Sumendiak, Lurrikarak eta Lurraren Egitura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,73 KB
Sumendiak
Sumendiak: lurraren gainazaleko irekidura bat da, sumendian magma ateratzen da.
- Piroklastoak: sumenditik indarrez kanporatutako produktu solidoak dira.
- Laba: kraterretik ateratzen den magma gasgabetua da.
- Gas bolkanikoak: magma gainazalera gerturatu ahala askatzen dira: ur lurruna, karbono dioxidoa...
Sumendi motak (Labaren biskositatearen arabera)
- Sumendi hawaiiarrak: Magma oso jariakorra da eta gasei poliki-poliki ateratzen uzten die, erupzio lasaiak sortuz.
- Sumendi estronboliarrak: Laba likatsua da; erupzio indar handikoak dira, motel labaintzen da eta gasak pilatzen dira.
- Sumendi bulkaniarrak: Erupzio indar handikoa; laba oso likatsua da, azkar solidotzen da eta gasak pilatzen dira.
- Sumendi pelearrak: Erupzio oso indartsua; laba oso likatsua da eta azkar solidotzen da.
Lurrikarak
Lurrikarak: Mugimendu sismiko edo seismo bat lurraren astindua da. Sortzen den guneari foku edo hipozentroa deritzo.
Lurrikaren uhinak
- P uhinak (Primarioak): Ingurunean bolumena aldatzen dutelako eta arrokak konprimatzen eta dilatatzen dituztelako hedatzen dira.
- S uhinak (Sekundarioak): Uhina hedatzen den norabidearekiko perpendikular mugitzen direlako arroken partikulak.
- L uhinak (Love): Lurraren gainazaletik hedatzen dira, lurrikaren epizentrotik hasita.
Lurrikararen intentsitatea eta magnitudea
Lurrikara gehienak plaka litosferikoen ertzetan izaten dira, eta haien intentsitatea eta magnitudea neurtzen dira.
- Magnitudea: Datu objektiboa da, lurrikara batean askatzen den energiaren balioaren berri ematen du (adibidez, Richter eskala).
Uhin sismikoen hedapena
- Ingurunea zenbat eta zurrunago izan, askarrago hedatuko dira uhin sismikoak.
- Ingurunea zenbat eta dentsoago izan, motelago joango dira uhinak.
- Uhinak abiadura edo norabidea aldatzen badira: uhina errefraktatu egiten da.
Lurraren geruzak
Lurraren barnealdean zenbait geruzatan banatzen da, bi eredu nagusi erabiliz: geokimikoa eta dinamikoa.
Eredu geokimikoa (Konposizio kimikoaren arabera)
Hiru geruza daude:
- Lurrazala: Lurraren gainazalean dagoen geruza solido eta gogorra da. Planeta osoaren %1 baino gutxiago osatzen du.
- Kontinentala: Arroka sedimentarioz eta metamorfikoz osatuta. 20 eta 70 km arteko lodiera.
- Ozeanikoa: Sedimentu, basalto eta gabroz osatuta. 5 kmtik 10 kmra arteko lodiera.
Eredu dinamikoa (Ezaugarri fisikoen arabera)
Ezaugarri fisikoei eta jokamolde mekanikoei erreparatuz gero, bost geruzatan banatzen da:
- Litosfera: Solidoa, zurruna, plakak osatzen ditu.
- Astenosfera: Malgua eta erdi likidoa (Behe mantuaren parte bat hartzen du).
- Mesosfera (Behe mantua).
- Kanpo nukleoa (Kanpo mantua).
- Barne nukleoa.