Talde Dinamikak eta Teknikak: Definizioa, Motak eta Role Playinga

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,76 KB

Talde Dinamikak: Definizioa eta Helburuak

Fikziozko egoeren bidez eta helburu jakinekin planteatzen diren pertsonen arteko elkarrekintza-prozesuak dira talde-dinamikak.

Dinamika Motak eta Helburuak

  • Aurkezpen-dinamikak: Talde bateko pertsonen arteko lehen harremana eta hurbilketa errazten dute, eta bakoitzaren izenak eta ezaugarri batzuk ezagutzea dute helburu.
  • Elkar ezagutzeko eta konfiantza hartzeko dinamikak: Taldekideen artean elkarri buruzko informazioa banatzen laguntzen dute, alderdi komunak eta desberdintasunak topatuz.
  • Emozio-dinamikak: Pertsona bakoitza bere sentimenduez jabetzea eta haiek egoki adieraztea dute helburu. Enpatia garatzea ere xede dute, hau da, bestearen sentimenduak ulertzea eta haren lekuan jartzea.
  • Autoestimu-dinamikak: Norberak bere buruaz zer pentsatzen eta sentitzen duen jabetzea dute xede, norberak bere ahalmenak ezagutzea, haiek landu eta bere mugak ezagutu ditzan, positiboki kudeatzeko.
  • Kohesio eta lankidetza-dinamikak: Taldearen konfiantza sendotzea dute helburu. Kide bakoitzak bere lekua bilatzea bultzatzen da, bere buruarekiko eta besteekiko harremanetan segurtasuna hartu, bere beharrak eta mugak onartu eta taldeari adierazteko gai izan dadin.
  • Gizarte-trebetasunak eta gatazkak bideratzeko teknikak: Hitzaren eta elkarrizketaren bidez, oihu eta indarkeriarik gabe gatazkak bideratzeko beharrezkoak diren estrategia eta trebetasunak lortzea dute helburu.

Dinamika bat egiteko programazioa

Lehenengo urratsa taldearen beharrak ebaluatzea da, eta horien arabera, lortu nahi diren helburuak zehaztea. Helburu horien arabera, teknika egokiak aukeratu. Dinamikaren denbora, materiala eta zenbat diru behar dugun, dinamikaren garapena eta ebaluazio-irizpideak (zer ikasi dute? nola sentitzen dira?) zehaztu behar dira.

Taldeak Sortzeko Metodoak

Talde Askeak

Kideak libreki elkartzen dira, naturalki. Teknika hori batzuetan erabil daiteke, baina ez da komeni beti erabiltzea. Hori eginez gero, beti berberak elkartzen dira, eta jende bera geratzen da azken aukeretan.

Soziograma

Taldea osatzen duten kideen arteko harremanak adierazten ditu, eragin- eta hobespen-loturak azalduz. Eskaintzen duen informazioaz baliatuz, nahi diren irizpideen arabera sor daitezke taldeak.

Izendapen-metodoa

Bere taldeko hiru kide aukeratzeko eskatu denei, eta gutxien atsegin dituen beste hiru ere bai. Ondoren, galdetu zergatik hautatu edo errefusatu dituzten.

Pertzeptzio-soziograma

Honen helburua kide bakoitzak taldean duen integrazio-maila behatzea da, bakoitzak bere burua taldean ikusten duen moduaren arabera.

Oxford Metodoa

Taldeak ausaz osatzeko erabiltzen da. Betiko taldetxoak apurtzeko eta beste kide batzuekin lan egiteko balio du.

Collagearen Metodoa

Talde bikoitiak, bakoitiak, hirukoak... osa daitezke.

Rolen Antzezpena

Banaketa egiteko, taldekoek ondo ezagutu behar dute elkar eta konfiantza-maila handia izan elkarrekiko.

Role Playinga: Antzezpen Teknika

Bi pertsonek edo gehiagok bizitzako egoera zehatz bat antzeztean datza. Eman zaien rola antzeztu behar dute, ahalik eta modu errealistenean.

Garapena (Prestaketa)

  1. Antzeztu nahi den arazoa, lortu nahi diren helburuak, antzeztu beharreko momentua eta ulertzea interesatzen den egoera ahalik eta gehien zehaztea.
  2. Beharrezko pertsonaiak aukeratu eta zein rol antzeztu behar duten ere bai.
  3. Eszenatokia aukeratu, ekintzaren arabera.
  4. Pertsonaietaz aparte, ahozko eta ez-ahozko portaerari buruzko guztia idatzi behar dute behatzaileek aukeratu.

Praktikan jartzea (Exekuzioa)

  1. Antzezpena hasi aurretik, komeni da antzezleek minutu batzuk izatea euren roletara egokitzeko.
  2. Antzezpena ahalik eta naturaltasun handienarekin egin.
  3. Antzezpena ez da eten behar.
  4. Animatzaileak nahiko informazio baduela uste badu, antzezpena eten egin dezake, arazoari buruz eztabaidatzeko.
  5. Luzapena, 10 edo 15 minutu.

Azken ondorioak (Ebaluazioa)

Antzezpena bukatu ondoren, animatzaileak eztabaida koordinatu behar du.

  1. Lehenengo, antzezleek beren inpresioak eta gogo-aldartea azaldu behar dituzte.
  2. Behatzaileek eta gainerako taldekideek beren inpresioak azaldu eta antzezleei galderak egin behar dizkiete.
  3. Azken eztabaida oso garrantzitsua da. Gutxi gorabehera 30 minutu iraun behar du.

Abantailak

  • Denek hartzen dute parte.
  • Egoerak errealak ez direnez, arrisku mugatuko giroan egiten dira.
  • Partaideek badakite zein diren beren ekintza eta ondorioak.
  • Besteen tokian jartzeko gaitasuna.

Entradas relacionadas: