da une oro.
- Eremu bereko irudiak etengabe lortzeko aukera ematen du.
Orbita polarrak
- Satelitea poloen bertikalaren gainetik orbitatzen du.
- Orbitak askoz ere baxuagoak dira.
- Ondorioak:
- Bereizmen (erresoluzio) handiagoa.
- Sateliteak orbita gehiago egiten ditu egunero.
- Egun bakar batean lurrazal osoa behatzen du.
Beste orbita batzuk
- Orbita inklinatuak: Sateliteak egiten duen orbita inklinatua dago angelu zehatz batean (40º, 50º) ekuatorearen planoarekiko.
- Adibidez: ISS (Nazioarteko Espazio Estazioa).