Talde-Lana eta Nortasuna: Kontzeptu Garrantzitsuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB

Sinergia

Sinergia: Hainbat organoren parte-hartze aktibo eta kontzentratua funtzio bat betetzeko.

Nortasunaren Koloreak

  • Urdina: Analitikoa, behatzailea, kontserbadorea.
  • Berdea: Metodikoa, sistematikoa, konfiantzazkoa.
  • Gorria: Arazo-konpontzailea, eraginkorra, emaitzetara bideratua.
  • Horia: Baikorra, sortzailea, lagungarria.

Belbin Rolak

  • Burmuina: Berritzaile eta asmatzaileak, sormen handiko pertsonak izan daitezke. Garapen itzelak ekar ditzaketen oinarriak eta ideiak ekartzeko gaitasuna dute.
  • Inplementatzailea: Oso praktikoak dira, beren burua kontrolatzeko gaitasuna dute, diziplinatuak. Gogor lan egiten dute eta arazoei modu sistematikoan aurre egiten diete.
  • Baliabide-Ikertzailea: Irekiak eta sutsuak. Negoziatzaileak. Aukera berriak pentsatzeko eta kontaktuak garatzeko erraztasuna dute.
  • Bukatzailea/Finalizatzailea: Hasten dituzten lan guztietan iraunkortasunerako gaitasuna. Zehaztasunei arreta handia jartzen diete. Barne-kezka batek motibatzen ditu. Pertsona lasaiak dirudite.
  • Bultzatzailea: Motibatzailea, energia handiarekin, erronka berriak lortzeko beharra dute. Irabazteko grina dute.
  • Espezialista: Une bakoitzean gauza bakarra interesatzen zaie. Beharrak betetzen dituzte. Ezagutza eta gaitasun tekniko espezifikoak eskaintzen dituzte.
  • Koordinatzailea: Helduak dira, beren buruarekiko konfiantza eta ziurtasuna dute, besteei eskuordetzeko gaitasuna dute. Helburuak argitzen dituzte, erabakiak hartzea sustatuz.
  • Kohesionatzailea: Helduak dira, beren buruarekiko konfiantza eta ziurtasuna dute, besteei eskuordetzeko gaitasuna dute. Helburuak argitzen dituzte, erabakiak hartzea sustatuz.
  • Ebaluatzailea: Zuhurra eta serioa. Beren buruarekiko kontrola dute. Erabakiak hartzeko geldoak izan daitezke. Kritikotasun gaitasun handia dute. Epaiketa arrazionalak egiteko erraztasuna dute.

Talde Eraginkorren Ezaugarriak

  • Arauak: Argiak, ezagunak eta taldeak onartuak.
  • Partaideak: Heterogeneoak, motibatuak, kooperatzaileak, rolak.
  • Harremanak: Arinak, zehatzak, informalak.
  • Komunikazioa: Arina, azkarra eta feedback-a duena, sinergikoa, lankidetza-tresnak dituena.
  • Helburuak: Espezifikoak, neurgarriak, bideragarriak, denboran mugatuak, errealistak (SMART).

Talde-Dinamikak

  • Ideia-zaparrada edo Brainstorming: Guztiek ideiak proposatzen dituzte, guztiak baliozkoak dira, kritikarik gabe. Helburua ahalik eta ideia-kopuru handiena denbora laburrenean lortzea da.
  • Kasu-Ikerketa: Egoera errealak aztertzea eta irtenbide posibleak ateratzea.
  • Dramatizazioa edo Rol-Jokoa: Taldeko kideek aktore lanak egiten dituzte eta kasuak antzezten dituzte.

Daniel Goleman

Daniel Goleman 1946an Kalifornian jaioa da. Psikologoa da. Ospea lortu zuen 1995ean Emotional Intelligence liburua argitaratu ondoren.

Gatazka

Definizioa, lan-gatazkaren alderdi positibo eta negatiboak, gatazka motak eta gatazkak ebazteko metodoak.

Entradas relacionadas: