Stalinismotik Holokaustora: XX. mendeko Gatazka Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,98 KB

Stalinen diktadura

Diktadura totalitarioa

1929an, Stalinek botere osoa bereganatu eta diktadura pertsonal bat ezarri zuen, lau oinarri nagusiren bidez:

  • Nortasunaren gurtza: propagandaren bidez, Stalinen irudia goretsi zen.
  • Alderdi Komunistaren boterea sendotzea.
  • Izua: edozein oposizio isilarazteko erabili zen. Horretarako, polizia politikoa baliatu zuen, eta purga (garbiketa) handiak egin zituen.
  • Kulturaren kontrola: kultura alderdiaren propaganda tresna bihurtu zen, iraultza goraipatzeko.

Bigarren Mundu Gerraren atarikoak

1936Alemaniak Renania bir-militarizatu eta Italiarekin aliatu zen (Berlin-Erroma Ardatza). Gainera, Alemaniak, Japoniak eta Italiak Antikomintern Ituna sinatu zuten, komunismoaren aurka. Bestalde, Alemaniak eta Italiak Francoren alde esku hartu zuten Espainiako Gerra Zibilean.
1938Alemaniako tropek Austria inbaditu zuten (Anschluss) eta Sudeteak (Txekoslovakia) okupatu. Ondoren, Municheko Konferentzian, potentzia aliatuek Hitlerren lurralde-eskakizunak onartu zituzten.
1939Alemaniak Txekoslovakia osoa anexionatu zuen. Ondoren, Hitlerrek Molotov-Ribbentrop Ituna (Alemaniaren eta SESBen arteko Ez Erasotzeko Ituna) sinatu zuen. Baina, Poloniak Danzig hiria emateari uko egin zionean, Hitlerrek herrialdea inbaditu zuen.

Ardatzaren ofentsiba (1939-1941)

Tximista Gerra (Blitzkrieg)

Alemaniak hilabete eskasean inbaditu zuen Polonia. SESBek, berriz, Finlandiari eraso egin zion, baina Finlandiako armadak gogor eutsi zion (Neguko Gerra).

1940ko apirilean, Alemaniak Danimarka eta Norvegia inbaditu zituen, Norvegiako burdina eta Ipar Itsasoaren kontrola ziurtatzeko.

Hilabete geroago, Hitlerrek Herbehereak eta Belgika konkistatu zituen, eta handik prestatu zuen Frantziaren aurkako ofentsiba handia. Tropa britainiar eta frantziarren Dunkerqueko erretiratzeak Frantziako ateak parez pare ireki zizkien alemaniarrei. Frantziarren eta britainiarren estrategia zaharkituak ezin izan zion aurre egin alemaniarren tximista-gerraren (Blitzkrieg) taktika modernoari. Estrategia horri esker, Alemaniak hamar egunetan konkistatu zuen Frantzia osoa. Ondorioz, Atlantikoko kostaldea alemaniarrek okupatu zuten, eta hegoaldean Vichyko Frantzia izeneko gobernu kolaborazionista ezarri zen, Hitlerren eraginpean.

Ondoren, Alemaniak Erresuma Batua inbaditzea erabaki zuen. Orduan, Hitlerrek aireko erasoari ekin zion, Mantxako kanala kontrolatzeko helburuarekin. Horrela hasi zen Ingalaterrako Gudua, non alemaniarrek (Luftwaffe) etengabe bonbardatu zuten Erresuma Batua.

Aliatuen garaipena (1942-1945)

Aliatuen azken ofentsibak (1944-1945)

Ekialdeko frontean, SESBen Armada Gorriak oso ofentsiba arrakastatsua abiatu zuen.

Aliatuentzat SESBen hedapena mehatxu bihurtzen ari zenez, mendebaldean beste fronte bat irekitzea erabaki zuten. Horrela, 1944ko ekainaren 6an, Normandiako lehorreratzea (E-Eguna) gertatu zen, Frantziako kostaldean. Abuztuan Paris askatzea lortu zuten.

Alemaniarrek azken kontraerasoari ekin zioten Ardenetako Guduan, baina porrot egin zuten. Aldi berean, aliatuek Alemaniaren bonbardaketa estrategikoekin jarraitu zuten, milaka zibil hilez.

Sobietarrek Berlin hartu zuten 1945eko apirilean. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, eta Mussolini partisanoek exekutatu zuten. Horrela, gerra Europan amaitutzat jo zen.

Pazifikoan, gerrak zenbait hilabete gehiago iraun zuen. Estatu Batuek aurrera jarraitu zuten, eta Harry S. Truman presidenteak, gerra lehenbailehen amaitzeko asmoz, bonba atomikoak Hiroshiman eta Nagasakin jaurtitzea agindu zuen. Horren ostean, Japoniak baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuen.

Holokaustoa: genozidio nazia

Holokaustoa (edo Shoah) nazien arraza-politika basatienaren ondorioz gertatutako genozidioa izan zen. Europako komunitate juduen sarraskitze aurrez pentsatua, planifikatua eta sistematikoa izan zen.

Ghettoetan sartzea (1939-1940)

1939an Polonia inbaditu ondoren, agintari naziek juduak ghettoetan giltzapetu zituzten. Juduak hirietako auzo jakin batzuetan bizitzera behartu zituzten, harresiz inguratuta, muturreko pobrezian eta ia hornidurarik gabe.

Sarraskitzea (1941-1945)

1941ean, SESBen inbasioarekin batera, genozidioaren aldi basatiena hasi zen. Agintari nazien helburu argia judu guztiak akabatzea zen.

1942an, Wannseeko Konferentzian, SS-etako eta Alderdi Naziko goi-kargudunek "Azken Konponbidea" (Endlösung) erabaki zuten. Horren ondorioz, juduen hilketa masibo eta planifikatua hasi zen sarraski-esparru nagusietan, gas-ganberak eta errausketa-labeak erabiliz.

Entradas relacionadas: