Soldadura Prozesuak: Deskribapena, Abantailak eta Desabantailak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,45 KB

Oxiazetilenikoa

Oxiazetilenikoa gas bidezko soldadura da, non gas erregai bat (normalean azetilenoa) eta oxigenoa nahasten diren soplete baten bidez. Sortutako garrarekin, metalak urtu eta elkartu egiten dira, autogenoa erabiliz. Hagatxo bat erabil daiteke material gehigarri gisa. Presio-erreguladoreek gasaren presioa eta abiadura kontrolatzen dituzte. Sopletea nahasketa erretzeko aparatua da, eta sugar-itzulgailuak ditu. Eranskin-metalak (gehitzeko metalak eta aleazioak) junturak ezartzeko, betetzeko, materiala eransteko edo gainazaleko ezaugarriak hobetzeko erabiltzen dira. Normalean, oinarri-metalaren antzekoak izaten dira.

Abantailak:

  • Iturriaren eta metalaren kontrolarekiko independentea.
  • Ez da garestia.
  • Mugikorra.
  • Aplikazio asko ditu.

Desabantailak:

  • Abiadura motela.
  • Desformazioa eta barne-tentsioak sor ditzake.
  • Lodiera txikietarako egokia.

Aplikazioak:

  • Produkzio murriztuak.
  • Lodiera txikiak.
  • Kanpo-eremuetan egindako lanak.
  • Norabide edo posizio aldaketa zakarrak.
  • Konponketak.
  • Burdin-aleazio eta metal gehienetan aplikagarria.

Estalitako Elektrodoekin

Pieza eta estalitako elektrodo metalikoaren artean sortzen den arku elektrikoa erabiltzen da. Elektrodoaren ertzak urtu egiten dira, eta estaldura erre egiten da. Arkua distantzia txikira banatuta dauden bi eroaleen arteko deskarga jarraitua da, aire eroale plasma zutabe bat sortuz. Pieza eta elektrodoa bananduta daude, eta voltio gutxi batzuk nahikoak dira. Korronte-sorgailua, elektrodoa eramango duen pintza eta masa duen mordaza erabiltzen dira. Korrontea aldakorra edo jarraitua izan daiteke.

Polaritate zuzena: Elektrodoa negatiboa da, eta pieza positiboa. Barnetratze handiko kordoi fina lortzen da.

Aurkako polaritatea: Bainu zabala lortzen da, barneratze txikiarekin. Elektrodoan gehiegizko bero-pilaketa gertatzen da, eta oxidoen garbiketa eta desugerketa ematen da.

Arima oinarri-metalaren antzekoa da. Estaldura konposatu baten nahasketa da, eta honako funtzioak ditu: arkuaren pizketa eta egonkortasunean lagundu, ezaugarri mekanikoak hobetu, zepa sortzerakoan hozketa-abiadura jaitsi, eta ezpurutasun-kopurua jaitsi.

Kontuan hartu beharreko faktoreak: elektrodoen diametroa, intentsitatea, arkuaren luzera, abiadura eta elektrodoaren norabidea.

Abantailak:

  • Ekipamendu sinplea.
  • Ez du gas babeslerik behar.
  • Edozein lekutan erabil daiteke.

Mugak:

  • Prozesu motela.
  • Trebetasun handia behar da.
  • Ez da egokia eztainu edo zink metaletarako.

Aplikazioak:

  • Oso erabilia.
  • Produkzio txikiak.
  • Mantenimendu- eta konponketa-lanak.
  • Kanpoko eraikuntzak.
  • 3-38 mm bitarteko lodierak.
  • Ontzigintza.

MIG/MAG

Elektrodo kontsumigarriarekin eta gas babeslearen mende arkuz egiten den soldadura-prozesua da. Arkua piezaren eta hari jarraituko elektrodo baten artean sortzen da. Pistolako gasak inguruko atmosferatik babesten du. Erdiautomatikoa (pistola), automatikoa edo robotizatua izan daiteke. Sorgailua, elikadura-unitatea, pistola eta gas babeslearen elikadura behar dira. Hari trinkoa eta jarraitua da, kobrearekin tratatua marruskadura gutxitzeko eta herdoiltzetik babesteko. Babes-gasek urtze-metala atmosferako kutsatzaileetatik babesten dute. Polaritatea (aurkakoa), tentsioa eta hariaren abiadura kontrolatu behar dira.

Abantailak:

  • Denbora eta eragiketak murrizten ditu.
  • Ez da trebetasun handirik behar.
  • Errendimendu altua eta kalitate ona.
  • Segurtasun eta garbitasun ona.
  • Lohikeriak saihesten ditu.
  • Aldakorra.

Mugak:

  • Haizerik gabeko giroetan erabili behar da.
  • Mugikortasun gutxi.
  • Aportazio-materialaren aukera mugatua.
  • Urtze-arazoak egon daitezke.

TIG

Tungsteno-elektrodoak urtu gabe erabiltzen dira arkuz, gas babeslepean eta kontsumitzen ez den elektrodoarekin. Elikadura-iturria, maiztasun handiko sorgailua eta elektrodo-etxea behar dira. Elektrodoak: 3 mm baino gutxiago baditu, aportaziorik gabe erabil daiteke. Eskuz eta automatikoki gehi daiteke, eta oinarri-materialaren antzekoa izan behar du. Ez dira erabili behar tungsteno garbia, torioa edo zirkonioa duten elektrodoak.

Korronte jarraitua: Polaritate zuzenean, energia arkuan kontzentratzen da, eta barneratze ona lortzen da. Polaritate aldakorrean, bainu zabala eta barneratze gutxi lortzen da.

Korronte aldakorra: Bi polaritateekin lan egiteko jarrera ona eskaintzen du, eta bainuaren desugerketa ahalbidetzen du.

Kontuan hartu beharreko faktoreak: korronte mota eta polaritatea, intentsitatea, gas-emaria, ahoko piezaren diametroa eta aportazio-metalaren diametroa.

Abantailak:

  • Metal gehienak soldatzeko egokia.
  • Arku egonkorra eta kontzentratua.
  • Ez dago ez zeparik ez jaurtiketarik.
  • Mota guztietako posizioetarako erabilgarria.
  • Aportazioarekin edo gabe erabil daiteke.

Mugak:

  • Lagatze-tasa baxua.
  • Oso trebea izan behar da.
  • Lodiera txikietarako egokia.
  • Aire-korronteekin arazoak egon daitezke.

Entradas relacionadas: