Telebista Produkzioaren Oinarriak eta Prozesuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,07 KB

Lanketaren Faseak

Aurreprodukzioa

Prestaketa fasea da. Gidoia desglosatzeko, zer behar den erabakitzeko eta lana planifikatzeko egiten den antolaketa fasea da.

Produkzioa

Grabazio fasea da.

Postprodukzioa

Irudiak prozesatu eta soinua muntatzen den fasea da. Diferitutako programetan bakarrik egiten da, zuzenekoetan ez.

Lanbideak Telebistan

Talde Sortzailea

Ekoizlea

Telebista produktuaren erantzule nagusia da, produkzio burua. Bere funtzioa lana eta lan-taldea antolatzea da.

Errealizadorea

Zuzendariaren antzekoa da, fase guztietan parte hartzen du. Ekintzen gaineko erabakiak hartu behar ditu. Kontzentrazio handia, erabakimena eta arintasuna eskatzen dituen postua da.

Errealizazio Laguntzailea

Errealizadoreak dena prest duenean, taldea martxan jartzeko abisua ematen du.

Gidoilaria

Normalean, gidoilari bat baino gehiago egoten da.

Talde Teknikoa

Erregidorea

Platoan egiten diren lan guztien arduraduna da. Errealizadoreak ematen dituen aginduak betearazten ditu platoan, eta aktore zein esatariei noiz zer egin behar duten esaten die.

Kameraria

Kamera eta kameraren euskarriekin lan egiten du. Bi kamera mota erabiltzen dira:

  • Estudioko kamera (gurpildun euskarriarekin)
  • Erreportari kamera (sorbaldan eramateko)

Telebista Estudioak

Platoa

Espazio itxia da, dekoratuekin. Bertan aktoreak, aurkezleak eta gonbidatuak egoten dira. Zoru oso altuak eta pareta isolatuak ditu. Platoan bi kamera mota erabiltzen dira: estudiokoak eta eramangarriak. Mikrofonoak ere elementu garrantzitsuak dira.

Errealizazio Kontrola

Handik agintzen da grabazioa. Bi atal nagusi ditu:

  • Monitore saila: Errealizadorea uneoro ikusten ari da iturri guztietatik heltzen diren irudiak.
  • Aginte mahaia: Interesatzen diren irudi-iturriak hautatzeko erabiltzen da. Mahaiaren zati bat irudiak nahasteko eta irudien arteko loturak egiteko da.

Zuzeneko Programak

Kateari berezitasuna ematen dioten programak dira. Programa batzuk nahitaez zuzenekoak izan behar dira. Zuzeneko programa batzuek ikusleen parte hartzea ahalbidetzen dute.

Programa Grabatuak

Lasaitasun handiagoa eskaintzen dute, gaizki egindakoa errepikatu daitekeelako. Hala ere, ezin da nahi adina aldiz errepikatu, platoko denbora oso neurtua eta garestia delako. Grabatutako programek zuzenekoek baino grazia gutxiago izan dezakete. Informazioa eskaintzen dute, baina zuzenean hitz egiten duen berriemaile batek interes handiagoa pizten du.

Programazioa

Audientziaren ezaugarriak asko aldatzen dira emisio-orduaren arabera; horregatik, programatzea lan zaila da. Programatzaileen helburua programa mota hauen, jendearen apeten eta emisio-orduen arteko oreka aurkitzea da, audientzia handiena lortzeko.

Postprodukzio Prozesua

Irudiak Editatu eta Muntatzea

Bideoaren edizioa egiteko bi magnetoskopio behar dira. Batean grabatutako guztia dago, eta hortik interesatzen diren zatiak hartzen dira. Aukeratutako zati horiek bigarren magnetoskopioan grabatu behar dira. Lortutakoari zatikako edizioa esaten zaio. Bi modu nagusi daude:

  • Ensanblajea: Grabatutako hartualdi osoak bata bestearen segidan eta egoki irizten zaion ordenan lotzen dira, plano edo sekuentzia bat bestearen atzean jarriz.
  • Inserto bidez: Hautatuta daukagun bideo batean irudi berriekin osaturiko beste zati bat sartzen da, jatorrizko soinua mantenduta.

Irudiak eta Ikusizko Efektuak Tratatzea

Ordenagailuak beharrezkoak dira, irudien ezaugarriak aldatzea ahalbidetzen baitute. Grafismo elektronikoaren bitartez, karaktereak, tituluak, grafikoak edo eskemak sortzen dira.

Soinua Muntatzea

Albistegietan eta zuzeneko programetan, telebistako soinua grabatuta bezala emititzen da neurri handi batean. Estudioan grabatutako programetan, ordea, soinua tratatzea ezinbestekoa da, eta horretarako grabazio estudio bat behar da.

Entradas relacionadas: