Sorgailu eta Hargailu Elektrikoak: Dinamoa, Alternadorea, Motor Elektrikoa, Henry eta Lenzen Legea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

Sorgailu eta Hargailu Elektrikoak

Sorgailu Elektrikoa

Energia mota jakin bat energia elektriko bihurtzen duen edozein dispositibori sorgailu elektrikoa deritzo. Sorgailuak korronte elektriko jarraitua sortzen badu, dinamoa da, eta korronte alternoa (korronte elektrikoaren noranzkoa aldatu egiten da) sortzen badu, alternadorea.

Alternadorearen Funtzionamendua

Alternadorea iman iraunkorrek sorturiko B eremu magnetiko uniforme batean era mekanikoan w abiadura angeluar konstantean biratzen den espira lau bat da. Espiraren muturrak eta espirarekin batera dabiltzan bi eraztun konektaturik daude (A). Bi eraztunekin kanpo-zirkuitu bat konektatzen da eskuilen bitartez (E). Eremu magnetikoan, espirako fluxu magnetikoa aldakorra da, beraz, indar elektroeragile bat (iee) induzitzen da espiran, eta horrek kanpo-zirkuituan korronte elektrikoa zirkularatzen du.

Fluxuaren formula: Φ = B · S · cos(α), non α angelua den S gainazal-bektoreak B eremu magnetikoarekin eratzen duen angelua. Abiadura angeluarrean biratzen ari denez, angelua (ωt) izango da, beraz, hau lortzen dugu: ε = -dΦ/dt = B · S · ω · sin(ωt), eta maximoa εmax = B · S · ω. Polaritatea aldatzen doa alternatiboki. Maiztasuna = espiraren higidura-maiztasuna.

Hargailu Elektrikoa

Energia elektrikoa bestelako energia mota bihurtzen duen edozein dispositibori hargailu elektriko deritzo. Energia elektrikoa energia mekaniko bihurtzen badu, motor elektrikoa deritzo.

Henry-ren Saiakuntza

Joseph Henry konturatu zen eremu magnetiko aldakorrak indar elektroeragilea induzitzen duela. Horren arabera, indar elektroeragilea Lorentzen legearen bitartez azal daiteke; hau da, eremu magnetikoak eroalearen kargei egiten dien indarraren bidez. Kargaren banaketa-prozesua amaitzen da elektroien gainean eragiten ari den indar magnetikoa eta banaketaren aurka eragiten duen indar elektrikoa berdinak direnean. E = v · B --> Potentzial-diferentzia kalkulatzeko, berriz: ε = E · L = v · B · L. Korronte elektrikoa sortzeko, eroaleari indarra egingo dion kanpo-eragile bat behar da, F erresistentzia-indarra gainditzeko.

Lenzen Legea

Induzituriko korrontearen noranzkoa da korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokiona. Iman baten ipar poloa espira baterantz hurbiltzean, handitu egiten da espiran zeharreko fluxu magnetikoa. Lenzen legearen arabera, korronte induzituaren noranzkoa fluxu magnetiko horri aurka egitean sortzen da. Imana urruntzean, korrontearen noranzkoa alderantzizkatu egiten da, aurkako eremu bat sortuz.

Lenzen legea energiaren kontserbazioaren printzipioaren ondorioa dela esaten da, korrontearen noranzkoa korrontea sorrarazten duen kausaren aldekoa balitz, ezerezetik energia sortuko litzatekeelako.

Fluxua: Φ = B · S · cos(α)

Entradas relacionadas: