Telebistako Kamerak eta Objektiboak: Gida Praktikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB
Kamera Motak Telebistan
Estudio Kamerak
Platoetan erabili eta errealizazio kontrol bati lotuta. Kalitate handiko irudiak. Handiak, pisutsuak eta garestiak.
EFP Kamerak
Kamera arinagoak. Puntu nagusi batetik kontrolatu normalean. Studiotik kanpo grabatutako ekoizpenetarako erabili.
ENG Kamerak
Kazetaritzarako erabili. Kamera eta bideo grabagailua tresna bakarrean. Arinak eta merkeak.
Kamera Euskarriak
Kontuan Hartu Beharrekoak
Kameraren neurria eta pisua, mugimenduak, garaiera eta ingurua.
Tripode Tolesgarria
Sinplea, sendoa eta erraz bildu. Leku zailetara eraman daiteke. 3 hankako euskarri sinplea.
Dolly Tripodea
Gurpil gainean. Estudioetan eta kanpo grabazioetan. Tolesgarria. Zoru lauetan erabili.
Kamera Idulkiak
TB estudioetan euskarri erabiliena. 3 gurpileko oinarri batean jarritako zutabe zentrala. Oinarria bolante edo palanka baten bidez gidatu.
Kamera Garabiak
Garabi Besoa
Sekulako plano aukerak eskaini. Beso luzagarria ezaugarri nabarmenena. Kamera besoaren muturrean. Teknikari batek kontrolatu. Mugimendu leunak baina arinak. 360 gradu bira.
Garabi Txikia
Kanpo grabazioetan oso erabilgarria.
Garabi Handiak
Ekintza biziak hartzeko edo ikusmira asko aldatu behar denean erabili.
Steady Cam
Kamera egonkortzaile erabilienetarikoa. Soinean jarritako arnes batean kokatu kamera. Oso mugimendu leunak. Teknikari espezializatuenek erabili, oso pisutsua.
Objektiboa
Kanpotik zilindrikoa, neurri askotakoak. Zilindroaren bueltan, barruko elementuak kontrolatzeko eragingailuak, uztaiak. Barruan, lente sistema.
Lenteak
Bi modu:
- Finkoak (irudia eratu, argia bildu eta aberrazio optikoak zuzendu)
- Mugikorrak (fokatzeko baliatzen direnak, foku distantzia aldatu)
Konbergenteak (positiboak, puntu bakarrean bildu argi izpi guztiak) eta dibergenteak (negatiboak, argi izpiak sakabanatu) daude.
Foku Distantzia
mm-tan ematen da, baina berez angelu bat neurtzen du. Foku distantziak erabakitzen du hartze baten irudiaren tamaina eta ikus angelua.
Foku Distantzia Finkoko Objektiboak
Tamaina aldatzeko, distantzia aldatu behar. Ikus angelua finko.
Foku Distantzia Aldakorreko Objektiboak
Lenteen desplazamendua.
Objektibo Motak
Teleobjektiboa
Ikus angelua 5-20 gradu. Oso urrutitik. Objektibo honekin kamerak estabilitate gutxien. Enkuadretik subjektu/objektua galtzeko arrisku handiagoa. Enfoke inguru txikiena.
Angeluar Handiko Objektiboa
30 gradutik gorako angelua eskaini. Espazioaren sakonera eta dimentsioak handitu. Kamerak estabilitate gehien. Enfoke inguru zabalena.
Objektibo Normala
20 eta 30 ikus angelua eskaini. Errealitateko espazioaren sakonera eta dimentsioekiko irudirik fidelena.
Diafragma
Objektibotik sartzen den argi kopurua erregulatzeko baliatzen den elementua. Erabiliena: IRIS. F zenbakien bidez erregulatzen da. Irudi bakoitzarentzat egokia dena hautatu behar da kalitate minimoa ziurtatzeko eta ikuspuntu estetiko bat lortzeko.
Fokoa
Enfokatzerakoan distantzia bat ajustatzen ari gara, hau da, kamera eta objektu/subjektuaren arteko distantzia.
Fokatze Eraztuna
Distantzia hori fokatze eraztunaren bidez. Irudiaren planoa eta plano fokala kointziditzea lortu behar.