Soziologiaren Oinarrizko Kontzeptuak: Comte eta Kultura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB

Auguste Comte (1798-1857)

Soziologia agertu baino lehen, filosofo eta teologoek beren hausnarketak 'gizarteak nola izan behar zuen' imajinatzera edo deskribatzera zuzentzen zituzten, hau da, mundu ideal batera. Comptek hausnartzeko modu berri bat definitu zuen. Aitzindari honek gizartea eta mundua nolakoa den, nola funtzionatzen duen azaldu eta ulertzea du helburu: errealitatea, idealismorik gabe.

Berak asmatu zuen soziologiaren kontzeptua, eta gizartea ikuspegi positibista eta zientifiko batetik aztertzea bilatzen zuen. Horretarako, datu objektiboetan oinarritu behar gara, eta komunitate zientifikoak onetsi behar du.

Gizarteari buruzko ikuspegiak

Ikuskera positibista honen barruan, gizarteari buruzko hainbat ikuspegi azpimarratuko ditugu:

  • Maquiavelo: "El fin justifica los medios".
  • Hobbes: "El hombre es un lobo para el hombre".
  • Rousseau: "El hombre es bueno por naturaleza".

Comptek gizartea eta giza gertaerak gauzak balira bezala ikertzea proposatzen zuen, fisikak eta matematikak egiten duten bezala. Diziplina hauetako metodo zientifikoa soziologiari aplikatu behar zaiola defendatu zuen.

Ikuspegi eboluzionistak gizartearen pentsamenduaren garapena azaltzen du: gizartearen bilakaera modu lineal batean egiten da, ez zirkular batean. Mundua interpretatzeko era sinple batetik, konplexuago batzuetara garatzen da, eta ez dago atzera bueltatzerik.

Gizartearen hiru etapak

Mendebaldeko zibilizazioaren ikuskera eta gizarte-antolamendu mota hiru etapatan banatuta:

  1. Teologikoa (Europako Erdi Arora arte). Gizakiaren haurtzaroarekin konpara daiteke: mundua eta gizartea Jainkoaren produktu direla ulertzen da. Gizakiak ez du ezer eginik, ezta aldatzerik ere, dena Jainkoaren borondateak antolatuta eta erabakita dagoelako. Horrela da, eta ezin da aldatu; iraultzarik ez da ematen.
  2. Metafisikoa (Errenazimendua). Gazteriarekin konparatu dezakegu: mundua eta gizartea ez dira naturaz gaindiko edo jainkozko kontu bat bezala ulertzen, ideia abstraktuen arabera baizik. Ideiak badaude ere, oraindik ez dira ekintzara eramaten.
  3. Zientifikoa (XIX. mendetik aurrera). Heldutasunarekin konpara daiteke. Cópernico, Galileo eta Newton bezalako pentsalariek erakutsi zuten aurreko etapetan ematen diren ideia abstraktuen zinezkotasuna ezin dela frogatu edo egiaztatu. Mundu zientifikoari esker, mundu natural eta sozialari buruzko azalpenek errealitatearekiko harreman zuzenagoa duten ala ez, edo asmakeriak baino ez diren, ziurta daiteke.

Enkulturazioa eta Akulturazioa

Enkulturazioa

Enkulturazioa giza nortasuna duen pertsona bihurtzen duen ikaskuntza-prozesua da, eta gizartearen arau eta balio-sistema baten barnerapenean datza, gizarte horretan integratzeko asmoarekin.

Bizitzaren hasieran ez dago nortasunik: hau da, organismo fisiko bat existitzen da, baina ez pertsona zentzurik. Giza nortasun hori gizartetik kanpo garatzea ezinezkoa da; izan ere, horren ondorioz, atzerapenak dituzten pertsonak, antisozialak edo asozialak diren pertsonak aurki ditzakegu (Genieren kasua, adibidez).

Akulturazioa

Akulturazioa talde sozial batek berezko kultura alde batera uztea eta beste talde sozial baten kulturara moldatzea da. Ondorioz, talde sozial horren identitatea guztiz aldatzen da.

Azpikultura eta Kontrakultura

Gizarte guztietan, kultura orokorra edo nagusia (gizarte baten gehiengoak partekatzen duena) eta kultura horren parte bat partekatzen ez duten pertsona-taldeak aurkituko ditugu. Bakoitzak bizi-estilo desberdinak ditu, eta modu hierarkizatuan bereizten ditugu. Bi kontzeptu garrantzitsu hauek bereizi ditzakegu:

Azpikultura

Azpikultura gizarte baten kultura orokorrarekin lotutako portaera-arauen multzoa da, baina, hala ere, harengandik bereizten dena. Ohitura, estetika, jarrera, hizkera edota sinesmen desberdinak eta, neurri batean, autonomoak dituen giza taldea da, gehienetan hirietan garatzen dena.

Kontrakultura

Kontrakultura azpikultura bat da, ezberdina izateaz gain, zehazki kontrajarrera aktiboan dagoena gizartearen kultura nagusiari dagokionez; hau da, kontrakulturak kultura nagusiaren kontrako mugimenduak dira. Kontrakulturek gizarte-aldaketa asko sortzen dituzte, eta etorkizuneko edo iraganeko kulturak izatera iritsi daitezke.

Kultur Erlatibismoa eta Etnozentrismoa

Argi dago ezin izango ditugula beste kulturen ekintzak ulertu, gure motibo eta balioen ikuspegitik aztertzen baditugu. Portaera eta kultura horiek, haien motibo, ohitura eta balioen argitan interpretatu behar ditugu, ulertu nahi baditugu.

Kultur Erlatibismoa

Kultur Erlatibismoak adierazten du ezaugarri baten funtzioa eta esanahia bere ingurune kulturalari lotuta daudela. Ezaugarri bat berez ez delako ez ona ez txarra. Egoera zehatz bat bere testuinguruan kokatu behar dugu ongi ulertzeko.

Etnozentrismoa

Etnozentrismoa, ordea, gauzak ikusteko modu bat litzateke, norberaren taldea guztiaren erdigunean kokatzen duena eta beste talde guztiak neurtu eta sailkatzeko eredua dena. Gure kulturaren ikuspuntutik, besteon balio, portaera edo sinesmenak on eta txar gisa sailkatzen ditugu.

Entradas relacionadas: