Taldeak, Sozializazioa eta Lidergoa: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,12 KB

Taldea

Taldea beraien artean erlazionaturik dauden pertsona multzo bat da, bakoitzak helburu komun batzuen arabera rol zehatz bat duelarik eta arau-sistema baten arabera elkar eragiten dutelarik.

Sozializazio Prozesua

Gizakia jaiotzen den unetik izaki soziala da. Haurrak bizi den ingurune fisiko eta soziala esploratzeko beharra dauka, eta horretarako bere inguruan dauden pertsonekin zein objektuekin elkarreragin behar du. Elkarreragin horri sozializazioa deitzen zaio. Sozializazioaren bidez, gizarte edo kultura bateko kideek arau, balore, sinesmen eta bizitzeko erak ikasi eta barneratu egiten dituzte.

Sozializazioa eta Ikaskuntza

Ikasketa prozesu bat da. Haurtzaroan modu biziagoan ematen da. Prozesu hau ez da kasualitatez edo esfortzu kontzienterik gabe ematen; hezkuntza eta kulturalizazioa deitzen den ikaskuntza sozial prozesu konplexu batetik pasa behar du.

Sozializazio Motak

1. Mailako Sozializazioa

Jaiotzetik hasten da eta berari esker umea gizartearen kide bihurtuko da, besteekin bizitu beharko dituen harremanak gobernatzen dituzten arauak barneratuz. Lehendabiziko gaitasun intelektual eta sozialak familian jasoko ditu.

2. Mailako Sozializazioa

1. mailako sozializazioan oinarritzen da eta familiatik kanpo dauden taldeetan ematen da.

Desegokitzapena

Gizarteak jarritako erregela eta arau sozialen urratzea da, sozialki hartzen denaren desbideratzea. Zentzu honetan, sozializazioa kulturari oso lotuta dago.

Talde Motak

Harreman Afektiboaren Araberako Taldeak

Talde Primarioak

  • Izaera informala.
  • Taldekide gutxi.
  • Harreman estuak, pertsonalak eta zuzenak kideen artean.
  • Harreman estuak kide guztien artekoak. (Adibidez: familia, lagun-taldea, auzoa...)

Talde Sekundarioak

  • Izaera formala.
  • Taldekide asko.
  • Harreman inpertsonalak eta zeharkakoak, eta soilik kide batzuekin.
  • Elkar lotura interesa da. (Adibidez: lantaldea, sindikatua...)

Gizabanakoaren Atxikimenduaren Araberakoak

Erreferentzia Taldea

  • Kide da edo izan nahi du bere borondatez.
  • Kide izan nahi du berarekin identifikazio osoa sentitzen duelako.
  • Gizabanakoen ekintza sozialak esplikatzen ditu.
  • Gerora izaten da kide. Identifikazioak erabiltzen da kide izatea. (Adibidez: lagun-taldea)

Pertinentzia Taldea

  • Ez da boluntarioa.
  • Kidea da, identifikaziorik egon edo ez.
  • Gizabanakoen jokabide sozialak ez ditu nahitaez azaltzen.
  • Erreferentziako talde ere izan daiteke.

Taldea Sortzeko Arrazoiaren Araberakoak

Talde Formalak

  • Kontziente eta planifikatuak.
  • Kidetasuna arrazionala.
  • Helburuak eta erakundearen beharrak eta taldearen etekina dakartzate.
  • Araudi finkoa eta ezarria dute. (Adibidez: gaztetxea)

Talde Informalak

  • Berezkoak.
  • Kidetasuna afektiboa.
  • Helburua eta behar pertsonalei erantzuten die.
  • Ez dago idatzizko araudirik ezta egitura antolaturik zehazki. (Adibidez: lagun-taldea)

Taldearen Garapena eta Eraginkortasuna

Talde Bizitzaren Faseak

  1. 1. Etapa: Egoeraren Segurtasuna eta Orientabidea (Taldea izatearen ala ez artean mugitzen da.)
  2. 2. Etapa: Pertsonen Arteko Konfiantza eta Arauen Ezarpena
    Elkarlana, talde-erantzukizuna, kideen arteko komunikazioa, besteengan zintzotasun maila bilatzen da, erabakiak hartzeko akordioak, arazoaren aurreko batasuna, mozorroak uzten dira. Etapa honetan taldeak bere burua bilatzen du.
  3. 3. Etapa: Partaidetzaren Garapena
    Etapa honetan talde-gorputz bat sentitzen da.
  4. 4. Etapa: Taldearen Egituraketa
    Taldea antolatu egiten da.
  5. 5. Etapa: Funtzionamenduaren Autoarduratzea
    Taldeak bere burua kontrolatzen du.

Kontzeptu Garrantzitsuak

Sinergia

Elementu ezberdinez osaturiko sistema batean, denek batera helburu berdinak jarraituz, emaitza totala bakoitzak bere aldetik lortutakoa baino handiagoa izaten geratzen den fenomenoa.

Rola

Talde barruan pertsona bakoitzak betetzen duen funtzioa.

Taldean Esku Hartzeko Teknikak

Talde-prozesuetan emaitza batzuk lortzeko erabiltzen diren prozedura multzoa.

Liderra

Lidergo funtzioa betetzen duen pertsona.

Talde Egiturak

Egitura Soziometrikoa

Pertsonen artean ematen diren erlazio sarearen egituraketa. Talde barruan bakoitzak duen kokapena.

Botere Egiturak

Eraginaren eta autoritatearen araberakoak dira.

Komunikazio Egiturak

Funtzionamendu eta errendimenduari eragiten dio.

Rolen Sailkapena

  • Jardueran Zentratutakoak: Taldearen aktibitatea bultzatzen dute proposatutako helburuaren arabera.
  • Kohesioa Mantentzera Zentratutakoak: Taldean giro positiboa mantendu dadin saiatzen dira.
  • Traba Egiten Dutenak: Bakarrik beren gogobetetasuna kontuan izan behar duten pertsonak.

Talde Kohesioa

Taldea zein neurritan sentitzen den batuta eta gustura.

Kanpoko Faktoreak

  • Taldetik at aurkitzen direnak.
  • Taldeko inguruarekin duen erlazioa.
  • Hierarkiazko harremanak mantentzen dituen entitate zabalago batenganako dependentzia.

Barneko Faktoreak

  • Taldeko kideen artean ematen den sinpatia eta kidetasuna.
  • Konpartitutako esperientziak; helburu eta aurreikuspen komunak izatea.
  • Taldeko kideen beharren asebetetzea.

Lidergoa eta Liderrak

  1. 1. Lidergo Autoritarioa: Norabidea ezartzen du, helburuak eta bideak erabaki eta lanak banatzen ditu. Besteen iritziak ez ditu kontuan hartzen.
  2. 2. Lidergo Permisiboa: Garapenean esku-hartze gutxi dauka edo ez du parte hartzen. Taldea bere kasa doa.
  3. 3. Lidergo Demokratikoa: Orientatzen du, helburuak proposatuz eta lortzeko behar dituen tresnak eskainiz.

Ezaugarriak

Entradas relacionadas: