Telebista eta Zinema: Oinarrizko Kontzeptuak eta Teknologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,15 KB

"Miaketa" Kontzeptua eta Bideo-Seinalearen Prozesamendua

"Miaketa" kontzeptuak bideo-seinalea sentsoretik ateratzeko ordenarekin du zerikusia.

Telebista Sistemak: PAL eta NTSC

Estatu Batuetan NTSC koloretako estandarra definitu zen 1950eko hamarkadan. 1960ko hamarkadan, Alemania eta Britainia Handiko bi enpresek PAL sistema estandarizatu zuten.

Luminantzia-Seinalea eta Uhin-Formaren Monitorea

"Bideo-maila" neurtzen dugunean, luminantzia-seinalearen maila ari gara benetan neurtzen uhin-formaren monitorean.

Burst Sinkronismoak eta PAL Sistemaren Bereizgarriak

Burst sinkronismoen fasea lerro bakoitzean txandakatzen da, eta hori da, hain zuzen, PAL sistemaren berezitasun nagusia, bere izena ematen diona: Phase Alternating Line (Lerroen Fasearen Txandakatzea). Burst-ak bi marka ditu bektoreoskopioan: 135º eta 225º.

Irudi Digitalaren Oinarriak: Pixelak eta Koloreak

  • 10 biteko argazki bat Photoshop-en irekitzean, RGB koloreen informazioa aurkitzen dugu pixel bakoitzeko. RGB koloreen kopurua ezberdina bada, pixelak milioi bat kolore adieraz ditzake.
  • 16 milioi pixeleko sentsoreak zenbat pixel dituen altueran eta zabaleran ezin dugu jakin zehazki.
  • 17"-ko pantaila FULL HD bada, 2-3 Mpx inguru izango ditu.
  • 20" eta 30"-ko monitoreek 4-5 Mpx izan ohi dituzte.
  • 400 x 216 pixeleko irudi digital bati pixel kopurua murrizten badiogu, irudiaren informazioa edo definizioa galtzen da.
  • 4K-ko proiektore batek 10 Mpx inguru izan ohi ditu.
  • 8 biteko argazki batek ezin ditu 16 milioi baino gehiago kolore adierazi. Gezurra da.
  • 8 biteko RGB kanal bakoitzak kolore bakoitzeko 256 balio adieraz ditzake.
  • A4 batean inprimatzeko kalitate onean, 300 ppp bereizmenarekin, 8 megapixel inguru behar ditugu.

Zinemaren Bilakaera: Formatu Anamorfikoa eta CinemaScope

1952. urtean sortutako CinemaScope zineko formatuak hedatu zuen anamorfismoa lehen aldiz. Ordura arteko zinean 4:3ko pantaila-proportzioa erabiltzen zen, baina jendea zinera erakartzearren, zinegileek formatu panoramikora pasatu nahi zuten. Horrela, zineman, 35 mm-ko pelikulan irudi panoramikoa grabatu eta proiektatzen zuten leiar anamorfikoari esker.

Koloreen Konbinazioa: Grassman-en Legea

Adibidez, Grassman-en legea erabiliz, non 1 Y, R, G eta B-ren balio maximoa den, horia lortzeko R eta G-ren balio maximoak beharko ditugu. Badakigu horiaren luminantzia 0,89 dela, beraz, horia lortzeko, kolore berdearen luminantzia hau izango da: G = 0,89 - (0,30 + 0,11) / 0,59 = 1.

Adibidez, kolore hori asea lortzeko, berdea eta gorri asea nahastu behar dira: horia = 1 G + 1 R + 0 B.

AM Seinalea: Ezaugarriak eta Funtzionamendua

  • AM seinalean, denboraren alorrean ikusita, mezuaren informazioa bere inguratzailean dago.
  • AM seinalean, maiztasunaren alorrean ikusita, modulatzaile sinusoide batek bi maiztasun eta bi banda sortzen ditu eramailearen alboetan.
  • AM seinalean, maiztasun bakarreko seinale eramaileak bere anplitudea aldatzen du seinale modulatzailearen arabera.

Seinale Analogikotik Digitalerako Bihurketa

Prozesadore analogiko/digitalek tentsioaren datuak lengoaia bitarrean bihurtzen dituzte.

Irudi-Erlazioa: APS-C eta 35 mm-ko Filma

APS-C eta 35 mm-ko filmaren irudiek 3:2 irudi-erlazioa daukate.

Irudi Digitalaren Ezaugarriak: Pixela, Bereizmena eta Kalitatea

  • Argazki bat Photoshop-en irekitzean, RGB koloreen informazioa aurkitzen dugu pixel bakoitzeko. RGB koloreen kopurua berdina bada, pixela grisa ikusten dugu (zuria, beltza edo gris tonu bat).
  • Argazki batek 4 bit baditu, 2 zenbakia 4 aldiz biderkatu behar dugu pixelen kolore kopurua jakiteko (24 = 16 kolore).
  • Argazki baten bereizmenak edo definizioak irudiaren dentsitatearekin du zerikusia. Egia da.
  • Argazki baten kalitatea sentsorearen tamainaren eta pixel kantitatearen arteko erlazioaren araberakoa da.

Argia eta Koloreak: Iragazkien Funtzioa

  • Argi-izpiek koloredun iragazki batzuk zeharkatzen dituzte koloreen informazioa jasotzeko.
  • Argi zurizko izpi bat iragazki gorri bat zeharkatzean, soilik kolore gorria utziko du pasatzen.

Argazkigintza Analogikoa: Filma eta Errebelatua

Argia filman proiektatuz, filma zeharkatzen duen argiak osatzen duen irudia paper fotosentikor batean inprimatuko da, errebelatu eta gero positiboa ateratzeko. Argiaren eragina emultsioan argiaren intentsitatearen araberakoa izango da, eta hau prozesu analogikoa da.

Telebistaren Bilakaera: Zuri-Beltzetik Koloretara

Aurrerantzean, zuri-beltzeko telebista eta koloretako telebista elkarrekin bizi behar izan ziren. Zuri-beltzeko informazioa eta koloretako informazioa aldi berean bidaltzen ziren, baina kanal ezberdinetatik.

Bayer Iragazkia eta Koloreen Informazioa

  • Bayer iragazkia erabiltzen duen sentsore baten pixel batek jasotako kolorearen informazioa: % 50 berdea, % 25 gorria, % 25 urdina.
  • Bayer iragazkitik igarotzean, gorriaren, berdearen eta urdinaren informazio kantitatearen zati bat galtzen da. Egia da.

Entradas relacionadas: