Sorospen Katea: Lehen Mailako Laguntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,47 KB

1. LEKUKOA: istripuaren edo gaixotasun larriaren lekuko den hiritarra. Pertsona horrek aurrean daukan egoera horretan nola jokatu jakin behar du. Zer egin behar duen eta zer ez duen egin behar jakin behar du. 2. 112: LARRIALDIKO DEIEN KOORDINAZIO ZENTROA: bertan jasotzen dira larrialditako dei guztiak, telefono zenbaki bakarraren bitartez, larrialdiko zerbitzu oro (anbulantziak, suhiltzaileak, etab.) eskatzeko. Oroitzeko zenbaki erraza da, nazio nahiz Europa mailan balio duena, telefono guztietatik erabiltzeko modukoa eta doakoa (edozein konpainiak estaldura badu). 3. IN SITU LAGUNTZA: pazientea istripuaren lekuan bertan artatzen (asistir, zaindu) da, eta bertan lehen mailako eta bigarren mailako balioespena egiten zaizkio, laguntzarako ahalik eta giza baliabide eta baliabide material onenak erabiliz. 4. GARRAIOA: zauritua erietxera eramaten dute, ongi hornitu eta trebatutako laguntza ekipamendua erabiliz. Gaixoa berehala erietxera daramaten bitartean modu ahalik eta hoberenean artatzen dute. 5. ERIETXEA: Hemen gaixoa artatu, errehabilitatu eta zaindu egiten dute, bere osasun egoerarik onena berreskuratu arte. 4 FASE: E: EBALUATU istripuaren eszena. Lehen lekukoei edo laguntza eman dutenei entzungo diegu. Zer gertatu den esan ahal izango digute, nola gertatu den, pazienteak nola dauden, zaurituen kopurua, itxuraz zeinek duen larritasunik gehien, etab. B. BABESTU eszena eta zauritutako pertsonak: Gorabeheraren lekuak segurua izan behar du, guretzat eta zaurituentzat, eta baita bertan dauden gainerako pertsonentzat ere. Biktimen kopuruak gora egin dezan saihestuko dugu; istripu bat gertatzen denean, aukera handiak baitaude segidan beste bat gertatzeko. A. ABISATU sorospen-zerbitzuei: -Sorospen-zerbitzuei abisua eman. -Istripua izan duenaren ondoan geratu eta norbaiti telefonoz deitzeko eskatu. -112ra deitu. Beti adierazi behar da: •Istripua non gertatu den, zehatz-mehatz. •Istripu mota eta hori larritu dezaketen xehetasunak. •Zaurituen kopurua gutxi gorabehera eta zer nolako itxura duten. •Geure burua identifikatu. S. SOROTSI zaurituak: -Istripuan edo ezbeharrean parte hartu duten pertsonen kopurua jakin behar dugu, baita zaurituen kopurua ere. -Zer egin behar den ez badakigu, onena zaurituak ez manipulatzea da. -Hobe da sorospen zerbitzuen etorreraren zain egotea. -Bizitza salbatzeko balio dezaketen jarduera edo ekintzak soilik egitera mugatuko gara, laguntza-zerbitzuak zaurituez arduratzen diren arte.

Desfribilagailua: Desfibrilagailu Automatikoa biktima baten bihotzeko erritmoa aztertu, eta behar izanez gero, deskarga bat egiteko gai den aparatu edo gailua da. 2. Mailako baliospena Buruko eta lepoko miaketa: -Garezurreko hausturaren zeinuak bilatuko ditugu: *Odoljarioak belarritik. *Odoljarioa edo likido urtsua sudurretik kanporatzea. *Hematomak begien inguruan. Bularreko eta sabeleko miaketa: -Zauririk edota deformaziorik ba ote dagoen begiratu. -Arnas mugimenduak eta arnasteko zailtasunik ba ote dagoen baloratu. -Minik ba ote duen galdetu: kokatzen saiatu. -Barruko lesioak egon daitezkeela pentsatu. Gorputz-adarren miaketa: -Ondorengoa begiratu: *Odoletan dagoen zauririk. *Kontusiorik. *Gune mingarririk. *Deformaziorik edo haustura zeinurik. *Gorputz-adarren sentikortasuna eta mugikortasuna baloratu. Traumatismoa: Organismoarengan bai zuzenean edo zeharka, indarra ezartzearen ondorioz, traumatismo bat sortzen da, eta lesioak ager daitezke hezurretan, giltzaduretan eta giharretan ere. Bizi arriskuko egoerak gutxitan gertatzen dira, baina desgaitasun garrantzitsuak sarritan sor daitezke. 1. Kontusio txikiak -Zonalde osoaren gorritzea (masaileko baten kasua, adibidez) -Hotz lokala jarriko dugu. 2. Lehen mailako kontusioak -Ubeldua, egun batzuren buruan bere kasa desagertzen dena. Kolorea aldatuz doa, moretik berdera, azkenik horira. -Hotz lokala jarriko dugu. 3. Bigarren mailako kontusioak-HEMATOMAK Aurrekoetan baino kolpe handiagoekin sortzen dira. Odol hodi gehiago eta handiagoak kaltetzen direlarik eta erliebea sortu dezaken likidoa pilatzen da. 4. Hirugarren mailako kontusioak Ehun sakonak suntsitzen dira eta nerbio eta hezurrek ere ondorioak izan ditzakete. Zati bigunetan oso hondoratuta daude, eta beste gorputz atal batzuk erasanak egon daitezke. BENDA MOTAK Crepe: -Tratamendu konpresiboak inflamazioa dagoen zonaldean. -Inmobilizatu. -Aposituak finkatu. Tensoplast: -Crepe bezala, zaintiratu eta tendoi inflamatuetan oso erablia. Giltzadurengan euste funtzioa dute. -Itsatskorra da. Kotoia: -Beste benda batzuk babesten ditu, zauriak eta azala babesten ditu. Gasa: -Zauriak estaltzen ditu. Kohesiboak: -Berarengan itsaskorra da. Aposituak eta beste bendaje batzuk finkatzen ditu. ERREDURAK: Erredurak larruazalaren eta sakonagoko ehunen lesioak dira, beroaren eraginez sortuak.

-Lehen mailakoak: ·Kolore gorria (eritema). Mina eta azkura sentsazioa. ·Aste batean sendatzen dira. -Bigarren mailakoak: ·Azalekoak: babak agertzen dira epidermisaren eta dermisaren artean. Min handia. Konplikaziorik ez badago, 3 astetan sendatzen dira. ·Sakonak: azalak kolore zuri-marroixka du, eta
hondoratua dago (argizari itxurako zarakarra). Mina ez da hain handia (nerbio ehunak suntsitu egiten direlako). Ez dira berez sendatzen; horregatik, tratamendu kirurgiko goiztiarra eskatzen dute. 3 aste baino gehiago behar ditu sendatzeko. -Hirugarren mailakoak Azalaren lodiera osoa erasaten da, baita horren azpiko ehunak ere. Gihar edota hezurretara ailegatuz. Ezaugarriak: Hondoratuak, gainazal lehorrekoak. Zarakarrak (postilla/costra) kolore marroi ilunekoak dira. ∙Ez dira berez sendatzen, kirurgia goiztiarra eskatzen dute. ∙Ez dira mingarriak. -Otorragia (belarrietako odoljarioa): Ez dugu odoljarioa eteten saiatu behar, odola garezurrean pilatu eta lesio larriak eragin ditzakelako. Lesionatua odoljarioa duen alderantz etzan egingo dugu, odola xurgatuko duen hainbat gasa jarri eta osasun zerbitzuetara eraman. -Epistaxis (sudurreko odoljarioa): zauritua eserita eta burua aurrerantz inklinatuta duelarik kokatuko dugu, sudurzuloak hatzekin konprimituko ditugu bost minutuetan zehar. Denbora hau pasata odoljarioa ez bada gelditu berdin jarraituko dugu. Odoljarioa handia denean baselinan bustitako gasak erabiliko dira sudur hodiak isteko eta osasun zerbitzuetara eramango dugu. -Hemoptisia (bronkio edo biriketako lesioak eragindako ahotik ematen den odoljarioa): Lesionatua eserita kokatuko dugu, enborra atzeratz 45oko inklinazioarekin. Toraxeak izotza jarriko diogu. Eztularen bitartez kanporatutako materia kontserbatuko dugu eta osasun zerbitzuetara eramango dugu. -Hematemesis (digestio apartuko lesioak eragindako ahotik ematen den odoljarioa): zauritua etzanda buruz gora kokatuko dugu, abdomenean izotza jarri eta osasun zerbitzuetara deituko dugu. LIPOTIMIA -Denbora epe laburreko kontzientzia edo kordea galtzea da; azalekoa eta aldi baterakoa soilik, segundo edo minutu gutxi batzuk irauten ditu eta gaixoa bere kasa eta erabat suspertzen da. Sintomak: Hipotentsioa. ·Bradikardia (bihotz maiztasun baxua). ·Izerdi hotza. ·Goragalea INTSOLAZIOA Beroak edo erabateko deshidratazioak eragindako akidura edo nekea da; egoera horretan ur eta gatz galerek gorputz osoari erasaten diote.

BERO KOLPEA Bero kolpea artatu gabeko insolazio baten hurrengo pausoa da. Intsolazio luze baten ondoren, gorputzak bero handiegi ezin dio aurre egin eta termo erregulazioko mekanismoak huts egiten du. -Gorputza konpresa bustiekin freskatu, batez ere lepoa, bularraldea, galtzarbeak (axila) eta izterrak (gorputz atal horietan odol hodi handiak baitaude azaletik oso hurbil). HIPOTERMIA. Zer da? -Hipotermia, gorputzaren tenperatura, 35otik behera jaisten denean gertatzen da. Baina kanpoko tenperaturak ez du zertan zeropekoa izan behar; hortik gorakoa izan daiteke, batez ere bustita bagaude. BOTIKINA Oinarrizko botikin batek istripu bat izan duen pertsona bat edota patologia oso arin batek jota dagoen gaixoari laguntzeko modua emango diguten tresna saila biltzen du. Asepsia da botikin batean kontuan eduki beharreko kontzepturik garrantzitsuena. Asepsia mikroorganismo, onddo eta parasito patogenorik ez izatea da. Esterilizazioa da asepsia egoera ziurtatzen duen metodoa, horretan mikroorganismo guzti guztiak, suntsitu direlako (edo egongo ez direlako). Osagarriak -Analgesikoak (minaren aurka): Paracetamol, Termalgín, Ibuprofeno -Antiseptikoak (zauriak garbitzeko): ur oxigenatua, Betadine, Cristalmina... -Hanturaren aurkakoak: Traumel (homeopatia), Voltaren, Algesal, Tantum...(ukendua, gel-a edo spraia) -Bendajeak eta aposituak: benda, gasa esterilizatuak, Compeed edo Bigarren azala, neurri desberdinetako tiritak, ohialezko esparatrapua (2,5 cm-koa), itsasteko puntuak... -Hilerokoarentzat: konpresak, tanpoiak -Erredurentzat: Vasprit, Furacín... -Antihistaminikoa: hozkaden aurka, alergiak.. -Deshidrataziorako: Sueroral... -Begientzat: dosi bakarreko kolirioak: Euprhasia, Aqualens, suero fisiologikoa... -Beste: guraize txikiak, pintzak, manta termikoa, eskularru esterilizatuak. -Hotz-berorako poltsa berrerabilgarriak.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Laguntza HTML Sorospen