Talde dinamika teknikak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB
Nola landu balioak?
Aukera guztiak erabili behar ditugu balioetan oinarritutako hezkuntza burutzeko,
estrategia metodologikoak eta antolakuntzakoak planteatuz. Eskolako giroak eta
kulturak erraztu behar dituzte, ikastetxeetan eta geletan, adostutako balioen garapena eta
ikastea. Metodologiari dagokionez, ikasleen alde kontzeptualak, jokabidekoak eta
afektiboak elkarrekin eta era orekatu batean inplikatu behar dira irakaste-ikaste
prozesuetan. Inguru hurbila zein ikuspegi globalagoak erabili behar ditugu balioen
hezkuntza-praktikan. Bizi duguna ikasten badugu, balioak ikasteko eta bizitzeko
egoerak sortu behar ditugu. Baliabide erakargarriak eta motibatzaileak erabili behar,
ikasleek balioen ikastea aspergarritzat ez hartzeko. Teknikak: dilema moralei buruzko
eztabaidak eta debateak, rolen jokoa, balioen rankinga, gatazken ebazpena, talde lan
kooperatiboa …