Sozialismoa, Zuzenbidezko Estatua eta Gizarte Zibila: Oinarriak eta Erronkak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB
Tradizio Sozialista
Tradizio sozialistaren oinarria berdintasun materiala ezartzea da. Gizarte-baldintzek, beraz, bereziki kezkatzen dute sozialismoa, horiek ahalbidetzen baitute askatasuna. Eta ardura horrek merkatua kontrolatzera eramango du; izan ere, merkatua eta gizabanakoen askatasuna bat datozela badirudi ere, egiaz baldintza-berdintasunik ez dagoenez, merkatu batzuk beste batzuen alde zapaltzen baitituzte.
Horren ondorioz, merkatuko mekanismoan esku hartzea edo deuseztatzea da sozialismoaren funtsezko helburua. Ondasun ekonomikoen ekoizpen-bideen eta banaketaren kontrolak eta jabetza-eskubideek gizartearen ardurapean egon behar dute, ardura soziala izan eta denen onurarako administratu behar dira. Estatua, beraz, ez da askatasunaren bermatzaile huts, baizik eta denen onuraren ordezkari.
Zuzenbidezko Estatu Sozial eta Demokratikoa
Espainiak zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa eratzen du, eta, bere antolamendu juridikoaren balio nagusi gisa, askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa aldarrikatzen ditu.
- Estatu soziala: Berdintasuna onartzen du eta arauen eta instituzioen bidez herritarren eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak bermatzen ditu estatu horrek.
- Estatu demokratikoa: Estatu horretan, herriaren subiranotasuna hartzen da botere publiko guztien oinarritzat.
- Zuzenbidezko estatua: Estatu horretan, pertsona eta instituzio guztiek Konstituzioari men egiten diote, eta, hortaz, funtsezko printzipio juridikoak errespetatzen dituzte.
Ezinezkoa al da aipatutako hiru alderdiak aldi berean uztartzea?
Hiru alderdietan aurrera egin daiteke aldi berean. Helburu nagusi hori lortzeko bidean aurrera egiteko, ezinbestekoa da estatuak hiru alderdi hauek aldi berean bultzatzea: legezkotasuna, demokrazia eta gizarte-babesa. Herritar guztien konpromisoa behar da, benetan gauzatzeko.
Gizarte Zibil Berria
Gaur egungo gizarte zibila ez du merkatuko mekanismoak soilik zuzendu behar, ez da erabat burokratizatutako estatuaren esklabo; horrelakoetan, aldez aurretik mugatzen baita askatasuna.
Gizarte zibila gizartearen hainbat elkartek eta hainbat harreman-sarek osatutako dimentsioa da; besteak beste, familia, elizak edo lagun-taldeak. Guztien elementu bereizgarriak estatuaren hertsaduraren mende ez egotea, maitasun-loturen eta proiektu komun ez-politiko baten ondorioak dira.
Bi Ikuskera
- John Keane: Estatuaren esparrukoa ez den gizartearen dimentsioa da gizarte zibila. Botere ekonomikoa bere funtzionamenduaren elementuetako bat da.
- Jurgen Habermas: Gizarte zibila bereizita dago bai estatu-boteretik, bai botere ekonomikotik ere. Gizarte zibila elkarlaneko eremua da, estatuaren hertsaduratik eta interes ekonomikorik gabekoa, eta elkartasun-loturek baino ez dute zuzentzen.
Gizarte Zibilaren eta Estatuaren Arteko Lotura
Gizarte zibilaren eta estatuaren arteko lotura zehaztu beharra litzateke. Puntu hauek proposatu dituzte:
- Gizarte zibilak legitimatzen du, ez beste inork, botere politikoa.
- Gizarte zibilari dagokio estatua kontrolatzea eta boterea zein helburutarako erabiltzen duen gogoraztea.
- Ezinbestekoa da estatuaren hertsadurarik gabeko eremu publiko independentea sustatzea.
- Gizarte zibilak estatuarekiko autonomoa izan behar du.
- Gizartearen benetako nahia adierazteko gai izango den iritzi publiko independentea sustatu behar da.
- Gizarte zibilak bere gain hartu behar ditu dagozkion erantzukizunak, estatua ez baita herri-arazoak konpondu behar dituen bakarra.
Baina hori guztia ezinezkoa da, baldintza eta elkartasuna eta erantzukizuna oinarri izango dituen etika indartzen ez bada gizarte zibilean.