Sokrates eta Platon: Filosofia Klasikoaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,72 KB

Sokrates eta Platon: Filosofia Klasikoaren Oinarriak

Sokrates: Filosofiaren Aita

Garaia eta Lekua

Sokrates Atenasen bizi izan zen K.a. V-IV. mendeetan (K.a. 470-399), demokraziaren garaian. Bertan, hiritarrek aktiboki parte hartzen zuten bizitza politikoan. Bere jatorria umila zen: ama emagina eta aita hargina zituen. Hala ere, bere karisma handiak eta ideien argitasunak bereizi zuten. Ez zuen irakasten diru truke, sofisten praktika kontrakoa zenez, Atenaseko kaleetan elkarrizketak sortuz zabaldu zituen bere ideiak. Sokratesen bizitzari buruz dakigun guztia bere jarraitzaileei esker da ezaguna, bera ezer idatzi gabe hil baitzen. Platon, Antistenes eta Fedon izan ziren bere jarraitzaile nagusiak.

Heriotza eta Akusazioak

Sokrates heriotza zigorrera kondenatu zuten bi akusazio faltsupean:

  • Atzerriko jainkoak goratzea.
  • Gazteak bide txarrera eramatea.

Atenasko demokrazia kritikatu izanagatik eta sofisten etsai izateagatik etsai ugari zituen. Espetxean zegoela, ihes egiteko aukera izan arren, uko egin zion legea errespetatzearen aldeko jarrera mantenduz. Bere azken momentuetan ere bere jarraitzaileekin egon zen, astaperrexila hartuz bere buruaz beste egin zuenean.

Ideia Nagusiak

Sokratesen pentsamendua definizio unibertsalaren bilaketan oinarritzen zen. Bere helburua kontzeptu abstraktuen (ongiaren, edertasunaren eta zuzentasunaren) definizio unibertsala aurkitzea zen. Bere ustez, definizio unibertsala guztiontzat berdina zen, eta arrazoimena erabiliz, edozein pertsonak puntu berera iritsi zitekeen.

Bere intelektualismo moralaren arabera, norbaitek gaizki jokatzen badu, ez da nahita egiten, baizik eta ongiaren definizioa ezagutzen ez duelako. Ongiaren ezagutza baduzu, ongia egingo duzu. Horrek guztioi kontzeptu etiko berdinetan jokatzea ahalbidetzen du, unibertsalismo moral bat sustatuz.

Metodoa

Sokratesek hezkuntza ulertzeko metodo berezia sortu zuen, bi fase nagusitan banatuta:

  • Ironia Sokratikoa: "Nik soilik dakit ez dakidana." Solasaldiaren aurrean, ezjakinarena egiten zuen, bere solaskideak hausnarketa sakonera eramateko.
  • Maieutika: Ezagutza gure barnean dagoela defendatzen zuen. Elkarrizketa bidez, barruan ditugun ezagutzak "erditu" egiten dira, arrazoiaren bidez. Galderen eta erantzunen bidez, norberak bere jakintza praktikatu eta ulertu behar du.

Sokratesen ustez, ezagutza landu eta arrazionalki hausnartu behar da; kanpotik ez digute azaldu behar zer den zuzena edo okerra, norberak barnean aurkitu behar du erantzuna. Bere metodo sokratikoa filosofia klasikoaren eta hezkuntzaren oinarri bihurtu zen.

Platonen Ideien Teoria

Dualismo Ontologikoa eta Izatearen Teoria

Testuingurua

Platonek Atenasko gainbehera eta demokraziaren krisia ezagutu zituen. Demokraziaren kritikoa zen, batez ere Sokratesen heriotza justifikatu zuen sistema horregatik. Gainera, sofisten eszeptizismoak eta erlatibismo moralak haren pentsamenduan eragin handia izan zuten.

Eraginak

Platonen izatearen teoria bi filosofo nagusien eraginpean garatu zen:

  • Heraklito: Izatearen etengabeko jarioa eta aldaketa defendatzen zuen. (Errekaren adibidea: "Ezin duzu bi aldiz erreka berean bainatu").
  • Parmenides: Izatea aldaezina eta betierekoa dela baieztatzen zuen.

Platonek, Parmenidesen teoriari jarraikiz, bere ideien teoria garatu zuen, baina Heraklitoren aldaketaren ideia ere kontuan hartu zuen zentzumenen mundua ulertzeko.

Ideia Orokorra: Balio Absolutuen Bilaketa

Platonek balio absolutuak existitzen direla baieztatu zuen. Hori justifikatzeko, benetako errealitatea, hau da, ideien mundua, nolakoa den azaldu behar zen. Balio absolutu horiek ezin dira zentzumenen bidez hauteman, mundu fisikoan ez baitira existitzen. Perfekzioa gure adimenean dago; hau da, izate gorenak ideien munduan daude, eta errealitate fisikoa horien kopia inperfektua da.

Benetako Errealitatea

Ideiak betierekoak, aldaezinak, infinituak eta perfektuak dira. Aldatzen ez dena da perfektua, eta horregatik, benetako errealitatearen ezagutza ideietan oinarritu behar da.

Mundu Fisikoa

Zentzumenen bidez hautematen dugun errealitatea materia gabeko ideien kopia inperfektua da. Ondorioz, zuzena zer den erabakitzeko, benetako errealitateari, ideiei, jarraitu behar zaie, ez diskurtso hutsalei edo sofisten erretorikari.

Bi Munduak: Dualismo Ontologikoa

Platonek errealitatea bi mundutan banatu zuen:

  • Ideien Mundua: Betierekoa eta perfektua da. Izate gorenak bertan daude, eta arrazoimenaren bidez soilik hauteman daitezke.
  • Zentzumenen Mundua: Materia fisikoaren mundua da, ideien munduko kopia inperfektua. Aldakorra eta iragankorra da.

Ideien Hierarkia

Platonek ideiak hierarkizatu zituen, eta guztien gainetik ongiaren ideia kokatu zuen, guztia argitzen duen errealitatearen gailur gisa.

Atzuloaren Alegoria

Platonek bere ideien teoria azaltzeko Atzuloaren Alegoria erabili zuen. Alegoria honek azaltzen duenez, atzuloaren barruko gizakiak errealitatearen itzalak besterik ez dituzte ikusten, hau da, mundu fisikoaren irudi inperfektuak.

Eguzkia ongiaren sinboloa da, ideien munduaren argia eta egiaren iturria irudikatzen duena. Alegoria honek azaltzen du benetako ezagutza lortzeko zentzumenen mugak gainditu eta arrazoimenaren bidez ideien mundua ulertu behar dela.

Entradas relacionadas: