Telebista Analogikoaren Seinaleak eta Kolore Sistemak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 10,91 KB
Kamera Profesionalak eta Bideo Seinalearen Banaketa
Kamera profesionalek bideo seinalearen banaketa prozesuko aukera ematen digute. Hauexek, kamera zein beste ekipoetan aurkituko ditugu, une diferenteetako seinaleak/ bideo-irteera analogikoetan.
Moire Efektua eta Xehetasunaren Analisia
Kamerak hartutako irudiak larregizko xehetasuna daukatenean, goiko harmonikoek (frekuentziaren multiploak) energia gehiago daramate. Ondorioz, bere mondoak tarteko hutsuneetan sartzen dira. Moire efektua gertatzen da.
Kolore Barrak eta Uhin Formadun Monitoreak
Kolore barrei esker, Uhin formadun monitorean kromaren anplitudea nabari daiteke.
Kolore Saturazioa eta Tonua Lortzea
Kolore baten asetasuna eta tonua lortzeko, U eta V-ren balioak lortzeko, R-Y x 0.877 eta B-Y x 0.11 eragiketak egin behar dira.
Kolore Diferentzien Banda Zabalera
Kolore diferentzien seinale bakoitzaren jatorrizko 5 MHz-ak 1 MHz-ra murrizten dira.
Koadratura Anplitude Modulazioa
Kolore diferentzien bi seinaleak seinale bakar batean batzen dira koadratura anplitude modulazioa erabiliz.
Kolore Diferentzien Sistemak
Kolore diferentzien sistemak banda txikiagoa okupatzen du luminantziarekin konparatuz eta RGB balioak erraz berreskuratu daitezke hargailuan.
Kolore Grisaren Berdea Kalkulatzea
Kolore gris baten (G=0.8, R=0.8 eta B=0.8) berdearen balioa lortzeko (kolore diferentzien sistema erabiliz), R eta B balioei luminantzia kendu eta gelditzen dena berdea da.
Kolore Horien Luminantzia
Kolore HORIAren luminantzia lortzeko, Grassmanen legea aplikatu ezkero, Y = 0.59 G + 0.30 R + 0 = 0.89 izango da.
Koloreak eta argitasunak erlazio zehatza daukate, beraz, argitasunaren informazioa (Y) RGB-tik atera daiteke.
Koloretako Hiru Sistema Nagusiak
Koloretako hiru Sistema nagusi daude: PAL, NTSC eta SECAM. Hirurek banatzen dute irudia luminantzia eta krominantzia seinaletan, eta hirurek erabiltzen dituzte kolore-diferentziak azken hau transmititzeko.
Bateragarritasuna Zuri-Beltzarekin
Koloretako telebista sistema guztiek R-Y eta B-Y kolore diferentzien seinaleak bidaltzea erabaki zuten, bi kolore-seinale bidali beharrean, zuri beltzeko irudietan baliogabetu egiten direlako, bateragarritasuna zihurtatuz.
Telebista Koloredunaren Garapena
- Koloretako telebista Estatu Batuetan garatu zen eta zuri-beltzeko telebista-sistema zuen oinarri.
- Koloretako telebista RGB kolore primarioen nahasketa gehitzailean oinarritzen da.
Kroma-Seinalearen Analisia Bektorskopioan
Kroma-seinalearen egokitasuna neurtzeko, kolore-barren seinalea aztertzen da bektorskopioan.
Bektorskopioaren Neurketak
- Krominantziaren neurketa bektorskopioan, Gurutze batek kolorearen kokapen zehatza adierazten du; kutxa txiki batek ½ dBko akatsa mugatzen du eta kanpoko kutxa handiagoak 1 dBko akatsa.
- Krominantziaren neurketa bektorskopioan, Kolore bakoitzaren bektorearen kokapena bere ingeleseko siglekin adierazita dago (MG magentarentzat, R gorriarentzat, YL horiarentzat,…).
- Krominantziaren neurketa bektorskopioan, Kontrako faseko koloreen kokapena letra minuskuletan adierazita dago (mg, r, yl,…).
Krominantzia-seinalea aztertzeko gauza den osziloskopio mota berezia bektorskopioa da.
Krominantzia-seinalea ere murriztuta da eta dexente etena dauka bere anplitudea eta banda zabalera.
Krominantziaren Modulazioa
Kuadraturan modulatutako bi krominantziaren bi seinaleetan, anplitudeak Kolore-asetasunaren informazioa darama eta faseak kolore tonuarena.
Luminantzia eta Krominantziaren Informazioa
Luminantzia seinaleak argitasun informazioa darama eta R-y eta B-Y kolorearen gainontzeko informazioa, tonua eta asetasuna.
Luminantzia seinaleak, Uhin formadun monitorean kolore barren gris eskala baten argi intentsitate- mailak adieraziko dute.
Luminantzia-Seinalearen Espektroa
Luminantzia seinalearen espektroan ikus daiteke, espektroak beheranzko forma duela eta frekuentzia altuak irudiaren xehetasun -maila handiei dagokiela, hauek kroma-seinalearentzat lekua eskeiniz.
Luminantzia-Seinalea Definitzeko Formula
Luminantzia-seinalea definitzeko: Y = 0.59 G + 0.30 R + 0.11 B
Luminantziaren Balio Maximoak eta minimoak
Luminantzia-seinalearen edukia araututa dagoenez, zuriaren gehienezko balioa 1 da eta gutxienezko balioa 0. RGB koloreen gehienezko balioa (saturazio maila gorena) 1 da eta gutxienezkoa 0 (Ila).
Lurreko Telebista Digitala (DTT)
Lurreko Telebista Digitalak ere garai bateko telebista analogikoaren banda eta kanal berdinetan antolatuta dago, baina konpresio eta modulazio digitalei esker, espektroa modu askoz efizienteagoan erabiltzen du.
Lurreko Telebista Digitalak, kanal bakoitzean bereizmen estandarreko lauzpabost kate sartzen dira elkarrekin modulatuta. Horrelako multzo bakoitzari multiplex deritzo.
Moire Efektua eta NTSC Sistema
Moire efektua jasan duten irudiak pantailaratzean, hori eta magentak kolore hori azalaratzen dira.
NTSC sistemako kolore-akatsak zuzentzeko, hargailuek “hue” izeneko mando bat daramate.
NTSC sistemaren kroma-prozesua PALenaren oso antzerakoa da baina 30 frame eta 525 lerro ditu (480 lerro aktibo) beste gauzen artean.
PAL Sistemaren Akatsen Zuzenketa
PAL seinalea igortzea, transmisioan seinalearen aldaketaren bat gertatu bada, hargailuak aldatutako eremuak behekoz gora jartzen ditu berriro, lerro alternoak eta kolore diferentzia txiki bat badute, gure begiek lerro biak nahastean akats zuzenketa egingo dute.
PAL sisteman, aukeratutako krominantziaren sistema 4,43 MHz-koa da. Eta seinalea sortu eta gero (modulatua), eramailea ezabatzen da, hargailuak ez dezan luminantziaren eramailearekin nahastu.
Primarioak batzen baditugu, begiak hautematen dituen proportzio berean batu beharko ditugu koloreak.
RCA konpainiak 1954 urtean koloretako telebista merkaturatu zuen.
SECAM Sistema
SECAM sistemak PALen koadro-frekuentzia (25 frame) eta bereizmena (625 lerro, 576 aktibo) darabiltza, baina Kolore informazioa banandurik bidaltzen du, frekuentzian modulatua beste gauzen artean.
Seinale Analogikoen Aldaketak eta PAL
Seinale analogiko baten transmisio prozesuan oso normala da anplitude zein fase aldaketa txikiak gertatzea seinalea etxeetara iritsi orduko, honek asetasun eta tonu aldaketak eragin ditzazke gure irudietan. Arazoa konpontzeko aldera, PAL sistemak zera egiten du: modulazio prozesuan zehar, bi eremutik baten, V seinalearen fasea 180º aldatzen du, hau da, buruz behera jartzen ditu seinaleren tarte horiek.
Seinale Analogikoen Konektoreak
Seinale analogikoen konektoreei dagokionez, BNC konektorea, ekipo profesionaletan bakarrik erabiltzen da (seinaleari ematen dion babes handiagatik), kable koaxialarekin batera doa eta buelta-erdiko baionetarekin lotzen da. Osagaikako bideoa eta bideo konposatuarentzat aurki daitezke.
Seinale analogikoen konektoreei dagokionez, RCA konektorea, BNCaren seinale berdinekin erabiltzen da, baina kontsumoko ekipoetan. Horrez gain, soinu estereoa bidaltzeko ere konektorerik erabiliena izan da. Konfigurazio arruntena: kolore horia, gorria eta zuria (bideo konposatua eta audio estereoa).
Seinale analogikoen konektoreei dagokionez, MiniDIM (4 pin) konektorea, bi linea paraleloko kableekin erabiltzen da, bideo banandua eramateko, hau da, luminantzia batetik eta krominantzia bestetik. Oso normala da etxeko ekipoetan aurkitzea.
Seinale analogikoen konektoreei dagokionez, SCART edo Eurokonektorea, europar industriak bere garaian bultzatutako konektore bateratua, 21 pinez osatua. Kontaktu pare bakoitzak aldez aurretik zehaztutako seinale mota bat darama, 21.a kanpoko pantailarentzat izanik. Beste analogiko bideo-seinale mota guztiak eraman ditzake, audio mono eta estereoaz gain.
Seinale analogikoen konektoreei dagokionez, RF konektorea, antenatik datorren kable koaxialaren muturrean aurkitzen dugu, telebista-hargailuari konektatzeko. Antenak jaso ditzakeen kanal guztiak dakartza aldi berean.
Telebista Seinaleen Oinarrizko Ezaugarriak
Seinalea zuri beltzean bidaltzen bazen, koloretako hargailuetan zuri-beltzean ikusi behar zen soilik.
Telebista emisioak hasi zirenetik, neurketa sistema ohiko bat kolore barren sistema izan da.
Kroma-Seinalearen Sinkronismoa
Telebista hargailuak kolore informazioaren demodulazio egokia egin dezan, kroma-seinalearen erreferentziako fasea zein den esan behar zaio lerro guztietan, kolore sinkronismo honi burst izenaz ezagutzen da. Hau falta bada, zuri-beltzeko transmizio baten aurrean gaude.
Telebista kate bakoitzak luminantzia-seinalea, argiatsunaren informazioa bidaltzen zuen bakarrik.
Telebistako irudia kamararen bidez jaso, pantailaratu eta transmititu egiten da.
Telebistako Irudien seinalea beraz, bi osagaietan banandurik bidali behar zen: irudi berdinak baina, argitasunaren informazioa eta koloreen informazioa banandurik.
Telebistako pantailan, azpipixelak daude eta igorritako pixel bakoitzaren informazioaren arabera piztuko dira.
Telebistaren espektro osoko informazioak dakartzan seinaleari RF (Radio Frequency) siglekin ezagutzen da.
Kroma Seinalearen Tartekatzea
U eta V modulatzeko aukeratutako eramailearen frekuentzia 4,43 MHz-koa da. Honela, Kroma seinalea luminantziaren espektroan tartekatu egin daiteke.
Kolore Barran Ordena
Zortzi barra bertikal, oinarrizko hiru koloreak + hauen hiru osagarriak + beltza eta zuria, osatzen dute telebistako kolore barrak. Zein da ordena? Zuria – Horia – Ziana – Berdea – Magenta – Gorria – Urdina – Beltza.