Teknika kualitatiboa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,97 KB
1.- Zer dira substantzia puruak? Idatzi pare bat adibide
Substantzia puruek zenbait propietate espezifiko dituzte, hala nola dentsitatea eta urtze- eta irakite-tenperaturak.
Adibidez ura edo gatz arrunta.
2.- Zer dira substantzia puru konposatuak? Idatzi pare bat adibide
Metodo kimikoen bidez substantzia sinpleagotan deskonposa daitezkeen substantzia puruak dira.
Adibidez ura; elektrizitatea aplikatzen badiogu, deskonposa dezakegu oxigenoan eta hidrogenoan.
3.- Zer dira substantzia puru sinpleak? Idatzi pare bat adibide
Substantzia sinpleagotan deskonposatu ezin diren substantzia puruak substantzia sinpleak dira.
Adibidez; hidrogenoa eta oxigenoa ezin dira substantzia sinpleagotan deskonposatu, eta beraz, substantzia sinpleak dira.
4.- Zer dira nahasteak? Azaldu dauden 2 nahaste motak eta idatzi bakoitzerako 2 adibide
Nahastea zenbait substantzia puru konbinatuz sortutako materia da. Substantzia horiek prozedura fisikoen bidez banan daitezke. 2 mota daude:
Nahaste homogeneoak edo disoluzioak itxura uniformea du. Hau da, lehen begiratuan ezin da ikusi substantzia batez baino gehiagoz osatuta dagoela.
Adibidez; Kafea eta airea
Nahaste heterogeneoak ez du itxura uniformerik. Argi eta garbi ikus daiteke substantzia batez baino gehiagoz osatuta dagoela.
Adibidez granitoa edo ura+olioa.
5.- Zer da disoluzio bat?
Disoluzio bat bi substantziaz baino gehiagoz osaturiko nahaste homogeneoa da.
6.- Zeintzuk dira disoluzio baten osagaiak eta zein da bien arteko desberdintasun nagusia?
Disolbatzailea eta Solutua.
Disolbatzaileak: disoluzioetan proportziorik handiena duen osagaia da.
Solutua: disoluzioetan proportziorik txikiena duen osagaia da. Bat baino geihago izan daitezke.
7.- Azaldu dauden disoluzio motak
Diluituak
Solutu kantitatea txikia duten disoluzioei esaten zaie.
Kontzentratuak
Solutu kantitate handia duten disoluzioei esaten zaie.
Aseak
Solutu gehiago hartu ezin duten disoluzioei esaten zaie.
9.- Zer da disolbagarritasuna?
Disolbatzaile jakin batean disolba daitekeen gehieneko solutu kantitatea da. Hortik aurrera disoluzio asea lortuko dugu.
10.- Azaldu disolbagarritasuna eta tenperaturaren arteko erlazioa
Solidoen disolbagarritasuna tenperatura igo ahala handitzen da. Hori dela eta, errazagoa da kakaoa esne berotan disolbatzea
Tenperatura igo ahala, gasen disolbagarritasuna txikitu egiten da.
11. Azaldu kristalizazio eta destilazio teknikak (nahaste homogeneoak banatzeko teknikak)
KRISTALIZAZIOA
Likidoetan disolbatutako solidoak banantzeko. Disoluzio horren ura lurrunduko dugu, eta ontziaren hondoan, solidoko kristalak geratuko dira.
Horretarako, laborategian, kristalizadore bat erabiliko dugu.
DESTILAZIOA
Disoluzio batean nahasitako likidoak banantzeko. Destilagailu izeneko tresna bat erabiltzen da.
1. Nahastea matraze itxi batean sartu eta irakiten hasten den arte berotu behar da. Irakite-punturik txikiena duen osagaia izango da lurruntzen hasten lehena.
2. Lurrun hori hozte-hodi batean zehar igaroaraziko dugu, hozteko. Hotzak gasa kondentsatzen du, eta likido-egoeran jasotzen da.
3. Lortutako likidoa substantzia purua da
4. Nahastea berotzen jarraituz gero, hura osatzen duten likido guztiak lortuko ditugu, irakite-tenperaturaren arabera.
12.- Azaldu nahaste heterogeneoak banatzeko dauden teknika desberdinak
Baheketa
Zenbait tamainatako solidoak banandu ditzakegu. Bahe bat erabiltzen da. Alerik txikienak bahearen zulotxoetatik igarotzen dira, eta handienak, bahean geratzen dira.
Iragazketa
Likido batean disolbatuta ez dagoen solido bat banan dezakegu.
Solidoa ezin da iragazkian zehar igaro. Likidoa, berriz beheko ontzira igaroko da.
Banaketa magnetikoa
Osagaietako batek propietate magnetikoak dituenean (burdina) erabiltzen da.
Iman bat erabiltzen da.
Dekantazioa
Dentsitate desberdineko bi likido nahastezin banantzeko; olioa eta ura, esaterako.
Horretarako, inbutu berezi bat erabiltzen da: dekantzazioa-inbutua.
Nahastea jalkitzen utzi.
Balbula irekitzean, dentsitaterik handiena duen likidoa aterako da; alegia, ura. Balbula itxi eta bigarren likidoa beste ontzi batean jasoko dugu.