Sobietar Batasunaren erorketa eta Errusiako trantsizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB

Sobietar Batasunaren eta plangintza zentralizatuaren lur-jotzea

Sobietar Batasunetik Errusiako Federaziora (Errusiar Konfederakuntza) igarotzeko prozesua 1970eko hamarkadan hasi zen, petrolioaren lehen krisia iritsi aurretik sortutako barne-arazoekin.

1970eko hamarkadako egiturazko arazoak

Petrolioaren krisiaren aurretik, Sobietar Batasunean (SB) hiru arazo nagusi sortu ziren:

  • 1. Nekazaritza: Kolektibizazioak errendimendua eta produktibitatea jaistea ekarri zuen. Ez zuen pizgarririk sortzen errendimendua handitzeko, eta horrek esportazioak baldintzatu zituen.
  • 2. Energia: Harrobien errendimendu beherakorra zen arazo nagusia. Irtenbidea ez zen ekoizpen-maila altuagoa lortzea, baizik eta ekoizpen berari eusteko unitate bakoitzeko intentsitate energetiko handiagoa erabiltzea.
  • 3. Arlo militarra: Gastu militarrak gero eta pisu handiagoa hartu zuen BPGan.

Petrolioaren krisiak eta erantzun ekonomikoa

Egoera horretan, petrolioaren lehen krisia iritsi zen. Salmentak gutxitu ziren eta ekonomiaren oreka apurtzen hasi zen, inportazioak ere jaitsiz. Soluzioa SBko gastua murriztea izan zen: barne-baldintzak gogortu, kontsumoa eta inbertsioa gutxitu, eta inportazioak murriztu ziren.

Lehen erreakzio horretatik atera baino lehen, petrolioaren bigarren krisia etorri zen, Txernobylgo zentral nuklearraren istripuarekin eta uzta txarrekin batera. Horrek kanpo-oreka apurtu zuen, petrolio tona bakoitzeko erosteko ahalmena murriztuz.

Mikhail Gorbachev eta Perestroika (1985)

1985ean, Mikhail Gorbachev jarri zen buru eta Perestroika abiatu zuen. Erregimen sobietarra mantentzeko azken erreforma partziala izan zen. Eragina bi arlotan kokatu zen: estatuaren industrian eta kanpo-merkataritzan. Perestroikaren emaitzak nahiko ilunak izan ziren.

Gorbacheven erreforma nagusiak:

  1. Estatuaren industria: Helburua planifikazioa leuntzea izan zen.
  2. Kanpo-merkataritzaren monopolioa (COMECON): Erreforma honen bidez, 70 enpresa handienak eredu gisa hartu ziren eta kanpoko truke-harremanetarako sarrera askea eman zitzaien. Helburuetako bat dibisen merkatua sortzea izan zen.

Hazkundearen moteltzea eta erregimenaren erorketa

1950-1973 urrezko garaiaren ondoren, hazkunde-tasak gutxitu egin ziren. Japoniak (hasieran AEBren laguntzarekin) eta Europak (langabezia arazoak izan arren) hazten jarraitu zuten, baina SBaren hazkundea negatiboa bihurtu zen, epealdi horretan % 5 inguru galduz. SB petrolio-ekoizlea zen arren, indarra galdu zuen eta horrek erregimenaren erorketa ekarri zuen:

  • Enpresen gaineko kontrola leundu zen (GOSPLAN eta COMECON ahuldu), baina ez zen merkatu-mekanismorik ezarri. Horrek industrian eta merkataritzan ezegonkortasun handia eragin zuen.
  • Ekonomia guztiz desantolatu zen ministerio (GOSPLAN) eta enpresa (COMECON) sarea apurtzean. Plangintza egiten zutenak desagertu ziren.

Trantsizio politikoa eta Errusiako Federazioa

  • 1989: Gorbachevek errepublika demokratiko ohien independentzia onartu zuen eta Berlingo harresia desegin zen.
  • 1990: SBaren zatiketa hasi zen.
  • 1991: Boris Yeltsinek Errusiako Federazioa (Errusiar Konfederakuntza) ireki zuen.

1991ko hondamenaren ondorioak

Nazioarteko mailan:

SBak ez zuen finantza-iturririk eta ekialdeko erregimen komunistek lur jo zuten. Horrek Europar Batasunaren erakargarritasuna handitu zuen.

Barnealdean: Pribatizazio-prozesua

Herriaren eta estatuaren jabegoaren transferentzia gertatu zen jabe pribatuetara:

  • A. Denda eta lantegi txikiak: Langileen eskuetan geratu ziren.
  • B. Industria-enpresa handiak: Transferentzia egin aurretik, merkataritza-arautegia eta finantza-merkatua garatu zituzten pribatizazio-prozesuak burutzeko. Errusia gai izan zen prozesua aurrera eramateko, informazio pribilegiatua, botere politikoarekin harreman estua eta finantza-baliabideak zituelako.

Entradas relacionadas: