Soziologiaren Oinarriak: Comte, Durkheim eta Marx

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,02 KB

Auguste Comte (1798-1857): Soziologiaren Aita

Auguste Comte (1798-1857) ikerlari frantsesak garaiko gizartea aztertu zuen, Industria Iraultzaren eta Frantziako Iraultzaren ondorioz izandako aldaketa guztiak ikertuz. Mundu sozialaren legeak hobeto azaldu ahal izateko zientzia bat sortzen ahalegindu zen. Soziologiaren arabera, pertsona orok du paper bat sozietate baten barruan; gizarteak gure gainetik funtzionatzen du. Helburu nagusia gauzak azaltzea da, ez deskribatzea. Autore hau funtzionalisten taldean koka dezakegu, gizartearen funtzionamendua aztertzen baitu.

Comte izan zen "soziologia" hitza eta zientzia asmatu zituena, "fisika soziala" egin nahi izan zuen. Garaiko positibismoaren sortzaileetako bat izan zen. Erlijio moduko bat fundatu nahi izan zuen positibismoaren inguruan, baina ez zuen eragin handirik izan. Erlijio horretan, dogmak eta sinesmenak alde batera uzten dira, oinarri zientifikoetan oinarritzeko.

Comteren Gizateriaren 3 Faseak

Bere ustez, gizateria 3 fase ezberdinetan banatzen da:

  1. Teologikoa: Jainkoen eta izpirituen bidez azaltzen da mundua.
  2. Metafisikoa (Errenazimendu garaia): Ez dute jainkoa erabiltzen gauzak azaltzeko, baina euren sinesmenen arabera jokatu eta azaltzen dituzte gauzak.
  3. Positibista: Pasatutako gertakariei erreparatzen diete, ez gertakari horien atzean dauden eragileei. Zientzia behagarriak diren gauzetan oinarritu behar da.

Émile Durkheim (1858-1917): Soziologia Zientifikoa

Émile Durkheim-ek (1858-1917) Comte-ren lanak ezagutzen zituen, eta uste zuen haren lan gehienak alferregiak zirela, eta ez zuela lortu nahi izan zuena: soziologiari oinarri zientifiko bat ematea. Durkheim-en ustez, bizitza soziala objektibotasun guztiarekin aztertu beharko genuke, zientzialari batek naturarekin egiten duen bezala.

Durkheimen Ikerketa Gaiak

Aztertu zituen 3 gai garrantzitsuenak:

  • Soziologiaren garrantzia zientzia enpiriko gisa.
  • Gizakiaren igoera eta ordena sozial berri baten sorrera.
  • Sozietatearen autoritate moralaren natura eta iturriak.

Bere ustez, soziologiaren kezkarik handiena ekintza sozialen ikerketan datza. Ekintza indibidual horiek eskala handian azken finean bere influentzia dutenak. Garai horretan gertatzen ari ziren aldaketa guztiak sozietatean kezkatu egiten zuten frantziar ikerlaria. Analisi sakon bat egiterakoan, argi uzten du norberaren ideologia eta aurreiritziak alde batera utzi behar direla.

Durkheimen Solidaritate Motak

Solidaritatea mantentzen da banako batzuek talde batean sartzea lortzen dutenean eta ohiturek eta balioek mugiarazten dituztenean. Durkheim-ek zioenez, Industria Iraultzak beste solidaritate mota bat sorrarazi zuen. Horrela, bi solidaritate ezberdin bereiztuz:

  1. Mekanikoa: "Lan banaketa" iritsi aurretik, jendea ez zegoen espezializaturik lan bakar batean. Jende gehienak gauza asko egiten zekien, eta baten batek laguntza behar izanez gero, elkar laguntzen ziren inongo inposaketarik jarri gabe.
  2. Organikoa: Industria Iraultzak ekarritako lanerako espezializazio horren ondorioz, gaur egungo langileak gauza konkretu bat egiten daki, eta beste zerbait behar badu, pertsona konkretu baten zain egon beharko du arazoa konpontzeko. Dena lotuta dagoen gizarte honetan, zerbaitek huts eginez gero, beste norbaitek lagunduko digu katea apurtu ez dadin, hau da, derrigorrez.

Karl Marx (1818-1883): Klase Borroka eta Kapitalismoa

Karl Marx (1818-1883) alemaniarrak Industria Iraultzan zehar gertatzen ari ziren aldaketak aztertu eta aldatzen ahalegindu zen. Gaztea zelarik, aktibitate politiko batzuen ondorioz, bere herrialdetik ihes eginarazi zioten, eta azkenik, Ingalaterran bukatu zuen ia bere bizi guztirako.

Marx-en Kapitalismoaren Ikuspegia

Bere ustez, garaiko aldaketarik garrantzitsuenak kapitalismoaren garapenarekin guztiz loturik daude, aurreko sistema ekonomiko guztiekin kontrastatzen duen produkzio sistema baitauka. Kapitala, edozein formatan agertzen den (dirua, makinak, fabrikak...), "aktibo" bat da, non etekin gehiago ateratzeko balio duen edozein gai den. Kapitalaren batuketa langile soldatapekoari loturik dago, beraien kabuz produzitzeko baliabiderik ez duten langile multzoek osatua. Industrializazioa zabaltzean, beraien nekazal lanarekin bizi ziren hainbat eta hainbat nekazari hirira mugitu ziren klase proletario berri bat sortuz.

Historiaren Ikuspegi Materialista

Marx-en ikuspegia historiaren ikuspegi materialistan oinarritzen da. "Giza historia osoa, gaur egun arte, klaseen arteko borrokaren historia da". Sistema sozialak produkzio forma batetik bestera aldatzen dira, pixkanaka aldatuz edo iraultza baten bitartez, beraien produkzio eta ekonomiaren arabera. Marx-ek baieztatzen zuen sistema kapitalista ezartzeko batu egin zirela ordena feudala botatzeko, eta hauek ere ordezkatuak izango direla iraultza baten bitartez: komunismoa.

Entradas relacionadas: