Talken teoria: erreakzio kimikoak eta ingurumen arazoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB

Talken teoria

Erreakzio kimikoak nola gertatzen diren azaltzen du:

Erreaktiboen molekulak elkarrekin talka egin eta hausten dira. Askatutako atomoak berrantolatu eta beste molekula batzuk eratzen dituzte.

Talka eraginkorra izateko molekulek:

  • Orientazio egokia izan behar dute.
  • Behar adineko abiadura izan behar dute.

Ez da aldatzen:

  • Atomo kopurua
  • Masa

Aldatzen da:

  • Substantzien formula kimikoa
  • Molekula kopurua (alda daiteke)

Masaren kontserbazioaren legea (Lavoisier)

Erreakzio kimiko batean materia ez da sortzen eta ez da deuseztatzen. Ondorioz, masa ez da aldatzen. Erreaktiboen masa totala produktuen masa totalaren berdina da.

Ekuazio kimikoak

Solido egoeran dagoen aluminioaren 2 atomoek ur-disoluzioan dagoen azido klorhidrikoaren 6 molekularekin erreakzionatzen dute, eta disoluzioan dauden aluminio kloruroaren 2 molekula eta hidrogeno gasaren 3 molekula ematen dituzte.

3.1 Euri azidoa

Errekuntzetan gas kantitate handiak isurtzen dira atmosferara: CO2, NO, SO2...

Atmosferako gune altuetan urarekin erreakzionatzen dute eta azido nitrikoa (HNO3), azido sulfurikoa (H2SO4) eta azido karbonikoa (H2CO3) eratzen dituzte. Horrela, euria egiten duenean euri hori azidoa da eta landarediari kalte handiak eragiten dizkio, basoak oso-osorik suntsitzeraino, beste kalte batzuen artean.

3.2 Berotegi-efektua

Eguzkiaren erradiazioa Lurrera iristean argia eta beroa ematen ditu, eta atmosferako gasek sortzen duten berotegi-efektuari esker Lurraren gainazalak tenperatura egokia mantentzen du.

Baina suteek eta erregai fosilen errekuntzak (autoetan, berogailuetan, fabriketan...) asko handitzen dute atmosferako CO2 kantitatea, eta horrek berotegi-efektua areagotzen du; ondorioz, igotzen da lurrazaleko tenperatura eta kalte larriak eragin ditzake: kasko polarretako izotza urtzea, ur-maila igotzea eta klima-aldaketak dakartzan arazo guztiak.

3.3 Ozono-geruza suntsitzea

Estratosferan (atmosferaren geruzetako bat) ozonoa (O3) dago. Ozonoak eguzkitik datorren eta izaki bizidunentzat kaltegarria den erradiazio ultramorearen zati bat xurgatzen du, azaleko minbizia eta beste arazo batzuk eragin ditzakeena.

Baina ikertzaileak konturatu ziren ozono-geruza hori ez zela lehen bezain lodia. Horri deitzen zaio ozono-geruzaren zuloa. Errudun nagusiak atmosferara isurtzen ziren hainbat gas —CFCak— ziren. Horiek esprai eta hozte-sistemetan erabiltzen ziren. Herrialde askotan gas horien erabilera debekatu da, eta ikus daiteke leheneratzen ari dela ozono-geruza.

3.4 Airearen kutsadura eta arazketa

Jarduera batzuek airearen konposizioa aldatzen dute; batzuetan jarduera naturalak dira (sumendien isuriak...), baina beste batzuetan giza jarduerak izaten dira: motordun ibilgailuetan, berogailuetan eta industria askotan egiten diren errekuntzak.

Jarduera horien ondorioz kaltegarrizko gasak iristen dira atmosferara. Hori saihesteko, iragazkiak instalatzen dira gaiz-irteeretan.

3.5 Uraren kutsadura eta arazketa

Ura nekazaritzan, industrian eta beste giza jarduera askotan erabiltzen da, eta jarduera horien ondorioz substantzia kaltegarriak iristen zaizkio:

  • Osagai solidoak
  • Detergenteak
  • Olioak
  • Tenperatura handian dagoen ura

Ibaietara isuri aurretik arazketa-prozesu bat egiten zaie:

  1. Ura putzuetan uzten da giro-tenperatura lortzeko.
  2. Putzuetan solidoak hondora joaten dira eta olioak azalera ageri dira.
  3. Urari substantzia batzuk erantsi zaizkio azidotasuna zuzentzeko eta substantzia disolbatuak harrapatzeko.
  4. Ura edangarri bihurtzeko mikroorganismo guztiak deuseztatzeko, kloroa erantsiz.

Entradas relacionadas: