Substantzia bakunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,91 KB
1803. Urtean John Dalton britaniar zientzilariak TEORIA ATOMIKOA aurkeztu zuen:
Materia osoa atomo izeneko partikula zatiezinez eta oso txikiz osatuta dago (ezin dira mikroskopioz ikusi).
Elementu kimiko batean, atomo guztiak berdinak dira eta beste elementu kimikoren desberdinak.
Konposatu kimiko bat proportzio finkoan konbinatzen diren 2 elementu edo gehiagoren atomoz osatuta dago.
Substantzia bakuna
Konposatu kimikoa
Atomo (elementu kimiko) mota batez osatuta.
- O2 (oxigenoa)
- H2 (Hidrogenoa)
- Fe (Burdina/Hierro)
Atomo mota bat baino gehiagoz osatuta. Proportzio finkoan konbinatzen dira.
- H2O (Ura)
- C6H12O6 (Glukosa/Azukrea)
- CO2 (Karbono dioxidoa)
1. 1. Elementu kimikoen atomoak
Gaur egun, 118 elementu kimiko daude.
Elementu kimikoak adierazteko ikur bat erabiltzen da.
Lehen letra elementuaren iniziala da (grezieran edo Latinean) eta maiuskulaz adierazten da.
•Elementu kimiko guztiak taula periodikoan agertzen dira.
•Zazpi ilara Periodoak
•Hamazortzi zutabe Taldeak
•Lauki bakoitzean elementu kimiko bat dago.
Atomo isolatuak
Naturan isolatuta dauden atomo bakarrak taula periodikoko 18. Taldekoak dira (gas geldoak). Oso egonkorrak dira, horregatik aske daude. Adib: He
Molekulak
Bi atomo edo gehiago elkartzen direnean molekulak osatzen dira. Beti proportzio berean konbinatzen dira.
1. 2. -
Atomoak, molekulak eta kristalak
Atomoak, molekulak eta kristalak
Substantzia bakun molekularrak
Konposatu kimiko molekularrak
Elementu bakarrez osatuta daude
Elementu bat baino gehiagoz osatuta daude
Kristalak
Kristalak oso atomo kopuru handia era ordenatuan biltzen duten solidoak dira.
Atomo kopurua kristalaren tamainaren araberakoa da.
Substantzia bakun kristalinoa
Konposatu kimiko kristalinoa
Atomo (elementu kimiko) mota berdinez osatutako solido handiak dira.
- Diamantea (C atomoak)
- Cobrea (Cu atomoak)
Atomo mota bat baino gehiagoz osatuta. Proportzio finkoan konbinatzen dira.
- NaCl (gatza)
- SiO2
2.1.- Aldaketa fisikoak
Materiaren izaera aldatzen ez duten aldaketak dira. Aldaketa gertatu aurretik eta ondoren, formula kimiko berdina du materiak.
- Egoera aldaketak (Ur likidoa hozterakoan solido bihurtu)
- Substantzien nahasteak (S + Fe nahastuta zein bereizita)
- Tenperatura eta tamaina aldaketak (Puxika berotzean tamaina handitu)
2.2.- Aldaketa kimikoak
Materiaren izaera eraldatzen duten aldaketak dira. Aldaketak gertatu aurretik eta ondoren, materiak formula kimiko desberdina du.
- Oxidazioa
- Errekuntzak
- Fermentazioa (bakterioek eragindakoa)
- Elektrolisiak (Ura banatzea)
Aldaketa kimikoei erreakzio kimiko deritze.
Erreakzio kimikoetan substantzia bat edo gehiagok erreakzionatzen dute eta beste substantzia batzuk eratzen dira. Eratzen diren substantziak, aurrekoekiko propietate desberdinak dituzte.
Erreaktibo 1
+
Erreaktibo 2
Produktua (k)
Erreakzionatzen dutenak
Lortzen direnak
Erreakzio kimiko batzuk kontrako noranzkoan gerta daitezke.
Bi substantzia egoera desberdinean erreakzionatuz gero, produktuak desberdinak izan daitezke:
2 H2 + O2 2 H2O
H2 + O2 H2O2
a)ERREKUNTZAK Gasak: metano (CH4) propano (C3H8) + O2 → CO2 + H2O butano (C4H10) Likidoak: gasolina (C8H18) + O2 → CO2 + H2O Solidoak: zura + O2 → CO2 + H2O + errautsak
b)OXIDAXIOAK Metala + O2 → oxidoa Fe + O2 → FeO
Erreakzio kimiko batetan, erreaktiboen partikulak suntsitu egiten dira, eta produktuen partikulak eratzen dira.
TALKEN TEORIA: erreaktiboen atomoen arteko loturak hautsi, eta produktuek sortuko dituzten lotura berriak eratzen dira.
Talka eraginkorra izateko:
◦Energia behar da kolisio horrek loturak hautsi behar baititu.
◦ Orientazio egokia behar da, produktuen loturak eratzeko.
TENPERATURA Zenbat eta altuagoa izan tenperatura, orduan eta handiagoa izango da partikulen energia.
Tenperatura igotzen bada, erreakzioa azkartzen da.
Tenperatura jaisten bada, erreakzioaren abiadura murrizten da.
ERREAKTIBOEN KONTZENTRAZIOA
Erreaktibo baten kontzentrazioa handitzen bada, erreakzioa azkartzen da.
Erreaktibo baten kontzentrazioa txikitzen bada, erreakzio-abiadura txikitzen da.
UKIPEN-AZALERA
Erreaktiboen partikulen tamaina txikitzean, erreakzioa azkarrago gertatuko da.
Erreaktiboaren partikulak handiak badira, erreakzioa motelago izango da.
KATALIZATZAILEAK
Erreakzioen abiadura handitzeko erabiltzen diren substantziak dira.
Oso espezifikoak dira Erreakzio bakoitzak bere katalizatzailea dauka.
Adib: Entzimak
MATERIALA: Objektuak egiteko prestatutako materia da. Adibidez, papera.
LEHENGAIA (materia prima): materiala egiteko erabiltzen den materia da. Adibidez, zura.
Material naturalak: naturan daudenak dira. Haiek erabiltzeko aldaketa fisikoak egin behar zaizkio lehengaiari.
Material sintetikoak: naturan ez daudenak dira. Haiek lortzeko aldaketa kimikoak egin behar zaizkio lehengaiari.