Stock Kudeaketaren Oinarriak: Definizioak eta Metodoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,45 KB
1. Zer da Stocka eta Zein da Bere Funtzioa?
Stocka erabilpen bat emateko zain dagoen materiala edo produktua da, normalean biltegian kokatuta dagoena. Bere funtzio nagusiak hauek dira:
- Produkzioaren etenak ekiditea.
- Inflazioaren eta prezio igoeren aurrean babestea.
2. Stock Mota Desberdinak
Stocka sailkatzeko hainbat modu daude:
Aurreratze Stocka
Erosi daitezkeen momentu bakarretan hartzen diren produktuak dira, normalean garaikoak direnak edo prezio oso baxuan daudenean erosten direnak, ondoren espekulatzeko.
Soberan Dagoen Stocka
Erabiltzeari utzi zaion produktua da. Irteera bat eman behar zaio, eta merke saldu ohi da.
Stock Aktiboa
Enpresaren prozesu produktiboan erabiltzen dena da, ohiko eskari arruntei aurre egiteko.
3. Pareto Printzipioa (80-20 Araua)
Pareto-k gizartean ikusi zuen aberastasun gehiena pertsona gutxi batzuen esku zegoela. Biztanleriaren %20k aberastasunaren %80 inguru zuela ikusi zuen, eta horregatik sortu zuen 80-20 diagramaren kontzeptua.
4. Stockarekin Lotutako Kudeaketa Kostuak
Eskera Egitean Kostea (Ordering Cost)
Erosketa bat tramitatzeko sortzen diren gastu guztiak dira: langileen kostuak, fakturen kontrola, administrazio lana. Horrez gain, materiala jasotzearen kostua eta, batzuetan, garraio kostuak ere kontuan hartu behar dira.
Haustura Kostea (Stockout Cost)
Biltegian produktu bat falta denean sortzen den gastua da. Hau stock-aren kudeaketa txarra dela eta gertatzen da.
5. Mantenu Kostua
Mantenu kostuak biltegiko kostuak eta koste finantzarioak barne hartzen ditu. Kontuan hartu behar da biltegian dagoen stock-ak ez duela diru kosturik sortzen enpresarentzat (materiala erosteko erabilitako diruak ez du interesik sortzen, eta stock-a edukitzeagatik ez dago interes gasturik, nahiz eta errealitatean finantzaketa kostuak egon daitezkeen).
6. EOQ Metodoaren Mugak
EOQ (Economic Order Quantity) metodoa hipotesi sinple batzuetan oinarritzen da, baina errealitatean beste faktore batzuk kontutan hartu behar dira:
- Eskaria ez da beti konstantea.
- Berrezarpen denborak aldatu daitezke.
- Deskontuak, interesak edo inflazioa egon daitezke.
- Stock-hausturak gertatzeko arriskua dago.
7. Eskaera Puntuaren Kalkulurako Aldagaiak
Eskaera puntuaren kalkulurako beharrezkoak diren aldagaiak hauek dira:
- Eskaria (Demand).
- Itxarote denbora (Lead Time).
- Segurtasun stock-a (Safety Stock).
- Eskaera Puntuaren balioa bera.
8. EOQ (Kantitate Ekonomiko Eskaera)
EOQ-k zein produktu kantitate eskatu behar den zehazten du, eskatzen den kantitatearen eta bolumenaren arteko oreka bat lortzen dena, kostu totalak minimizatzeko.
Stockaren Helburuak eta Kudeaketa Galderak
2. Zein da Stockaren Helburuetako Bat?
Produkzioa jarraian mantentzea.
4. Aurreratze Stocka Noiz Erabiltzen Da?
Hornitzaileekiko harremanetan edo prezio onuragarriak aprobetxatzeko.
12. Zein da Stock Hausturaren Ondorio Nagusia?
Bezeroak galtzea.
17. EOQ Metodoa Ez Da Egokia Noiz?
Bezero bakarra dagoenean (edo eskaria oso ezegonkorra denean).
23. Aldizkako Berrikuspen Sisteman, Zein Da Aldakor?
Eskaera kantitatea aldatzen da (aldiro berrikusten da).