Teknologia efizienteak ekoizpen-prozesuan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,82 KB

Teknologia efizienteak aukeratu

Ekoizpen-prozesua teknologiaren bidez ekoizpen-baliabideak edo ekoizpen-faktoreak ondasun edo zerbitzu bihurtzea da.

Enpresek zer ondasun edo zerbitzu merkaturatu nahi duten erabaki dutenean, zenbat eta zer teknologia erabiliz ekoitzi zehaztu behar dute. Prozesu hori bi pausutan egiten da:
● Teknologia efiziente aukeratuz.
● Teknologia efizienteen artean merkeena aukeratu.

Garrantzitsua:

Gaur egun, teknologia makinekin lotu egin ohi da, baina makinak azken finean, ekoizpen-aukeretako bat besterik ez dira. Makinak aukera afizienteena eta merkeena izan ohi direlako sortzen da nahaste hori. Alabaina, lengileen prestakuntza ere teknologikoa da: ondo prestatutako lantalde bat produktiboagoa izaten da prestakuntzarik gabeko beste lantalde bat baino.

Ekonomia-efizientzia

Teknologia efizienteen artean ikuspegi ekonomikotik merkeena dena aukeratzen da. Ekonomia-efizientzia efiziente diren teknologien artean, edo eskura daudenen artean, merkeena hautatzen da.

Kostuak eta sarrerak: enpresen etekinak

Enpresa-etekina izatn da enpresek gizarteak eskatutako hura ekoizteko pizgarria. Enpresaren etekina (Ee) produktuen salmentarekin lortutako guztizko sarreraren (SG) eta ekoiztu ahal izateko behar diren guztiko kostuen (KG) arteko aldea da. Ee = SG – KG

EKOIZPEN KOSTUAK

Ekoizteko zenbait ekoizpen-baliabide edo ekoizpen-faktore erabili behar dira. Baliabide horiek diru-balio zenbakarria dute. Ekoizpen kostua ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko diren baliabideen diru-balioa da. Ekoizten den kantitatearekiko duten loturari erreparatu, kostuak honela sailka daitezke:
Kostu finkoak (KF): ekoizpenarekiko independenteak dira, hau da, euren balioa ez da aldatzen, ekoizpena aldatu arren. Adibidez, lokalaren alokairua…etab.
Kostu aldakorrak (KA): ekoizpenarekiko proportzionalak dira, hau da, ekoizpena hazi ahala, kostu aldakorrak ere haziko dira. Adibidez, lehengaiak, lanaren kostua, energiaren kontsumoa…
Guztizko kostuak (KG): Kostu finkoen eta kostu aldakorren batura dira.

Merkatuak, enpresak eta familiak

Enpresek eta familiek merkatuan parte hartzen dute. Familiek produkzio faktoreak eskaini (lurra, lana, kapitala) eta produktuak erosi egiten dituzte; enpresek, aldiz, produkzio faktoreak erosi eta ondasun eta zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Eskaria:

Errealitatearen azterketak frogatu du une jakin batean norbanako batek eskatuko duen ondasun kopurua prezioaren araberakoa izango dela (kontsumitzaileen ikuspegia izango da) Ondasun baten truke kobratzen den prezioa zenbat eta garestiagoa izan, orduan eta norbanako gutxiagok erosi nahi izango du. Era berean, prezioa merkeagoa den neurrian, eskatutako ale kopurua handiagoa izango da. Baina erabaki horretan ez du prezioak soilik eragingo, beste faktore batzuek ere parte hartuko dute: nahiak, errenta, ordezko ondasunak,..... Adibidez: astean saltzen den disko kopurua ez da soilik diskoen prezioen menpekoa izango, moda, jendearen dirua eta diskoei lotutako beste ondasun batzuen prezioek eragingo dute (ipod, mp3,...). Adibidez: diskoaren prezioa 6€ denean 200 disko eskatuko dira astean, aldiz, prezioa 12€ denean 150 disko eta, azkenik, 30 € denean 90 disko soilik. Diskoen prezioak gora egiten duenean, bi arrazoi daude kopuru gutxiago saltzeko. Batetik, lehen diskoak erosten zituzten kontsumitzaile batzuek, orain mp3ak kontsumituko dituzte. Bestetik kontsumitzaile batzuek, erosteari utziko diote.

Eskaintza:

Eskariarekin gertatzen den moduan, ondasun jakin baten gaineko eskaintza ondasun horren prezio eta beste faktore batzuen araberakoa da. Faktore adierazgarrienak teknologia, merkatuaren bilakaeraren inguruko igurikapen eta ekoizpen faktoreen prezioak dira. Prezio bakoitzeko, ekoizle bakoitzak eskaini nahiko lukeen disko kopuruak batzen baditugu, disko merkatuaren eskaintza kurba lortuko dugu. Hau da, ekoizleek eskaini nahi duten disko kopuruaren arteko erlazioa adierazten du beste faktore guztiak ( teknologia, faktoreen prezioak...) aldaezinak direla kontutan hartuz. Honela diskoen prezioa 30 € denean, ekoizleak 160 disko eskaintzeko prest daude.
Aldiz, diskoen prezioa 6 € denean, ekoizleak, 140 disko eskaintzeko prest egongo dira.

Oreka puntua

Merkatuaren funtzionamendua prezioaren inguruan mugitzen da. Orain arte eskaria eta eskaintza banaka aztertu ditugu eta bertan eragiten duten faktoreak ere. Merkatuko ikuspegi orokorra izateko bi kurbak era bateratuan aztertuko ditugu, honela, eskaintzaile eta eskatzaileen interesak non egokitzen diren zehaztuko dugu. Horretarako grafiko batean bi kurbak ipiniko ditugu. Ikusiko dugu eskaintza eta eskariaren kurbak, une zehatz batean, bat egiten dutela. Bat etortzen diren puntu horri, oreka puntua deituko diogu. Oreka puntuak eskainitako eta eskatutako kantitateak eta prezioa zehazten ditu. Beraz, prezio zehatz eta kopuru zehatz batean eskatzaile eta eskaintzaileak ados jartzen dira eta honi oreka puntua deritzo.

Oro har, merkatuetan trukatzen dena kontutan hartuta, bi merkatu mota handi daude:
Ondasunen eta zerbitzuen merkatua: Enpresek familiek eskatutako ondasunak eta zerbitzuak ematen dituzte, prezio baten truke.
Ekoizpen-baliabideen merkatua. Familiek enpresek eskatutako lana eta kapitala ematen dituzte, soldataren edo interesen truke gehienetan.
Familien eta enpresen artean sortzen den erlazioa zirkularra da: kontsumitzaileek dirua kobratzen dute enpresen egindako lanagatik, diru hori enpresara itzultzen da kontsumitzaileek

behar dituzten ondasunak eta zerbitzuak erosten dituztenean. Guztia behar bezala funtzionatzeko, sektore publikoak arauak jartzen ditu, eta arau horiek betetzen diren zaintzen du.

Entradas relacionadas: