Talde-dinamika eta Egitura: Gida Praktikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,92 KB
Taldearen Garapen Etapak
- 1. Egoeraren segurtasuna: Orientabidea.
- 2. Pertsonen arteko konfiantza eta segurtasuna: Arau ezarpena.
- 3. Partaidetzaren garapena: Gatazken ebazpena.
- 4. Taldearen egituraketa: Eraginkortasuna.
- 5. Funtzionamenduaren autoarautzea: Azken etapa.
Taldearen Kohesioa eta Sinergia
B.F (Barne Faktoreak): Pertsonen arteko ekarpena, taldeko kideen artean ezartzen den sinpatia eta kidetasuna, eta konpartitutako arrakasta eta porrota.
K.F (Kanpo Faktoreak): Taldetik at aurkitzen direnak. Taldeko lider formalaren gutxi gorabeherako estilo demokratikoa eta hierarkiazko harremana mantentzen duen entitate zabalago batenganako dependentzia. Bi faktore hauen arteko orekaren araberakoa izango da talde-kohesioa.
Sinergia: Elementu ezberdinez osatutako sistema batean, prozedura koordinatua erabiliz, lortutako emaitza edo etekin totala bakoitza bere aldetik lortuko lukeenaren batura baino handiagoa denean gertatzen den fenomenoa da.
Talde-lana zailtzen duten jokabideak: hitza beti hartzea, norgehiagoka, menperatzea, barregarri uztea eta atentzioa deitzea.
Egitura Soziometrikoa eta Boterea
Egitura soziometrikoa: Taldea osatzen duten pertsonen artean ematen diren erlazioen egituraketa islatzen du.
Botere egitura: Pertsona bakoitzak taldean duen eraginaren eta autoritatearen araberakoa da.
Lidergoa eta Estiloak
Lidergoa: Derrigorrez taldean sortzen den funtzioa da, kideen identitate eta koherentzia beharrei erantzuteko.
Liderra: Lidergo funtzioa betetzen duen pertsona da, egitura horien erdigune eta ardatz bihurtzen dena.
- Autoritarioa: Taldeko norabidea ezartzen du, helburuak eta medioak erabaki eta lanak banatzen ditu, taldeko kideen iritziak kontuan hartu gabe.
- Permisiboa: Taldearen garapenean esku-hartze gutxi dauka, ez du parte hartzen. Taldea bere kasa doa, inolako orientaziorik gabe.
- Demokratikoa: Taldea orientatzen du, helburua proposatuz eta lortzeko behar dituen tresnak eskainiz.
Esku Hartzeko Teknikak
Talde-prozesuetan emaitza batzuk lortzeko erabiltzen diren prozeduren multzoa da. Erantzunak talde-bizipenen eta esperientzien bitartez lortzen dira.
Izaera ludikoa: Jolas edo ariketa bezala agertzen dira, sormena estimulatuz eta emozioak azaleratuz.
Teknika motak: Taldea osatzeko teknikak, dramatizazio teknikak eta dinamikoak.
Fitxa Eredua
Izenburua, helburua, taldea, begirale kopurua, nori zuzendua, lekua, iraupena, azalpena, oharrak eta balorazioa.