Teknologia Digitala eta Negozio Ereduak: Definizioak eta Adibideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,5 KB
Teknologia Digitalaren Definizioak
Digitalizazioa: Teknologia digitala ekonomia osoan ezartzen da digitalizazioaren bidez, eta kontsumoari, produkzioari, enpresen antolamenduari eta horiek kudeatzeko moduari eragiten die.
Big data: Abiadura handian sortzen diren hainbat motatako datuen bolumen handia da, eta algoritmo egokien bidez prozesatu ondoren, informazio erabilgarria eta baliotsua lortzeko aukera ematen du.
Adimen artifiziala (AA): Makinek giza arrazoiketa imitatzeko duten gaitasuna da, jasotzen duten informaziotik abiatuta zereginak egiteko eta etengabe hobetzeko. Ikaskuntza automatikoa AAren parte da, eta ikaskuntza sakona horren azpimultzo bat da.
3D teknologiak: Objektu edo irudi bat erreala balitz bezala birsortzeko aukera ematen du, eta 3D inprimagaileei esker, sektore askotan aplikazioak izan ditzaketen objektu fisikoak egin daitezke.
Prototipoa: Produktuaren edo zerbitzuaren hasierako bertsioa da, eta aukera ematen dio enpresari bere ideiak erabiltzaileen eta enpresaren beraren helburuak betetzen dituen probatzeko, ebaluatzeko eta baliozkotzeko.
Errealitate birtuala: Itxuraz errealak diren objektu eta eszenen ingurune bat teknologia informatikoaren bidez sortzea da, eta erabiltzailearengan bertan murgilduta egotearen sentsazioa sortzen du.
Kriptodirua: Txanpon digitalak dira, oraindik erabilera onartu gabe dutenak, eta zifratze kriptografiko bat erabiltzen dute haien titulartasuna bermatzeko, transakzioen osotasuna ziurtatzeko eta norbaitek kopiarik egin ez dezan.
Blockchain edo bloke-katea: Datu-base deszentralizatua eta segurua da, zifratzeari esker, non erabiltzaileek egiten dituzten transakzio guztiak idazten diren.
Gauzen Interneta: Objektu fisikoen («gauzak») sarea da, eta sentsoreak, softwarea eta beste teknologia batzuk dituzte, Internet bidez beste gailu eta sistema batzuekin konektatzeko eta datuak trukatzeko.
Negozio Ereduen Definizioak
Negozio-eredua: Enpresa baten funtzionamendua erakusten duten oinarrizko elementuak biltzen dituen tresna da, merkatuaren behar bati edo batzuei ematen dien erantzun motaren arabera.
Frankizia: Negozio-eredu bat da, non aitortutako enpresa baten jabeak hirugarren bati saltzen dizkion bere marka, logoa, nortasun korporatiboa eta, azken batean, negozio-eredua bera ustiatzeko eskubideak.
Negozio-ereduaren mihisea edo Canvas eredua: Negozio-eredu bat modu bisualean garatzeko eta erakusteko tresna estrategikoa da. Business model Canvas ere deitua, Alexander Osterwalder eta Yves Pigneurrek diseinatu zuten, 2004an.
Negozio-patroiak: Euren elementuen artean antzeko antolamendu, harreman edo portaerak dituzten negozio-ereduak dira. Doakotasunean oinarritutako negozio-eredu edo freemiumetan, zerbitzu gehienak inolako kosturik gabe eskaintzen dira, nahiz eta baldintza hobeak nahi dituzten bezero batzuentzat ordainketa-zerbitzuen pakete txiki bat dagoen (premium).
Multiplataforma edo aldeaniztun negozio-ereduen helburua da elkarren mendeko bi bezero-talde edo gehiago biltzea. Plataforma horiek merkatu-talde edo -segmentu baterako balioa dute, baldin eta besteak ere bertan badaude.
Mugikorrerako aplikazio edo appa: Softwareko aplikazioa da, instalatu ondoren gailu mugikorretan, tabletetan edo ordenagailuetan erabil daitekeena. Erabiltzaileak modu profesionalean erabil dezake, kudeaketaren bat egiteko laguntza gisa, entretenimendu gisa…
Beitaren eta amuaren eredua: Oinarrizko produktu bat prezio oso merkean eskaintzean datza, askotan galerekin (beita), eta negozioa ordezko produktuekin egitean.
Marketplacea: Plataforma digital bat da, hainbat saltzaile eta produktu ugari biltzen dituena. Marketplaceak bitartekari gisa jarduten du salerosketa-prozesuan, saltzaileentzako hainbat tarifa edo komisioekin.
Formulak
- Lanorduko produktibitatea = ekoizpen kopurua / ekoizpen baliabide kopurua
- Q* = KF / P - KAu
- KAu = KAu · Q
- Etekina/Emaitza = p · Q - (KF + KAu · Q)
- Sarrerak = p · Q
- Erostearen kostua = P · Q*
- Ekoiztearen kostua = KF + KA · Q*
- BEG = -D0 + F1 / 1 + k + F2 / (1 + k)2
- K = i + g + i · g; T = D0 / F