Teknika kualitatiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,01 KB

5.GAIA-BILERAK ZUZENTZEA ETA INFORMAZIOA

ELKARTRUKATU EDO EZTABAIDATZEKO BESTE TEKNIKAK

TALDE LANAK ETA BILERAK

Bilera motak

Bilera informatiboak, formatiboak, erabakiak hartzekoak eta sormenezkoak.

BILERAK GIDATZEA

Bilerak eraginkorrak izatekotan, beharrezkoa izaten da animatzaile, koordinatzaile

edo moderatzaile lana hartuko duen pertsona batek gidatzea.

Bilera koordinatzailearen funtzioak

Animatzaileak berez zenbait funtzio bete behar ditu: ekoizlea, errazlea eta erregulatzailea.

  • Funtzio ekoizlea

Funtzioak edukiarekin du lotura eta lanerako plan bat ezartzean datza:

Helburuak

ezarri, metodologia eta jarraitu beharreko prozedurak zehaztu.

Bilera bakoitzean koordinatzaileak gai zerrenda aurkeztuko du eta bileraren

helburu zehatzak gogoraraziko ditu.

Bileran zehar parte-
Hartzeak moderatuko ditu, gaia errespetatzen dela zainduz.

Era berean, helburuak zein mailatan lortzen ari diren adieraziko du. Azkenik, jasotako

ekarpenak eta lortutako ondorio eta helburuak laburtuko ditu.

  • Funtzio errazlea

Funtzio honek edukiekin eta taldekideen parte-hartzearekin du lotura.

Moderatzailearen lana hitz egiteko aukera guztiei ematea da, denek komunikatzeko

eta beren ideiak azaltzeko aukera eduki dezaten. Beraz, alde batetik etengabe hitza

hartzeko joera izaten duten pertsonak eusten saiatu beharko du eta, bestetik, lotsa,

nagikeria edo beste zerbaitengatik parte hartzea kostatzen zaienak akuilatzen. Azken

finean, kideek sumatu behar dute guztien ekarpenak direla garrantzitsuak.

  • Funtzio erregulatzailea

Funtzio honek taldearekin du lotura, hau unitate funtzionaltzat hartuta. Taldeetan

sortzen diren gatazkak konpontzeari dagokio.

Koordinatzaile lana egiten duen pertsona, nolabait esan, taldearen kontzientzian

bilakatzen da, beronen ekintzen azpian dauden sentimendu eta emozioak interpretatuz,

askotan inkontzientean egoten baitira.

Bilera arrakastaz gidatzeko urratsak

Bilera oro helbururen bat edo gehiagorekin deitzen da eta haiek lortzea bilera

gidariaren zeregina izango da. Edozein bilera gidatzeko hiru dira jarraitu beharreko urratsak:

  • Prestaketa

Komenigarria izaten da bilerak planifikatzea. Horretarako beharrezkoa da:

• Bileraren helburuak zehaztea.

• Landu beharreko gaiak erabakitzea.

• Partaideak nortzuk izango diren aukeratzea.

• Deialdia egitea.

• Etorri beharreko guztiak deituak daudela ziurtatzea.

Materiala prestatu, bilera zein motatakoa den, puntualtasuna

  • Garapena

Gidaria izan behar duenak giro atsegin eta lasaigarri bat sortu.Animatzaileak edo moderatzaileak bileraren helburua eta tratatu beharreko gaia

gogoraraziko ditu. Bilerak gutxi gora behera zenbat iraungo duen ere aipatzea komeni da.

Bileran moderatzaileak parte hartzea bilatuko du eta taldea lortu nahi diren

helburuetarantz bideratu. Helburu horiekin, honako betebeharrak bereziki zainduko ditu:

• Parte hartzea sustatu. 

• Taldea blokeatzen denean esku hartu. 

• Lortu nahi diren helburuetarantz bideratu taldea. 

  • Bukaera

Bileraren helburuak bete direnean amaierarekin hasi behar. Hau ere prestatu

ahalik eta naturalena izan dadin. Batzuetan, denbora joan delako edo… aurreikusitako helburuak lortu gabe itxi beharko da. Itxiera honelako zerbait esanez: “bilera amaitu

egingo dugu...”, “beste iritziren bat labur esateko moduan baldin balego...”. Bileraren itxiera, arrakastatsuak izan bada ala ez, ondorio batzuk jasoz egingo da. Horretarako honako segida hau erabilgarria izan liteke:

• Bileraren helburua gogoratuko da.

• Eztabaidagaiak laburtu egingo dira eta tratatutako arazo garrantzitsuenak berrikusiko

dira.

• Lortutako adostasunak eta lortu beharrekoak jasoko dira.

Azkenik, parte hartzea eskertu eta bilera amaitutzat emango da.

Ohitura ona da bileren akta egitea. Bertan tratatutako gaiei buruzko gauzarik

adierazgarrienak eta ondorio eta lortutako adostasunak jasoko dira.

JENDAURREAN HITZ EGITEA

Jendaurrean hitz egitearen beldurra

Jendaurrean informazioa, orientabideak, entretenimendua eta abar aurkeztu behar izatea. Beharrezkoa izango da gaitasun hori edukitzea, aurreikusitako komunikazio helburuak betez: motibatzea, parte hartzea sustatzea…

Azalpenen helburuak

Jendaurrean hitz egiterakoan ez da beti helburu bera edukitzen. Hiru helburu mota

bereiz daitezke:

  • Informatzea. Ezagupenak edo gai bati buruz ulermena handitzeko informazioa edo ideiak ematean datza. Adibidez, sukaldeko errezeta bat azaltzea.

  • Bultzatu edo konbentzitzea. Jendearen ekintzetan eragiten saiatzea da helburua. Adibidez, telebistako publizitateak zenbait produktu erostera bultzatu

  • Entretenitzea. Talde bat entretenitzean edo gizarte erritual bat zuzentzean datza.Adibidez, sustatzaile soziokulturalen lana.

Eszena ezagutu eta menperatzea

Bi elementu hauek emailearengandik kanpo daude, baina aldez aurretik ezagutzea garrantzitsua da.

  • Auditorioa: Garrantzitsua da lekua ezagutzea, horretarako auditorioarekin ohitzea egokia izaten da, bere tamaina ezagutu, mahai baten atzean eserita edo zutik egongo den jakitea, mikrofono baten bidez hitz egingo den.

  • Entzuleak: Entzuleek, neurri handi batean, eman beharreko komunikazioa baldintzatuko duen aldagaia osatuko dute. Zentzu honetan entzuleen ezaugarriei buruzko gero eta datu gehiago eduki, diskurtsoa prestatzeko informazio aberatsagoa eduki ahal izango da.

Aurkezpenaren prestakuntza

Azalpen on bat egiteko garrantzitsua da gaia dominatzea. Horretarako gaiaren prestakuntza sakona oinarrizkoa izango da. Azalpen batek orokorrean hurrengo atalak eduki behar ditu:

Sarrera, Zertaz hitz egingo den, Zergatik, Nola?, Bukaera.

Ondoren kontuan hartu beharreko zenbait aholku (Ahozkoa ez den komunikazioa):

• Hasteko ahots tonu altua eta indartsua eduki (azkenengo lerroan daudenentzako

modukoa).

• Tonua, abiadura eta bolumena aldatzen joan (jendea ez aspertzeko eta hitzari

bizitasuna emateko).

• Ikus edo ikus-entzunezko elementuak erabili (interesa pizten dute eta monotonia

ekiditen dute).

• Umorea eta ukitu sinpatikoa erabili (beti entzuleei egokitua).

• Entzuleen arabera, janzkera egokia erabili. 

• Begien kontaktua

• Irribarrea garrantzitsua da

 Ekidin:

• Agerpenak inprobisatzea.

• Buruz ikasitakoaz fidatzea.

• Lehenengo pertsonan hitz egitea.

• Urduri egoteagatik edo garrantzirik gabeko akatsengatik barkamena eskatzea.

• Kalkulatutako denbora gainditzea.

• Eraztunak, giltzak, boligrafoak... Bezalako gauzekin jolastea.

• Eskuak bizkar atzean, mahaiaren azpian edo poltsikoetan ezkutatzea.

• Keinu gehiegi egitea.

Eszenaratzea. Beldurra gainditzea

Pentsatu behar den gauza bat entzuleak aurkezle edo hizlariaren alde daudela,

eta entzutera eta ikastera doazela da eta inoiz ez epaitzera. Izan ere, han dagoena besteei

zer edo zer eskaintzeko daukalako da, eta hori garrantzitsua da. Auto-konfiantza oinarrizkoa da beldurra kentzeko.Konfiantzak segurtasuna ematen du eta segurtasunak antsietatea eta beldurra txikiarazten ditu.


2- Haur hezitzailea zaren aldetik zein gatazkekin topa zaiztezke? HAURREN ARTEKO GATAZA, HEZITZAILE FAMILIEN GATAZKA, HEZITZAILE HEZITZAILEEN ARTEAN, familia familiakin

6.Gaia-Gatazkak

Gatazkaren definizioa

Gatazkak, bi pertsona edo gehiagoren artean euren interesen, beharren, desioen

edo baloreen arteko bateraezintasunengatik sortzen diren kontrakotasun edo

desadostasun egoerak dira.

Gatazkaren iturburuak

Baliabideak kontrolatzeko nahia (elikagaiak, ura, jantziak, lurra...).

• Satisfazio psikologikoak bilatzea (taldekide izatea, auto-errealizazioa, ospea,

boterea...).

Christopher Moore-ek (2)

Gatazka

Gune gisa arrazoi hauek azaltzen ditu:

• Aldeek bateraezintzat jotzen dituzten interesen eta beharren gatazka.

• Egitura eta botere erlazioen arazoak.

• Balore eta printzipioen arazoak.

• Informazio arazoak.

• Pertsonen arteko erlazioen arazoak.


Gatazka motak

  • Hartu dezaketen formaren arabera: gatazkak bi eratakoak izan daitezke:

    • Ezkutatutako gatazka: Ez da argi agertzen baina hor dago. Gatazka hauek ezkutatuta egoten dira ekidin, saihestu edo atzeratzen direnean.

  • Ageriko gatazka: Era irekian agertzen da.

  • Erlazioaren arabera: Aldeen artean ezartzen den erlazioaren arabera, gatazkak horrela sailka daitezke:

  • Banakakoak. Pertsonen barne gatazkak dira (baloreak, egoera intimoak eta abar). Barneko arazoek antsietatea, ezegonkortasuna eta desoreka sortzen dute. Hiru motatako gatazkak eman daitezke.

  • Frustrazioa. Proposatutako helburua lortzen ez denean, pertsonek defentsa portaerarekin erreakzionatzen dute. Gaur egungo gizarte konpetitiboan oso maiz ematen dira frustrazio pertsonalak sortzen dituzten garaile eta garaituen egoerak.

  • Interesen gatazka. Era berean agertzen diren motibazioak elkartezinak izaterairits daitezke.

  • Erakargarritasuna - erakargarritasuna: aukera guztiak erakargarriak direnean, baina bat bakarrik aukera daitekeenean. Adibidez, liburu bat erosteko beste diru daukagu, baina bi gustatzen zaizkigu.

  • Ekiditea - ekiditea: bi aukera desegoki izan, baina bat aukeratu behar denean. Adibidez, azterketa baterako ikasten geratu eta ezin atera lagunekin; edo beraiekin atera eta azterketa suspenditu.

  • Erakargarritasuna - ekiditea: aukera batek aldi berean ezaugarri positiboak eta negatiboak dituenean. Adibidez, argaltzeko dieta egiten denean eta afari erakargarri batera gonbidatzen gaituztenean. Sentimendu anbibalenteak dira.

  • Rolen gatazka. Pertsona orok rol edo espero diren portaera desberdinak ditu. Kasu batzuetan espero diren rolak (espero den rola) ez datoz bat pertsona horrengandik antzematen (nabaritutako rola) direnekin edo bere ekintzekin (jokatutako rola).

  • Pertsonen artekoak. Bi pertsona edo gehiago haserretzen direnean gertatzen da, hirugarren bat, ideia bat edo bi aldeek lortu nahi duten ondasunen bat bitarteko. 

  • Taldeen arabera

    • Talde-barnekoak. Taldearen barruan gertatzen da. Taldea osatzen duten kideren bat edo batzuek sortzen dute gatazka.

  • Talde-artekoa. Erakunde bateko talde desberdinen arteko gatazkak dira, adibidez, enpresa bateko departamentu desberdinen arteko gatazkak.


GATAZKAK TALDEETAN

Taldeen arteko gatazken ondorioak eta emaitzak

  • Emaitza funtzionalak

Gatazka funtzionala taldearen helburuak indartzen dituenean eta bere lana

hobetzen duenean izaten da.

  • Emaitza disfuntzionalak

Gatazka disfuntzionala taldearen lana kaltetzen duena da. Beraz, gatazken

irtenbide disfuntzionalak negatiboak dira. 

  • Gatazka gehiegi edo gutxiegi

Talde batean inolako gatazkarik ez edukitzeak edo gatazka gehiegi izateak bere

helburuen lorpena oztopatuko du.


GATAZKAK EBAZTEA

Gatazkei aurre egiteko premisak

Oso garrantzitsua da tolerantzia, kooperazioa eta laguntasuna erabiltzea, komunikazio teknika eta trebetasun sozialekin batera gatazken konponbide prozesua errazteko. Zenbait gatazka garrantzi txikikoak dira eta beste batzuk konplexuagoak izaten dira.

  • Gatazkari aurre egitea

Gatazka bat konpontzeko lehenengo pausoa gatazka badagoela eta konpontzeko

beharra dagoela onartzea da.

  • Posizioak eta interesak definitzea

Posizioa alde bakoitzak lortu nahi duena da eta gatazkaren iturburua izan daiteke.

Interesa helburua lortzera bultzatzen duen arrazoia da. Posizioek zer adierazten dute eta

interesek arrazoi pertsonalak, zergatik, alegia. Oso garrantzitsua izaten da interesak argitzea, interesak asebetetzea lortzen bada, bi aldeetatik hainbat aukera eta alternatiba eskainiz, posizioak alda daitezkeelako. Dena den, bi aldeek onuraren bat ateratzeko biek amore eman beharko dute. Hau elkarrizketaren bitartez bakarrik lor daiteke: errespetua, tolerantzia, pazientzia, entzutea, auto-kontrola, aurre-juzgurik ez egin, zintzotasuna, umiltasuna. 

Gatazkak konpontzeko pausoak

  • Arazoa definitu. Ikuspuntu ahalik eta objektiboenean definitu beharko litzateke: Zein da arazoaren arrazoia?, Zer doa gaizki?, Zer gertatzen ari da?

  • Izan daitezkeen zergatiak aztertu: Zein da arrazoi garrantzitsuena? Zergatik eragiten dit? Zergatik eragiten dio besteari?

  • Helburuak argi definitu:Zer lortu nahi da? Zergatik? Lehentasunak jarri, hau da, zeintzuk ote dira garrantzitsuenak? Helburu hauek errealistak direla ziurtatzea (bideragarriak).

  • Posibleak diren alternatibak bilatu: Zer egin daiteke ezarritako helburuak lortzeko?, Posibleak diren konponbideen zerrenda egin?, Konponbide horiekin aldeek lor ditzaketen onurak gehitu zerrendari.

  • Konponbiderik egokiena aukeratu. Negoziazio printzipio orok honako galderari erantzun behar dio: Zer egingo da inor galtzaile atera ez dadin? Alde batentzako garrantzia handirik ez duten, baina beste aldearentzat oso garrantzitsuak diren gairik ba ote dagoen aztertu. Beste aldearentzako garrantzia txikikoa, baina norberarentzat oso garrantzitsuak diren gaiak badauden aztertu. Zertan daude amore emateko prest bi aldeak? Zertan ez dago amore emateko prest (desiratu nahi dena eta onartu ezin daitekeenaren arteko aldea)?

Momentua eta tokia aukeratzea ere oso garrantzitsua da. Beste pertsona batzuk

aurrean egoteak, lantokia, komunikazioaren oztopo fisikoak eta abarrek saiakera porrotera

eraman dezakete.

GATAZKEN EBAZPENERAKO BIDEAK

  • Bide exogenoak: 

    • Justizia. Auzitegietan konpontzen da, legediak aplikatuz.

    • Bitartekaritza. Inpartziala den hirugarren baten parte hartzean datza. Honek bi aldeen arteko negoziazioa lagundu eta erraztu egiten du.

  • Arbitrajea. Itundutako akordioak betearaztea exijituko duen aginte-erakunde bateko ordezkari den hirugarren baten parte hartzean datza. Hau da, aldeentzako izaera lotesle edo derrigorrez betebeharrekoa dauka.

  • Bide endogenoak

    • Norgehiagoka. Indartsuenaren legea da. Gatazkak konpontzeko modurik antzinakoena da eta beti irabazlea eta galtzailea eragiten ditu.

  • NEGOZIAZIOA (Haur hezkuntzan). Bi pertsona edo gehiagoren arteko elkarrizketan oinarritzen den teknika da. Bi aldeak onartutako akordio batera eramaten ditu eta biek elkarren artean lana egiteko prest egotea inplikatzen du. 

    • Belarri-aulkiaren eta aho-aulkiaren txokoa

    • Elkarrizketa hezigarria

    • Kontratua

    • Gela batzarra

Gatazkei aurre egiteko modua

Bigarren bidioan, haurra beste ume batengana hurbiltzen da. Bestearen belarria hartzen du baina, ez du modu txarrean egiten. Modu txarrean egin ez arren, beste haurrari ez zaio asko gustatzen edo min eman dio eta bere erreakzioa negar egitea da. Haurra harrituta gelditzen da, egindakoa ez du nahita egin eta ez du bestearen erreakzioa ulertzen. 

Berriz ere belarritik hartzen dio eta besteak eskapo egiten du bere ondotik aldentzen. 

Ikusi dezakegu, ez duela nahita egiten. Sozializatzea eta berarekin jolastea da nahi duena baina, beste haurrari ez zaio bere sozializatzeko modua gustatzen eta ihes egiten du, haurra bakarrik utziz. 

“Reconocer al otro” deituriko bideoan, haur batek ez du ulertzen beste haurraren erreakzioa, hau da, oraindik egozentrismoan dago. 

“Juegos e interacciones ” deituriko bideoan haurrak modu independientean ari da jolasten. Hala ere, ondoren haur bakoitza besteari jostailua eskuetatik kentzen saiatzen da eta aldi berean, interakzionatzen ari dira.

Entradas relacionadas: