Soinu eta argi uhinen arteko desberdintasunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,41 KB
Uhinen islapena eta errefrakzioa: kontzeptua, errefrakzio-indizea, legeak...Muga-angelua eta erabateko islapena
Islapena eta errefrakzioa ingurune batean hedatzen ari den uhina beste ingurune baten gainazalera heltzen denean gertatzen diren fenomenoak dira; adibidez: ispiluan islatzen den argia, airean bidaiatzen ari den argia uretan sartzen denean.
Islapena: Islapena deritzon fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, uhina itzuli egiten da lehenengo ingurunera, uhinaren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Beraz, islapenean uhina ez da bigarren ingurunera pasatzen. Irudian izpi erasotzaile eta islatua ikusten dira beraien norabideak eraso-
Angeluak (e) eta islapenangeluak (i) definituta.
Islapenaren legeak:
1. Izpi erasotzailea, normala eta izpi islatua plano berean daude
2. Eraso angelua, ê , eta islapen angelua, î, berdinak dira
ISLAPENEAN uhin erasotzailea eta islatua maiztasun, abiadura eta uhin kopuru bera dute
Errefrakzioa: Errefrakzio fenomenoan uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren ingurunean sartzen da uhinaren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da. Irudian izpi erasotzaile eta errefraktatua ikusten dira beraien norabideak eraso-angeluak eta errefrakzio-
Angeluak definituta.
Errefrakzioaren legeak honakoa dio: -Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude. -Eraso angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri bigarren inguruneak lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo.
Sin e / sin r = v1/v2
N = c/v denez; sine/sinr = n2/n1
N1 . Sin e = n2 sin r
Erreakzioan maiztasuna ez da aldatzen, hedapen-abiadura; berriz, aldatzen da eta,ondorioz baita uhin-luzera ere
Argia ingurune batetik errefrakzio-indize txikiagoko beste ingurune batera pasatzen denean, normaletik urrunduz errefraktatzen da. Eraso-
angelua gero eta handiagoa denez errefrakzio-angelua handiagoa egingo da.
Eraso-angelu jakin batean- muga-angelua (L) deritzona- errefrakzio-angelua=90º baliokoa da
Eraso-angeluak hori baino handiagoak badira, argi guztia islatu egiten da, islapen osoa gertatu dela esango dugu
Argiaren islapen osoa. Aplikazioak
n2 > n1 denean edo bigarren ingurunea errefrigenteagoa, izpi errefraktatua normalera hurbiltzen da, eta alderantziz, n1 > n2, normaletik urruntzen da. Muga-angelua 90º-ko errefrakzio angelua erasotzailea da. Muga-angeluaren balioa lortzeko :
N1 . Sin e = n2 sin r --> n1 . Sin 90 = n2 sin L --> sin L = n2 /n1
Fenomeno horren aplikaziorik ezagunena zuntz optikoa da. Zuntza errefrakzio handiko beirazko edo plastikozko hariez osatuta dago. Aplikazio eremuak: telekomunikazioak, medikuntza, apainketa...