Teknologia eta Berrikuntza Teknologikoa Enpresan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,27 KB
Teknologia eta Berrikuntza Teknologikoak (I+G+B)
Teknologia eta berrikuntza teknologikoak (I+G+B): Ekoizteko beharrezkoa da jakintza batzuk erabiltzea eta prozedura batzuk edo ekoizteko modu batzuk baliatzea. Ekoizpen-baliabideak kontsumitzeko moduari deritzo (egiteko modua). Ondasun bat ekoizteko zenbait teknologia mota erabil daitezke. Enpresek beren baliabideen zati bat ekoizpen-teknologiak hobetzeko erabiltzen dute, dela ekoizpen-prozedura horiek ekoizpen handiagoa emateko, dela ekoizpen-faktore gutxiago erabiltzea lortzeko. Aldaketa teknologikoa berrikuntza bat bada —hau da, produktua edo prozesua enpresarentzat berria bada—, berrikuntza teknologikoa gertatu dela esan dezakegu.
Zer da Berrikuntza Teknologikoa?
Aldaketa tekniko jakin bat lehen aldiz enpresa batean sartzeari deritzo berrikuntza teknologikoa. Berrikuntza teknologikoa produktuan nahiz prozesuan gerta daiteke, eta enpresen lehiakortasunaren oinarri da gizarte industrializatuetan.
Berrikuntza teknologikoa enpresetan oso garrantzitsua da gaur egungo merkatuetan lehia bizi-bizia dagoelako. Produktu baten fabrikazioan liderra izateko, ezinbestekoa da produktuaren ezaugarriak eguneratzea eta artikulu berriak sortzea, etengabe eta gero eta azkarrago. Produktu berriak garatzea eta daudenak eguneratzea izan behar du edozein enpresaren kezka nagusia, merkatuan luzaroan egon nahi badu behintzat.
Prozesuen Berrikuntza eta Produktibitatea
Bestalde, prozesuen berrikuntzak lagungarriak dira enpresaren produktibitatea handitu ahal izateko. Enpresa batek prozesu berriak ezartzen dituenean edo ekoizteko modu berriak ezartzen dituenean, bi gauza hauetako bat lortu nahi du:
- Gehiago ekoitzi, baliabide berak erabiliz.
- Lehen adina ekoitzi, baina baliabide gutxiago erabiliz.
Bi helburu horien azken xedea bat bera da: kostuak murriztea.
Teknologia Berritzeko Prozesuaren Faseak
- Prozesu tradizionala edo lineala: Zientziaren eta teknologiaren artean kausa-erlazio bat dago.
- Gaur egungo berrikuntza-prozesua: Zientzia ez da berrikuntzaren oinarria, merkatuaren beharrak baizik.
Hiztegi Gakoa
Produktuaren berrikuntza: Helburua da produktua bera hobetzea edo beste produktu batzuk sortzea aurrerapen teknologikoak erabiliz, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.
Prozesuaren berrikuntza: Teknologia berriak sartuz ekoizpen-prozesu berriak erabiltzen hasten edo dauden prozesuak aldatzen datza, enpresaren produktibitatea hobetzeko.
Ekoizpen Prozesuen Sailkapena
Ekoizpen-prozesuak zenbait irizpideren arabera sailka daitezke:
- Eskuzko ekoizpena: Gizakiaren ahaleginaz soilik egiten da (adibidez, artisautza).
- Ekoizpen mekanizatua: Eskulan nahiz makineria ugari erabiltzen du (adibidez, altzarigintza). Intentsitatearen arabera sailkatua.
- Ekoizpen jarraitua: Ekoizpena ez da inoiz eteten, jarraitua da (adibidez, labe garaiak).
- Aldizkako ekoizpena: Oso ekoizpen espezifikoa da, ez du etengabe lanean egotea eskatzen (adibidez, herri-lanak edo eraikuntza). Iraupenaren arabera sailkatua.