Talde Dinamikak: Gida Praktikoa Animatzaileentzat
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,7 KB
Jarduera batean nahi den dinamika gidoi txukun baten bidez jasota, antolatuta agertuko da.
Animatzailearen arauak:
- Teknika ezagutu, baita eskaintzen dituen aukera eta arriskuak ere.
- Aurrez ezarritako prozedurak jarraitu.
- Teknikak helburu zehatz eta argiekin aplikatu.
- Ez jarri abian praktikatik presaka edo estu ibiliz gero.
- Umeen artean lehia saihestu.
- Parte hartzea sustatu sormen eta errespetu giroan.
- Partaide bakoitzak jarduera ulertu duela eta arauak onartzen dituztela ziurtatu.
- Behin jarduera amaitutakoan, ebaluazioa egin.
Animatzaileak egin behar ez duena:
- Bere burua luzitzeko eta arreta gune izateko zuzendu.
- Jarduera bat inprobisatu.
- Nolako emaitzak lortzen diren ikusteko esperimentatu.
- Ez daukanean gaitasunak, dinamika bat burutu. Adibidez: Terapeuten dinamikak.
Hezitzaileak ebaluazio mota hau burutzeko talde giro egoki bermatu behar du.
Ebaluazioa
Animatzaileak:
- Taldea eta taldekideen ikasketa baloratu: zer ikasi dute, nola sentitu dira.
- Dinamikaren baliagarritasuna (prozedura) baloratu.
Partaideak:
- Dinamikari buruzko iritzia adierazi.
- Bakoitzaren bizipena eta sentimenduak baloratu.
- Ikasi dutenari buruz hausnartu.
Emaitzen arabera, dinamika errepikatu edo moldatu egin behar da.
Talde Dinamikak
Taldearen eraginez, kide bakoitzaren jarrera aldatuko da, errealitatea simulatu eta dinamika batekin taldearen portaera aldatuko da edo landuko da. Helburu nagusia partaide bakoitzak bizi duen esperientziatik ikastea da, bai praktikoki eta bai teorikoki. Giza harreman sakonagoetara ailegatzea errazten dute, adierazpen askearen bidez gaitasun pertsonal eta sozialak garatzea, tolerantzia eta besteenganako begirunea bezalako sentimendu positiboak sustatzen.
Gizakia izaki soziala da
Talde kontzeptuaren ezaugarriak:
- Helburu bera edo berdintsua duten pertsonen multzoa.
- Beren artean komunikazioa ematen den pertsonen multzoa.
- Talde barruan beren beharrak asetzen dituzten eta taldea batasun bezala ikusten duten pertsonen multzoa.
- Taldea bizipen egitura kolektibo berean parte hartzen duten pertsonen multzoa.
Kide bakoitzak bere rola jokatzen du eta bere funtzioak betetzen ditu. Elkarbizitza hasten da arauak garatzera, taldeko kide izatearen sentimenduen agerpenera eramango du.
Harreman afektiboaren araberako taldeak
Lehen mailakoak:
Erlazio estuak bizi dituen taldea, kohesio eta intimitate maila altua dutenak. Talde hauek txikiak eta izaera informalekoak dira, pertsonen jarreretan sakonki eragiten dute.
Bigarren mailakoak:
Handiagoak eta erlazio inpertsonalak eta instituzionalduak dituztenak. Arauei eta antolaketari dagokionez, izaera formala dute.
Gizakiak taldearekin daukan erlazioaren araberako sailkapena
Pertenentzia:
Aukeratu gabe, borondatez izan gabe, kide den taldea (familia, gelako taldea edo auzokoa).
Erreferentzia:
Pertsonak berarekiko identifikazioa topatu eta bere baloreak, arauak edo sinesmenak hartzen dituen taldea. Talde hauek gizakiaren jarrera baldintzatzen dute (koadrilak, kirol klubak).
Taldea sortzeko arrazoiaren araberako sailkapena
Talde formala:
Nahita osatuta daudenak, helburu komun batzuk lortzeko asmoarekin (lan taldeak, arazoak konpontzeko taldeak).
Talde informala:
Bat-batean sortzen direnak, bakoitzaren aukeraketaren arabera, sinpatiagatik edo erakargarritasunagatik sortzen dira (lagun taldea).
Talde txikiak
Bataz beste, 20 pertsonez osatuta daude, elkarrekin zuzenean erlazionatzen dira eta helburu eta arau komunak dituzte:
- Kide bakoitzak bere nahiak taldean asetzea bilatzen du taldeari atxikita, ekintzak, afizioak eta abar partekatzen dituenean gertatzen da.
- Komunikazioa ohikoa eta arina izaten da.
Taldearen faseak
Orientazio aldia:
Sortzen denean, kideen arteko kontaktua ematen da. Elkar ez ezagutzeak ziurtasun gabezia eta larritasuna sortzen ditu; bakoitzaren ardura nagusiena besteengandik onartua izatea izan ohi da. Animatzaileak taldearengana konfiantzaz hurbildu behar da, motibatzeko eta sentsibilizatzeko, komunikazioa handitu eta larritasun maila jaisteko. Taldekideek elkar ezagutzea, beren artean aurkezpena egitea, lehenengo kontaktua sortzeko helburuarekin. Taldearen itxaropenak ezagutu eta helburu komun batzuk proposatuko ditu.
Arauak ezartzen diren aldia:
Taldekideak hobeto ezagutzearekin batera, taldeko funtzionamendua zuzendu behar duten jarrerei buruzko arauak sortzeko beharra sentitzen dute. Kide bakoitzak hartzen diren erabakietan eragina izateko indarra sentitzen du, horrela, pixkanaka, bakoitzak jokatzen duen rola ezartzen da, boterea eta lidergoa lortzeko lehia agertzen da. Partaide guztiak integratuta egon daitezen saiatu behar da, pertsona denak taldeko kide diren sentiaraziz eta talde giro baikorra lortuz.
Eraginkortasun aldia:
Komunikazioa irekia da, gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzen dira, erabakiak adostasunez hartu eta, gainera, taldearekiko identitate sentimendua galdu gabe, kideak beren beharrak aseta daudela sentitzen dute, denak baliagarriak eta onartuak sentitzen direla, ideiak eta ekarpenak kontuan hartzen direla denen artean erabakiak hartzerakoan, talde sormena eta eraginkortasuna garatuz.
Amaieraren aldia:
Behin helburuak lortu direnean, taldeak desiratzen du luzaro jarraitzea, baina erremediorik gabe banatu egiten da eskolako taldeetan eta animazio ekintza askotan. Garrantzitsua da banaketa garai hau prestatzea, aldi honetan bukatzen da animatzailearen lana.