Subiranotasun nazionala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 84,09 KB

3. CADIZKO GORTEAK (1810)

GORTEEN OSAKETA ETA ANTOLAMENDUA

Gorteak gizarteko estamentu ezberdinetako (klerokoek, abokatuek, funtzionarioek, militarrek, merkatariek) osatzen zituzten. Diputatuak ziren. Hauen artean ikuspegi ezberdinak zeuden:

- Talde batek sistema politikoari eutsi nahi zion, aldaketarik egin gabe.

- Beste talde batek tarteko erregimen bat ezarri nahi zuten, absolutismoaren eta nazioaren subiranotasunean oinarritutako eredu konstituzionalaren artekoa.

- Liberalek  subiranotasun nazionalean oinarritutako konstituzioa ezarri nahi zuten.

Liberalen azken ikuspegiak izan zuen arrakasta handiena. Gorteak, Cadizen bildu ziren, alde batetik hiri hori defendatzea errazagoa zelako, ez baitzegoen frantsesen okupazioaren mende eta bestetik, liberalismoak han indar handia zuelako. Gorteen helburua konstituzio bat sortzea zen. 

LEGEAK

Antzinako erregimenarekiko haustura erradikala ekarri zuen.

  • Subiranotasun nazionala

  • Legearekiko berdintasuna

  • Erreformak: Askatasun ekonomikoa eta adierazpen askatasuna aldarrikatu. Antzinako erregimeneko erakundeak(Inkisizioa, gremioak) deuseztatu.

1812ko KONSTITUZIOA

Espainiako lehenengo konstituzioa izan zen eta eredugarria Europa eta Amerikarentzat. Printzipioak:

  • Subiranotasun nazionala: Boterea herriari dagokio eta ez erregeari.

  • Legearekiko berdintasuna: Biztanle guztiak berdinak dira legearen aurrean, ez dago pribilegiorik.

  • Botereen banaketa: botere legegilea gorteek. Botere betearazlea erregeak eta gobernuak. Botere judiziala epaitegiek. 

  • Erlijio katolikoa, bakarra eta ofiziala.

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala: Adin nagusiko herritar gizonek dute boto eskubidea

  • Gobernu mota: oinordetzako monarkia moderatua.

  • Eskubide eta askatasunak: Inprenta eta adierazpen askatasuna.

  • Berezitasuna: Milizia nazionala. 

Konstituzio honekin Antzinako erregimenarekin amaitu nahi da eta liberalismoa ezarri. Iraultza liberalaren oinarria izan zen baina ez zen aplikatu gerragatik. 

--------- (DEFINIZIOAK)

Sufragio zentsitarioa: Goi mailakoek soilik dute boto eskubidea. Baldintza errenta minimo bat izatea da. 

Estatu laikoa: Ez da erlijio bakar bat inposatzen. Botere politikoa eta botere erlijiosoa bereiztuta daude.


4. SEIURTEKO ABSOLUTISTA (1814-1820)

1814. URTEAN Fernando VII. A Espainiara iritsi zen. Ez zuen konstituzioa onartu eta absolutismoa berrezarri zuen

1. ABSOLUTISMOAREN BERREZARPENA

Fernando VII.A 1814an iritsi zen Espainiara. Iritsi zenean Pertsiarren manifestua argitaratu zen. Absolutismoaren aldeko idazki publikoa da, non erregeari absolutismoa berrezartzeko eskatzen zioten. 69 diputatu absolutistek sinatu zuten adierazpen hori. 

1814ko maiatzaren 4ko Valentziako dekretuaren bidez erregearen botere absolutua ezarri zen eta Cadizko gorteek egindako legeria alde batera utzi zen. Fernando VII.Ak aplikatutako politikaren helburua iraganera itzultzea zen. Horretarako Inkisizioa, gremioak eta talde pribilegiatuak berrezarri zituzten. 

Errepresioa liberalen aurka izan zen. Iraultza liberalekin lotutako intelekualek jasan zuten errepresioa oso gogorra izan zen, asko espetxeratu eta erbesteratu, Frantzia eta Erresuma batura.

2. GOBERNU ABSOLUTISTAREN ARAZOAK

Ameriketako kolonietako independentziaren aldeko gerrari aurre egin behar izan zioten. Gobernuak aldaketa ugari egin zituen eta horrek ezegonkortasuna sortu zuen. Gainera, ogasunaren porrota gertatu zen eta honen zorra handia zen. 1817an erreforma fiskal bat ezarri zen egoera hobetzeko, baina diru sarrera gutxi zeuden eta pribilegiodunak ez zituzten zergak ordaintzen. Monarkia absolutuak ez zuen irtenbiderik eta ahultzen hasi zen. 

3. PRONUNTZIAMENDU MILITARRA ETA ABSOLUTISMOAREN AMAIERA

XIX. Mendean zehar, hainbat pronuntziamendu militar gertatu ziren: armadako sektore baten altxamendua, zibilek babestua, gobernua aldatzeko.

Liberalen ahultasuna herritarren babesik eza zen eta boterea lortzeko modu bakarra militarren laguntza baliatzea zen. Beraz, talde zibil eta militar batzuek sustatuta zenbait pronuntziamendu izan ziren. 1820ko urtarrilean Rafael de Riego jeneralaren armadaren altzamendua izan zen. Nahiz eta hasieran Riegok babes handirik ez eduki, iraultza Andaluziara eta Espainiako beste hiri batzuetara zabaldu zen. 1820ko martxoan, Fernando VII.Ak 1812ko konstituzioa onartu behar izan zuen.
Hirurteko liberala hasi zen. 


5. HIRURTEKO LIBERALA (1820-1823)

Riegoren pruntziamenduaren ostean, Fernando VII.Ak 1812ko konstituzioa onartu zuen eta gobernu liberala eratu zen. Cadizko Gorteen dekretuetako jarduera legegilea berreskuratu nahi izan zuten. 

KULTURA POLITIKO LIBERALAREN ERAKETA

Askatasun politikoetan oinarritutako sistema eratzeko neurriak hartu zituzten: preso politikoak askatu, pribilegioak eta antzinako erregimeneko erakundeak deuseztatu, Milizia Nazionala sortu (sistema konstituzionala defendatzeko), eta gorteak hautatzeko hauteskundeetarako deia egin zuten.

Erreforma politiko eta ekonomikoak egin zituzten. Horretarako, prentsa eta elkarte abertzaleak baliatu zituzteN. Adierazpen-bitarteko hauek liberalismoaren zabalkuntzarako lagungarriak izan ziren. 

  • Prentsa: Plurartasun ideologikoaren eta adierazpen-askatasunaren tresna izan zen. 

  • Elkarte abertzaleak: Egoera politiko eta sozialari buruzko gaiak eztabaidatzen ziren bertan. 

LIBERALISMOAREN BARNEKO BANAKETAK

Liberalismoaren barruan bi joera zeuden:

  • Liberal moderatuak


    Tradizioarekin loturiko zenbait idea mantendu nahi zituzten, erregeari botere handiagoa ematea defendatzen zuten eta adierazpen-askatasuna kontrolatu. 
  • Liberal erradikalak: 1812ko Konstituzioa berrezarri nahi zuten eta erreforma erradikalak egin. 

Moderatuen gobernualdia

Erradikalen agintaldia


HAMARKADA GAITZESGARRIA (1823-1833)

ERREPRESIOA ETA ERBESTERATZEA

Liberalen aurkako errepresio politikoa oso gogorra izan zen. Liberal askok ihes egin behar izan zuten erbestera. Gehienek Erresuma batuan edo Frantzian bilatu zuten babesa. Ihes egitea lortu ez zuten espetxeratu edo hil egin zituzten. Estatu absolutistaren erreprresio bideak lau tresna baliatu zituzten:

  • Polizia Superintendentzia eta batzorde militarrak sortu zituzten, liberal funtzionarioa eta militarrak  esbesteratu edo espetxeratzeko. 

  • Boluntario erregezaleen milizia absolutista sortu zen, liberalen Milizia Nazionalaren aurkakoa.

  • Justizia Auzitegiek liberaltzat jo zituzten “gora askatasuna” edo antzekoak esatea, eta ikur liberala edukitzea. 

  • Fede Juntak, Inkisizioak izandako funtzioaren antzekoa izan zuten. 

GOBERNU ABSOLUTISTEN ERREFORMAK

Helburua ez zen Antzinako Erregimena bere osotasunean berrezartzea. Modernizatzea beharrezkoa zen.  Gobernuen zeregin nagusia errepresioaz gain, ogasuna eta administrazioa erreformatzea izan zen. Koloniak galtzearen ondorioz, Ogasunaren krisia gainditzeko ahaleginak egin zituzten: administrazioaren erreforma, banku publikoen sorrera, sistema fiskalaren erreforma, Estatuaren aurrekontua. 

ABSOLUTISMOAREN KRISIA ETA AUZI KARLISTA

Fernando VII.Ak zenbait erreforma egin zituen, esaterako, ez zuen Inkisizioa berrezarri.  Absolutista batzuek erregea liberalen mende zegoela pentsatu zuten eta absolutisten sektore batek Karlos Maria Isidro, erregearen anaiak, tronua hartzea nahi zuten. Karlisten altxamenduak izan ziren hamarkada osoan zehar. Matxinoek Antzinako Erregimena bere osotasunean ezartzea nahi zuten eta Karlos Maria Isidro errege izendatzea.  

ONDORENGOTZAREN AUZIA

Erregeak ez zuen ondorengorik. 1829.Urtean ezkondu zen laugarren aldiz, Maria Kristina borboitarrarekin eta 1830. Urtean haurdun zegoela jakinarazi zen. Berrespen Pragmatikoa argitaratu zen Lege Salikoa( Gizonezkoek bakarrik heredatu zezaketen tronua) baliogabetzeko. 1830. Urtean jaio zen Isabel II.Na izango zena. 

Sektore karlistak jarrera erradikalagoa hartu zuten, ondorengoa Karlos izatea nahi baitzuten. Erregeak gobernu moderatua eratu zuen, eta Isabel izendatu zuen ondorengo. 1833an Fernando XVII.Na hil zen, eta Isabel II.Na erregina izango zen. Bi urte besterik ez zituenez, haren amak kargua hartu zuen.


7. AMERIKETAKO KOLONIEN INDEPENDENTZIA

AMERIKETAKO INDEPENDETZIA-PROZESUA BULTZATU ZUTEN FAKTOREAK

XIX. Mendean Independentziaren aldeko mugimenduak sortzea eragin zuten faktoreak:

  • Amerikako kolonien gaineko kontrol ekonomiko eta administratiboa areagotu egin zen eta bertako gobernuetako karguak penintsulakoen esku jarri. Kreolak boteretik kanpo geratu ziren. 

  • Amerikako merkataritza liberalizatuz joan zen,  penintsulako merkatarientzat onuragarria. Monopolioa galdu. 

  • Amerikako Iraultzaren eraginez Estatu Batuak sortu.

  • Frantziako iraultzaren ideiak Ameriketan zabaltzea.

  • Erresuma Batuek Amerikako herrialdeak independenteak izatea nahi zuten.

Prozesu honetan parte hartu zuten liderretako batzuk Simón Bolivar eta San Martin izan ziren. 

Kreolak Ameriketan jaiotako espainiarren ondorengoak dira. Latinoamerikako goi eta erdi klasea osatzen zuten (Bertako lurjabeak, jauntxoak). Independentziaren alde borrokatuko dute, botere politikoa kontrolatu ahal izateko. 

ONDORIOAK

Espainiak baliabide ugari galdu zituen, eta herrialdeko krisia areagotu egin zen. Espainiak Amerikako inperioa galdu zuen, Kuba eta Puerto Rico izan ezik. 

Simón Bolivarren estatuen federazio bat sortzeko proiektuak porrot egin zuen, eta lurraldea hiru errepubliketan zatitu zen. Gaur egungo Hispanoamerika osatzen duten herrialdeetan, boterea kreolen esku geratu ziren. 

Mendetasun ekonomikoa ez zen amaitu, eta beste lurralde batzuk hartu zuten merkataritzaren kontrola. 


ELISABET II.Aren ERREINALDIA. ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA ETA FINKAPENA (1833-1874)

Fernando XVII.A hil aurretik, lege salikoa indargabetu zuen bere alaba Isabel II.Na erregina bihurtzeko. Isabel II.Na erregina bihurtzean, haren amak liberalismoa moderatua ezarri zuen liberalen babesa edukitzeko, izan ere, Karlistek Fernando XVII.Aren anaia errege bihurtzea nahi zutenez kontra jarri zitzaizkielako. 

1. MARIA KRISTINAREN ERREGEORDELADIA (1833-1840)

Liberalismoa bi korronte nagusitan banatuta zegoen:

  • Liberal moderatuak: Absolutismoaren eta subiranotasun nazionalaren arteko zerbait lortu nahi zuten

  • Liberal progresistak


    Cadizko Gorteen jarduera legegilearen alde zeuden. 

ERREGE ESTATUAREN ERREGIMENA (1834-1835)

1833an Espainia probintzietan banatu zen. Frantzian zegoen ereduari jarraituz egin zen probintzien banaketa eta banaketa horrek gaur egunerarte iraun du. 

Fernando VII.A hil zenean, absolutista sektore batek Karlos V.A errege izendatzea nahi zuten, ez baitzuten lege salikoa onartzen. Ondorioz, Karlos V.A errege bihurtzea nahi zuten absolutisten eta Maria Kristina erreginaren aldeko liberalen artean gerra sortu zen: Lehen Karlistaldia

1834an erregeordeak Martinez de la Rosari deitu zion, liberalismoan oinarritutako gobernu bat eratzeko. Hark egin zuen errege estatutua: gorteak bi gabera zituen, subiranotasun historikoa zen, Gorteen eta erregearen esku zegoen. Botere legegilea erregeak zuen. 

GOBERNU POGRESISTAK (1835-1837)

Mendizabalen desamortizazioa

Sistema liberala ezarri zutenean, Mendizabalek lortu zuen Maria Kristinak kausa liberal progresista babestea. Maria Kristinak Mendizabal presidente izendatu zuen. Ogasuneko ministro izan zen. Mendizabalek joera liberal progresista zuen. 

Mendizabalen helburua gerra denbora gutxian amaitzea eta zorrak murriztea zen. Horretarako, desamortizazioa agindu zuen. Desamortizazioa estatuak Elizaren lur jabetzak desjabetzea zen. Lurrak desjabetu egiten dira eta enkanteen bidez saldu. Helburua, ogasunak diru-sarrerak lortzea zen, gerra amaitzeko, eta zorrak murrizteko.

Gerra ez zen amaitu eta ezin izan ziren zorrak murriztu. Desjabetutako lurrak dirudunek erosi zituzten eta beraz hauen diru ekonomikoa finkatu zen. 

1837ko konstituzioa

1837. Urtean, progresistek prunitziamendu baten bidez gobernu aldaketa egiten saiatu ziren. La Granjako sarjentuen ofiazialorde talde bat matxinatu zen  eta gobernu liberala gobernu progresista bihurtu zen. La Granjako matxinadaren emaitza Gorteetarako deialdia izan zen, eta konstituzio berri bat egin zen. Oinarriak:

- Subiranotasun nazionala.

- Botere banaketa: Legegilea gorte eta erregeek. Beterazkea erregak. Judiziala auzitegiak. 

- Gobernu mota: monarkia konstituzionala.

-Gorteek bi kamara: Kongresua eta Senatua.

- Erlijio eskubidea: Erlijio katolikoa bakarra eta ofiziala.

- Berdintasuna legearen aurrean.

-Adierazpen askatasuna.

Hauteskundeak antolatuko dira, sufragio zentsitarioaren bidez, baraz, zergadun handienek soilik zuten botoa emateko eskubidea. Liberal moderatuek irabazi zituzten hauteskundeak eta hirurteko moderatua hasi zen. 

HIRURTEKO MODERATUA (1837-1840)

1837ko hauteskundeetan, moderatuek irabazi zuten. Bertan behera utzi zuten 1837ko konstituzioaren helburua. 

Botere militarrean zeresan handia izan zuten jeneral ospetsuenek: Narvaezek liberalismo moderatuan eta Esparterok progresistan. Isabel II. Aren erreginaldian elkarren aurka ibili ziren Narvaez eta Espartero. 

1839an, Bergarako hitzarmena sinatu zuten karlistekin. 1840. Urtean Maria Kristinak Udalen Legea sinatu zuen, eta Esparterok dimititu egin zuen. Maria Kristinak ez zuen dimisioa onartu eta hainbat herri matxinada sortu ziren Bartzelonan. Beranduago Madrilen matxinada sortu zen eta Maria Kristinak matxinadari aurre egiteko eskatu zion Esparterori, baina ez zuen onartu. 

Maria Kristinak presidente izendatu zuen Espartero eta uko egin zion erregeordetzari. Maria Kristina Esparterok osatutako gobernuaren kontra azpijokoan aritu zen moderatuekin batera.


2. ESPARTEROREN ERREGEORDEALDIA (1840-1843)

ESPARTEROREN AUTORITARISMOA

Esparterok erregeorde bakar izatea eskatu zuen. Gobernua kudeatzeko modu berezia zuen. Programa progresistak hainbat neurri hartu zituen liberalismo ekonomikoa bultzatzeko (ekonomia atzeratua) eta desamortizazio prozesua jarraitzeko (eliza bere kontra). 

ERREGORDETZAREN KRISIA

1842an krisia sortu zen Esparteroren erregeordetzan. Babes txikia zuen parlamentuan eta gobernu progresista eta gobernu progresista bakartuta geratu zen nazioartean, Maria Kristina azpi jokoan ibili baitzen Narvaez eta moderatuekin batera. Bartzelonako gertaeren ondorioz, jendearen babesa ere galtzen hasi zen. Politika librekanbistaren ondorioz, Kataluniako ehungintza-fabriketan arazoak sortu ziren ehun hobea eta merkeagoak  inportatzen hasi baitziren Britainia Handitik. Ondorioz, miliziano asko manifestatu ziren Esparteroren aurka eta Esparterok Bartzelona bonbardatzeko agindua eman zuen. 

Etapa ezegonkor hau diputatu progresistak matxinadarako deia egin zuenean amaitu zen. Esparterok gorteak desegin zituen, baina matxinada Espainia osoan zabaldu zen. Progresista eta moderatuen aurre egin zioten Esparteroren armadari eta Esparterok uko egin behar izan zion erregeordetzari eta Londresera alde egin. 


3. HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)

ALDERDI POLITIKOAK

Alderdiak eragin handiko pertsona talde boteretsuak ziren. Hauteskundeetan ustelkeria zen nagusi eta prentsa politikoaren bidez ideiak eta programak aldi praktiko bihurtzen ziren. Faktoreak: 

-   Buruzagien garrantzia. 

-   Hauteskundeetan parte hartzeari uko egiten zen askotan, sistemak akatsak baitzituen. 


Jende gutxik parte hartzen zuen hauteskundeetan eta herritar gutxi batzuk bakarrik parte hartzen zuten politikan. Gainerakoak, ikusle hutsak ziren. 

Isabel II.Aren erregealdian bost alderdi politiko egon ziren: 

  1. Alderdi karlista: Antzinako erregimenaren itzulera nahi zuten (erakundeak, pribilegioak, gizarte estamentala). Foruak onartu. Noblezia, kleroa eta nekazariak alde. 

  2. Alderdi moderatua: Ideia liberalen alde. Ordena berria, tradizioa mantentzen zuena baina sistema liberala: Monarkiari botere gehiago eman. Elizarekin harremanak. Klase aberatsenak alde. 

  3. Batasun Liberala: Moderatu eta progresisten artekoa. Subiranotasun partekatua (erregea-gortea).
    Gizarte ordenaren alde. Klase aberatsenak alde. 

  4. Alderdi progresista:

    Subiranotasun nazionala

    Botere banaketa. Tokiko botereak indartu. Koroak baztertu. Erdi mailako klasea alde. 
  5. Alderdi demokrata: Subiranotasun nazionala.Gizonezkoen sufragio unibertsala. Erregearen boterea murriztu eta tokikoak babestu. Erdi eta behe mailakoen klasea alde. 

ISABEL II.Ren ADIN-NAGUSITASUNA

Transizio-garaia izan zen. Narvaez Madrilgo kapitain jeneral izendatu zuten. Isabel II.Ren adin-nagusitasuna aurreratzea proposatu zen eta beraz, Isabelek 13 urte zituela lortu zuen erregetza nahiz eta politikarako prestaturik ez egon. Narvaezek agintzen zuen politikan.  Guardia zibilaren sorrera.

NARVAEZEN GOBERNUA

Estatu zentralizatua eta uniformea lortu nahi zuen, eta horretarakoarau hauk egin zituen:

  • 1845ko Konstituzioa.

Konstituzio moderatua izan zen. Liberalismo kontserbadorean oinarriturik. Oinarriak:

- Subiranotasun partekatua (erregea-Gorteak).

- Erlijio katolikoa bakarra eta ofiziala .

- Botere banaketarik ez. 

- Sufragio zentsitarioa. Honen bidez, kongresuko partaideak aukeratu. 

- Gorteak bi kamara: Kongresua eta Senatua (erregeak aukeratu).

- Milizia nazionala desegin. 

- Lurralde antolaketa: Probintzietako diputazioak eta udalak. 

  • Ondasun desamortizatuen salmenta eten.

  • Ikasketa-planak egin zituen. Hiru hezkuntza maila zituen  eta Madrilen zentralizatuta zegoen.

  • Tokiko eta probintziako administrazio legeak

  • Ogasun Lege berriak

  • Kodifikazio Batzorde Nazionala eratu zen, administrazio berriaren oinarrizko kodeak sortzeaz arduratzen zena.

Horrez gain, Narvaezek probintzien gobernua berrantolatu zuen eta hautekunde-ustelkeriaren sistema hobetu zuen.

BRAVO MURILLO ETA MODERANTSIMO TEKNOKRATIKOA

Bravo Murilloren helburua zor publikoa murriztea zen. 1841. Urtean konkordatu bat sinatu zen Vatikanorekin, eta horrela, kleroaren ondasunen desamortizazioaren ondorioz sortutako arazoa konpondu zen. 

1852.Urtean konstituzioa aldatzen saiatu ziren. Bravo Murillok dimititu egin zuen. Garai hartan, alderdi moderatua zatituta eta moderatuak oso ahul zeuden. 

Negozio handietan ustelkeria kasu ugari ematen ziren. Giro politiko honetan, 1854ko altxamendua sortu zen, eta biurteko progresista etorri.


4. BIURTEKO PROGRESISTA (1854-1856)

1854KO IRAULTZA

1854an militar talde bat matxinatu zen Dulce eta O¨Donnell jeneralaren agindupean- Vicalvarada esaten zaio pronuntziamendu horri. 

Pronuntziamendu militarra pronuntziamendu zibil bilakatu zuten. Horretarako Manzanaresko Adierazpena idatzi zuten. Adierazpen horretan, alderdi progresistaren ohiko programa ezartzea eskatu zuten. Pronuntziamendua iraultza bihurtu zen, baina berandu iritsi zen, Europan iraultza 1848an sortu zela kontuan hartuta.

BIURTEKO PROGRESISTAKO GOBERNUAREN LANA

Bi buruzagi egon ziren gobernuan, Espartero (progresista) eta O¨Donnel (unionista). Lehengo gobernuak Esparterok zuzendu zuen. Desamortizazio legea jarri zuen abian: Madozen Desamortizazioa. Madoz Ogasun ministroak desamortizazio lege orokorra egin zuen 1855ean. Elizaren eta udalerriaren ondasunetan izan zuen eragina. Ondasun nazionalizatu horiek 1855tik 1867ra saldu ziren. Burdinbideen lege nagusia ezarri zuen (1855). Horrez gain, liberalismo ekonomikoa bultzatzeko eta estatua modernizatzeko legeak karri zituen abian. Zor publikoa arao larria izan zen, Estatuak ezin zien militarrei eta funtzionarioei ordaindu. 

Arazoen eraginez, Esparterok dimititu egin behar izan zuen eta O¨Donnel hai zen gobernua zuzentzen.

1856ko KONSTITUZIOA ETA BIURTEKO KRISIA

Konstituzio honi Non nata ere deitu zioten ez baitzen indarrean jarri. Konstituzio progresista zen. Oinarriak: 

- Subiranotasun nazionala. 

- Sufragio zentsitarioa. Honen bidez probintzietako eta udaletako gobernuen aukeraketa. 

- Bi ganberako parlamentua: Kongresua eta Senatua.

- Milizia Nazionalaren berrezarpena.  

- Inprenta-askatasuna.

- Erlijio askatasuna. 

1856ko Konstituzioa ez zen indarrean jarri. 1856an Batasun Liberala sortu zen eta O¨Donnel gobernuko presidentziara iritsi zenean sendotu zen. 1856an Valladoliden eta Valentzian eman ziren matxinaden eraginez, O‘Donnolek esku hartu behar izan zuen. Kongresua tropaz inguratu eta parlamentua desegin zuen. Bi urteko progresista bukatu zen eta O‘Donnellen Batasun Liberala hasi.

5. BATASUN LIBERALA (1856-1863)

O´Donnellek zuzendatutako gobernu berriak biurtekoko politika eta lege guztiak deuseztatu zituen. 1845eko kontituzioa berrezarri zuen, baina lege progresista batzuk (inprenta-legea, adierazpen-askatasuna) mentendu zituen.

O¨Donnellek gobernuaren kanpo-politikaren asmo nagusia ospea lortzea zen. Atzerriko gertaera garrantzitsuena Afrikako Gerra izan zen (1859-1860), aberriarekiko mirespen handia sortu zuen. Bestalde, O¨Donnelek administrazio-sistema berria osatzeko lege garrantzistuak onartu zituen. Estatuaren gastuak handitu ziren. 

6. LIBERALISMOAREN KRISIA

O¨Donnelen gobernuak krisia izan zuen 1863an eta moderatu bat izendatu zuten gobernuburu. Batasun Liberalak eta progresistek hauteskundeetan parte hartzeari uko egin zioten. Gainera, moderatuak gero eta banatuago zeuden. Egoera horretan, Elisabet II. Ak  1864an Narvaezi agindu zion gobernua eratzea. 

Moderatuak eta unionistak txandakatzea zen hasierako asmoa. Ezin izan ziren bi helburu hauek abian jarri: botere txandaketa eta progresistak joko politikoan sartzea.  Progresistak demokratengana hurbiltzen hasi ziren.

Krisi politikoa, talde politikoak banatuta egotearen ondorioz, zor publikoa handia izatearen ondorioz eta erreginak gobernu-gaietan esku-hartzearen ondorioz gertatu zen. Erreginak gero eta ospe txarragoa zuen. Bere portaera pribatua kritikatuko dute. Zor publikoa murrizteko bere ondare guztia ez emateagatik kritikatua izango da.  

Gobernuaren aurkako zenbait altxamendu eta pronuntziamendu militar eman ziren. 1866an  progresistek eta demokratek Ostendeko Ituna sinatu zuten Belgikan, erregina tronutik kentzeko. 

1866an krisi ekonomikoa eman zen, industria eta finantzetan izan zuen eragina. Trenbideek errentagarritasun txikia zuten. Hornigaien krisia ere sortu zen, behar handiena uzten klaseei eragin zien eta herri matxinadak sortu ziren. 

1868an Cadizko pronuntzimendu prestatu zuten eta “La Gloriosa” izenez ezagutzen da. Ondorioz, erregina atzerrira joan behar izan zen eta horrela bukatu zen Elisabet II. Aren erreginaldia. 


SEIURTEKO DEMOKRATIKOA

1. IRAILEKO IRAULTZA ETA BEHIN BEHINEKO GOBERNUA

IRAULTZA LORIATSUA

Altxamendu militarraren eta gero, mugimendu iraultzailea “iraultza Loriatsua” sortu zen, progresisten eta unionisten aliantzaren eta demokraten babesaren ondorioz. Burges askok bat egiten zuten iraultzarekin. Helburua, erregina boteretik kentzea zen, eta iraultzak bide eman zuen erreforma-programa abian jartzeko. Ideia iraultzaileak alderdi demokratak sustatu zituen, sufragio unibertsala eskatu zuen eta erdiko klaseen eta langileen alde ere egin zuen. 

Altxamendua Cadiztik penintsula osora zabaldu zen. Errege familia Donostian zegoen, eta iraultzaz ohartzean honi aurre egiten saiatu ziren baina, erreginak eta haren gorteak Frantziara joan behar izan zuten.

Gobernuak junta iraultzaile baten esku utzi zuen botera iraultza bideratzeko. Madrilgo junta iraultzaileak behi behineko gobernua eratzeko eskatu zion Serrano jeneralari. Juntak desegin zituzten (urriaren 13an) baina batzuek iraun egin zuten. Beraz, bi botere zeuden:juntak eta gobernua. 


BEHIN BEHINEKO GOBERNUA ETA HARTUTAKO NEURRIAK

Lehenengo neurriek iraultza kontrolatzea zuten helburu:  juntak desegitea , Milizia nazionala berrantolatzea…. Horrez gain, herritarren eskakizun batzuk onartu zituzten: kontsumoen zergak kentzea, jaiotako esklaboen seme-alabak askatzea, hezkuntzaren erreforma, inprenta askatasuna.

Urriaren 25ean, gobernuak erreformen programa aurkeztu zuen, nazioari zuzendutako adierazpen baten bidez: sufragio unibertsala, erlijio-irakaskuntza eta inprenta askatasuna, elkartzeko askatasuna. Neurri ekonomikoak hartu zituzten krisi finantzeroari aurre egiteko: pezeta sortu zuten eta muga zerga librekanbista ezarri esportazioak eta inportazioak errazteko. Neurri sozialak burgesiari begira.

Behin-behineko gobernuak udal-hauteskundetarako deia egin zuen. 1869an, Gorte Konstituziogileak hautatzeko, progresistek eta unionistek  lortu zuten gehiengoa. Gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egin ziren. Prozesu politiko horretan zehar, alde batera utzi ziren herri xehearen klaseen eskakizunak. 

2. SERRANOREN ERREGEORDEALDIA

1869ko KONSTITUZIOA

Oinarriak: 

- Subiranotasun nazionala.

- Botere banaketa: Legegilea Kongresuak eta Senatuak. Betearazlea, Judiziala auzitegiek. 

- 25 urtetik gorako gizonezkoen sufragio unibertsala. Honen bidez, senatariak eta kongresuko diputatuak aukeratu. 

- Bi ganberako sistema: Senatua eta Kongresua

ERREGEORDEALDIKO ARAZOAK

  • 1868an gerra koloniala Kuban

  • Karlisten eta alfontsinoen (borboitarrak itzultzearen ea Elisabet II. Aren seme Alfontso izendatzearen aldekoen) etengabeko aurkaritza.

  • Errepublikanoen etengabeko jazarpena ez zutelako irtenbide monarkikoa onartu.

  • Herri xehearen klaseen ezinegona, ez zirelako beraien gizarte-eskakizunak kontuan hartzen. 

ERREGE BATEN BILA

Bost erregegai egon ziren, baina lau baztertu ondoren Amadeo Savoiakoa hautatu zuten Espainiako errege. Garai hartako egoera ezegonkor eta korapilatsu horretan, Primek ahalik eta azkarren izendatu nahi zuen errege ofizial Amadeo. Hori dela eta, Primek hautagaitza aurkeztu zuen ofizialki eta Gorteetan botoa eman ondoren, Amadeok lortu zuen erregetza.

3. AMADEO I.Aren ERREGEALDIA

1870. Urtearen amaieran Prim hil egin zuten Madrilen, eta beraz, erregearen babesle nagusia desagertu zen, eta horrek ezegonkortasuna ekarri zuen. Amadeo 1871an iritsi zen Madrilera, eta konstituzioa onartu zuen, eta monarkia demokratikoa ezarri zuen. Armadako goi-agintariek eta aristokraziak ez zuten erregea onartu, eta erregeak gobernua eratzea eskatu behar izan zion Serranori. 

Ezegonkortasun politikoa eta soziala

Arazo politiko nagusi bat Amadeoren aldeko alderdietan, unionisten eta progresisten arteko barne banaketa izan zen. Progresismoaren barruan bi joera: Kontserbadoreak, unionisten babesa zutenak eta erradikalak, alderdi demokratatik banandutakoak. Bi joera horiek elkarren aurka egin zuten eta gobernatzea ezinezkoa bihurtu zen.

Gobernuaren prestigio ahularen ondorioz, Amadeok Serrano izendatu zuen gobernuburu baina gutxi iraun zuen gobernuan eta Ruiz Zorrillak buruzagitza hartu zuen. 

Gerrak eta armadako arazoak

Altxamendu Karlista eta Kubako gerra izan ziren arazoak. Armadaren ezinegona areagotu zen eta 1873ko otsailean Amadeok uko egin zion koroari. 1873an Kongresuak eta Senatuak, elkarrekin egindako bilkuran, boterea beren gain hartu eta errepublika aldarrikatu zuen. 


4. LEHEN ERREPUBLIKA

Errepublika: Sistema-politiko bat da non erregerik ez dagoen, eta subiranotasun nazionalaren bidez presidentea aukeratzen den (Frantzia, Italia).

1873ko otsailean errepublika aldarrikatu zen.

ERREGIMEN BERRIAREN AHULTASUNA (egoera)

Lehen errepublika, federalen eta unitarioen arteko gatazkek baldintzatu zuten, bakoitzak bere joera politiko eta proiektu desberdinak defendatzen zituelako.  1874an Pavia jeneralak estatu kolpea jo zuen, errepublika bertan behera utziz. Botere betearazleko lehen presidentea Figueras izan zen. 1869ko konstituzioari etsi zion, monarkiari buruzko artikuluak kenduta. 1873ko maiatzean hauteskundeetarako deia egin zuten. Erradikalek hauteskundeak galduko zituztelakoan, estatu-kolpea prestatu zuten baina porrot egin zuen. Hauteskundeak maiatzaren 10ean egin ziren eta errepublika federala ezarri zen. 

ERREPUBLIKA FEDERALA

Federalismoa: Boterea banatuta dago. Tokietako boterea zein gobernu zentralaren botere (koordinazio lana). Lurralde antolaketa (Alemania, Estatu Batuak).

Errepublika federala aldarrikatu eta Pi i Margallek hartu zuen gobernuko buruzagitza. Ordena eta gobernua bermatzeko programa bat egin zuen. Bi gerrei (Karlista eta Kubakoa) egin behar izan zion aurre. 1873an  greba orokorra izan zen. Pi i Margallek kantoien altxamenduei aurre egiteari uko egin zionez, Salmerón izendatu zuten errepublikako presidente. 

Kantonalismoa

Tokietako autonomia aldarrikatzen zuten baina estatu berean. 

Konstituzio federalaren proiektua

Pi i Margallek errepublika federalaren konstituzioa egiteko proiektu bat aurkeztu zuen, baina 1773ko konstituzio proiektu hori ezin izan zen  Pik dimititu egin behar izan zuelako.

ERREPUBLIKA ZENTRALISTA

Zentralismoa: Boterea estatuaren zentroan. 

Salmeronek presidentetza utzi behar izan zuen, ez zuelako armada karlistarekin bat egin zuten bi militarren heriotza zigorra sinatu nahi izan. Castelar izendatu zuten presidente, errepublika zentralistaren aldekoa zen. Salmeronek sinatu nahi ez zituen heriotza zigorrak sinatu zituen. Pavia jeneralak estatu kolpea prestatu zuen, kongresuko eraikina inguratu eta bertara tiroka sartu ziren. Kongresua desagertu eta errepublika amaitu zen. 

SERRANOREN GOBERNUALDIA

Helburua errepublika ezartzea zen, Serrano presidente izanik. 1874an estatu-kolpe bidez Serrano jeneralaren diktadura ezarri zen, eta berak zuzendu zuen botere betearazlea. Ez zuten konstituziorik onartu, 1869koa etenda geratu baitzen bizitza politikoa normalizatu arte eta ordena berreskuratu arte.  

Borboitarren itzulera

Behin behineko gobernuak, Elisabet II.Ren seme Alfontsoren itzulera prestatu zuen. Martinez Campos jeneralak berriz ere altxamendua prestatu zuen baina Canovas, sektore alfontsinoaren buruzagia, ez zen horren aldekoa. Canovasek altxamendurik Gabe ezarri nahi zuen monarkia. 1874ko bukaeran Alfontso XII.A errege bihurtu zen. Serranok Frantziara alde egin behar izan zuen.

FORUAK ETA LIBERALISMOA: Gerra karlistak eta foruak indargabetzeko prozesua (1833-1876)

1. FORUAK ETA LIBERALISMOA

Foruak lurralde baten aspaldiko ohituretan eta usadioetan oinarritutako legeak dira. Hasieran ahoz transmititzen ziren. XIV. Mendetik aurrera idatziz jasotzen hasi ziren. Foruak lurraldeko erregeak edo jaunak onartzen zituen eta lurraldearen arabera foruak desberdinak ziren. Ezaugarriak:

• Derrigorrezko soldadutza egitetik salbuetsita egotea. 

• Zergak ordaintzetik salbuetsita egotea. 

• Aduanak barrualdean. Atzerriko produktuak inportatzeko askatasuna zegoen eta Gaztelara eramateko soilik ordaindu behar zituzten zergak. 

• Kaperatasun unibertsala. Biztanle guztiak berdinak legearen aurrean. 

• Maiorazkoaren ezarpena. Herentzia oinordeko bakarrari, seme zaharrenari. Helburua familiaren jabetza ez banatzea. Gainerako seme-alabak baliabide ekonomiko gabe gelditzen ziren bizitzeko. Elizgizon bihurtu edo armadan sartu.

• Foru-baimenerako eskubidea, lurralde guztiek erregearen edo Bizkaiko jaunaren erabakiak egokiak ala ez  erabakitzeko ahalmena zuten. 

• Autonomia merkataritzarako eta ekonomiarako. Zerga batzuk ken zitzaketen, monopolioak ez eratzeko neurriak hartu...


FORU-ERAKUNDEAK

Agintaritza nagusia Batzar Nagusia zen. Probintzia osoaren batzarra zen gai ekonomiko eta judizialei buruzko legek egiteko ahalmena zuen. Batzar nagusiak batzarkidez osaturik zeuden. Batzarkide kopurua ez zen berdina lurralde guztietan eta hiribildu bakoitzak bat bakarrik izan zezakeen. Diputazioak batzar nagusien erabakiak betearazteko organo betearazleak ziren

XIX. Mendean euskal foruak izan ziren eztabaidaren ardatz nagusia, foruak izatea ez zetorrelako borboitarren zentralismoarekin eta liberalismoarekin bat. 

Liberalismoa ezarri zenean, 1812ko Konstituzioa onartu zen eta foruak deuseztatu zituzten, berdintasuna aldarrikatu nahi baitzuten. Hirurteko liberalean, foruak eta foru-erakundeak deuseztatu ziren. Neurri honek prostestak eragin zituzten baina protestak eta matxinadak amaiatu egin ziren Fernando VII.Ak berriro tronua hartu zuenean eta foruak berrezarri zituenean. 1833an erregea hil zenean, foruen aldekoek karlismoarekin bat egin zuten. 

2. I. GERRA KARLISTA (1833-1840)

Karlismoa: 1820an sortu zen mugimendu politikoa. Antzinako erregimeneko oinarriak defendatzen zituen: monarkia absolutua,  foralismoa, erlijioa…Kleroek, nekazari behartsuek, nobleziak eta foruen aldekoek defendatzen zuten ideologia hau.

GERRAREN HASIERA ETA BILAKAERA

Lehen karlistaldia Fernando VII.A hil zenean hasi zen. Erregeak bere alaba Isabel II.A izendatu zuen ondorengo. Absolutista sektore batek Fernando VII.Aren anai Karlos errege bihurtzea nahi zuten ez baitzuten lege salikoa onartzen.

Lehen karlistaldia Euskadin, Nafarroan eta Katalunian eman zen. 1833tik 1835era, lehengo etapan eraso armatuak izan ziren Zumalakarregi jenerala buru zelarik. 1835ean, Zumalakarri jenerala hil zen Bilboko setioan. 

1835tik 1837ra, bigarren etapan, armada karlistak espedizoak egin zituen. Herrietako eta hirietako zibilek jarrera pasiboa izan zuten. Ekintza garrantzistuena Errege Espedizioa izan zen, Karlos espedizioaren buru zelarik. Tropa karlistak 1837an iritsi ziren Madrilgo sarrera baina Isabel II.Aren armadak atzera eginarazi zien. 

1837tik , hirugarren etapan, Karlistak bi taldetan banatu ziren: kontserbadoreenak eta hain erradikalak ez zirenak. Hain erradikalak ez zirenak nagusitu eta Bergarako Hitzarmena sinatu zuten, Espartero (Isabel II.Aren armadaren jenerala) eta Maroto (karlista) jeneralen artean. Kontserbadoreenek eta Karlosek ez zuten hitzarmena onartu eta gerrak jarraitu zuen. Gerra 1840an amaitu zen, armada isabelinoa garaile izan zenean. 

EUSKADIKO LEHEN KARLISTALDIA

E.H gerraren bilakaera

Don Karlos Euskadira iritsi zenean, Estatu karlista jarri zuen abian. Karlistek erabilitako leloa: “Jainkoa, Aberria, Erregea eta foruak”. Karlistek Arbako hegoaldeko eta Nafarroako  nekazaritza-eremuetan kontrol handia zuten. Hirietan ordea, ideia liberalak zabaldu ziren.

Zumalakarregi jeneralaren eraginez, armadan aldaketa handiak eman ziren eta bera izendatu zuten komandante-buru. Askotan garaitu zituen tropa liberalak eta hiri handiak izan ezik, Euskadi bere kontrolpean zuen. Zumalakarregik Gasteizi eraso egitea eta gero Madrilera joatea erabaki zuen. Karlosek, aldiz, hiri handi bat konkistatu naihean 1835ean Bilbori eraso egitea agindu zuen. Setio hartan, Zumalakarregi zauritu eta hil egin zen. 

1835etik Aurrera, bigarren etapa hasi zen. Esparterok Bilboko setioa kendu zion Lutxanako Gudua (Barakaldo inguruan) irabazi zuenean. 

Hirugarren etapan, 1837ko apiriletik urrira bitartean Errege Espedizioa egin zuten. Madrilgo sarreraraino iritsi ziren baina ez zuten bertara sartzea lortu. Aurrerantzean militarrek porrot egin zuten zenbaitetan eta tentsioak ugaritu. Maroto jeneralak buruzagitza lortu, eta aurkariak fusilatzeko agindua eman eta isilpeko tramiteak hasi zituen. Tramiteen ondorioz, 1839an Marotok eta Esparterok Bergarako Hitzarmena sinatu zuten izan eta horrela amaitu zen E.H lehen gerra karlista zen. Bergarako Hitzarmenean, Esparterok foruen aldeko defentsa Madrilgo gorteen defendatzeko konpromisua hartu zuen.

ONDORIOAK 

Karlos eta honen jarraitzaileek erbestaratu egin behar izan zuten. E.Ha suntsituta geratu zen eta milaka hildako.

FORU ALDAKETAK

1839ko  urriaren 25eko legean, Maria Kristinak foruak onartu zituen, konstituzioari kalterik egin gabe. Foru erakundeen osaketa onartu zuen Espainiako gobernuarekin negoziatzeko. 1840an Espartero gobernuan  jartzean, foruak deuseztatu zituen dekretuen bidez eta foru-erakundeak desegin. 1841en “Ley Paccionada” ezarri zuten Nafarroan eta honekin onartzen zuten Nafarroako erresuma izan zenak foruak galtzea eta probintzia bihurtzea. Lege berezi bezala autonomia zerga sistema eta ekonomiaren kudeaketa mantendu ziren. Negoziazio eta aldaketa ugari egon ziren Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan. 1944an moderatuak gobernura iritsi ziren eta foruak berrezarri zituzten. Seiurteko demokratikoan, errege faltarekin karlistek beraien eskubideak defendatzeko aukera ikusi. 1872an Bigarren gerra karlista hasi zen, foruen defentsa aldarrikatzen zuten. 1876an gerra galdu eta foruak deuseztatu ziren.

3. III. GERRA KARLISTA (1872-1876)

1872.An hirugarren gerra karlista hasi zen. Karlisten altxamenduak E. Han eta Kataluniako iparraldean eduki zuten indarra batez ere. Armada berrantolatu eta tropa karlistek E.Hko  eta Nafarroako erdiko lurraldeak eta nekazaritza eremuak okupatu zituzten. Karlistak Montejurran garaile izan ziren. Hiri handiak karlisten kontra zeuden. Karlosek Bilbo konkistatzea erabaki zuen, eta lau hilabetez konkistatzen saiatu arren ez zuten lortu, baliabide gutxi zituztelako. 

1874.An gobernu aldaketa egon zen eta Alfontso XII.Ak hartu zuen tronua. Armada liberalak arrakasta hartu. Liberalek Lizarra hartu zutenez, gerra galdu zuten. Karlos eta milaka jarraitzaile erbesteratu zituzten Frantziara. Alfontso XII.Ak foruak kentzea erabaki zuen, horretarako 1876ko uztailaren 21eko legea ezarri zuen eta foruak eta foru-erakundeak deuseztatu ziren. Ondorioz, diputazio probintzialak sortu ziren gobernu zentralak jarritakoak. 1878an kontzertu ekonomikoa sinatu zuten euskal probintzietako diputatuek eta gobernuak. Kontzertu ekonomikoa Ogasun sistema bat da, zergak jasotzeko eta administratzeko. Diputazioek jasotzen zituzten probintzia bakoitzeko zergak. 



Entradas relacionadas: