Sistema Eragileak: Software Librea eta Jabeduna Aztertuz
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en vasco con un tamaño de 18,51 KB
Sistema Eragileak
1. Azaldu zer da sistema eragilea.
Sistema eragilea software bat da, programaz eta datuz osatua, ordenagailuetan funtzionatzen duena eta ordenagailuaren hardwarea kudeatzen duena. Ordenagailuaren ongi komunikatzeko ezinbestekoa da, izan ere, ordenagailu eta erabiltzailearen arteko bitartekaria da. Era berean, prozesadorearen eta memorien kudeaketa egiten du. Mikroprozesadorea erabiltzen duten gailu guztietan aurki dezakegu software-a (ordenagailua, mugikorra, DVD ikusteko sistema…). (Adibideak eta informazio gehiago)
2. Adierazi software libre eta jabedunaren arteko ezberdintasunak.
Software librea, eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da (adb.: Linux, Firefox, OpenOffice, Moodle, PDF Creator, Pidgin...). Edozein lekutan exekutatu daiteke. Gainera, gai izanez gero, hobetzeko eta beste erabiltzaileekin partekatzeko aukera dago. Aldiz, software jabeduna, software pribatiboa edo software ez librea erabilera, aldaketa edo/eta banaketa (aldaketekin edo gabe) aukerak mugatzen dituen softwarea da (adb.: Windows, Internet Explorer, Microsoft Office, Blackboard, Adobe, iTunes...). (Adibide gehiago)
3. Hurrengo pertsonaiak zergatik egin dira ezagunak:
Linux Torvalds
Linus Torvalds Linux sistema eragilearen Kernelaren sortzailea da. Andrew S. Tanenbaumek sortutako Minix sistema eragilean oinarritu egin zen Linuxen nukleos hasi eta garatzeko.
Bill Gates
Enpresaburu eta filantropo estatubatuarra da, Microsoft softwarearen enpresaren kofundatzailea, munduan gehien erabiltzen den sistema eragilearen produktorea: Microsoft Windows.
Steve Jobs
Enpresaburua eta informatikaria izan zen, Apple enpresako lehendakaria, eta informatikaren industriako pertsonaia famatua zen. Steve Wozniak Apple-eko beste sortzaile batekin batera, Jobsek ordenagailu pertsonala ezagutzera eman zuen 70. hamarkadaren bukaeran. 80. hamarkadaren hasieran, Erabiltzailearen Interfaze Grafikoaren potentziala aditzera eman zuen.
4. Zerrendatu gaur egungo sistema eragilerik ezagunenak.
Ordenagailuen artean erabiliena Windows da, eta bertsio ugari atera ditu: Windows 7, Windows 8, Windows XP… Apple-ek ere badauka berea: Mac OS. Era berean, Linux sistema eragile libreak ere bertsio asko atera ditu: Ubuntu, Debian, Linux Mint…
Era berean, mugikorrentzako sistema eragileen artean, Google-en Android da erabiliena. Bertsio asko atera ditu: Android 1.0, Android 2.2, Android 4.0… Horrekin batera, Apple enpresa bere mugikorrentzako sistema erabile propioa sortu du, iOS, bertsio ugariekin: iOS 2.0, 3.0.... Nahiz eta ordenagailuen sistema eragileen merkatuan Windows da erabiliena, mugikorren munduan ez da oso ohikoa. Hala ere, Windows-ek bere sistema eragile propioa atera du mugikorrentzat: Windows Phone, baina soilik hiru bertsio atera ditu: Windows 7, 8 eta 10.
5. Zer hardware baliabide minimoak behar ditu Windows 10? Eta Linux Ubuntuk? Gelako ordenagailuan instalatu daitezke?
Windows 10 instalatzeko baliabide minimo hauek behar dira:
- 1 GHz edo gehiagoko prozesadore bat
- 32 bit-entzako 1GB edo 64 bit-entzako 2GB duen RAM memoria
- HD-arentzako 16 GB 32 bit-entzako; edo 20 GB 64 bit-entzako
- DirectX 9 txartel grafikoa
- 800×600 pixel
Linux Ubuntu instalatzeko baliabide minimo hauek behar dira:
- Prozesadorea: x86-tik 1 GHz-ra
- 512 MB memoria RAM
- HD 10 GB
- Txartel grafikoa: 800 x 600-ko resoluzioa
- USB portua.
- Sare txartela
- Interneteko konekzioa indispensablea.
- DVD irakurlea
Gelako ordenagailuan instalatu daitezke, izan ere, eskatutako baliabide minimoak oso basikoak dira.
6. Linux-en zer da ROOT?
Linux-en root erabiltzailea sistemaren sarbide administratiboa duen erabiltzailea da, baimen guztiak dituen erabiltzailea. Erabiltzaile honek beste erabiltzaileek ez dituzten pribilegioak ditu. Erabiltzaile arruntek ez dute sistemarako sarrera.
7. Zer da driver bat? Nola jakin dezakegu gure ordenagailuak driver?
Driver-ak software txikiak dira, hardwarearen eta sistema eragilearen arteko bitartekariak. Driver-ak ongi funtzionatzen duten konprobatzeko, Equipo > Propiedades sartu eta Administrador de dispositivo sakatu.
9. Definitu zer da fitxategi bat.
Fitxategi bat ordenagailu baten gordetzen den informazio multzoa da, informazioa gordetzeko euskarria. Beraiei esker informazioa gordetzeko baliabideen antolaketa errazten da. Fitxategi deitzen zaie paperean aurki ditzakegun fitxategien baliokide informatikoak direlako. Fitxategiek luzapenak dituzte, adibidez; “.doc” luzapenak Word fitxategi bat dela esan nahi du.
10. Definitu zer da karpeta bat.
Karpetak fitxategiak antolatzeko eta sailkatzeko erabiltzen diren errekurtsoak edo baliabideak dira. Karpetetan gai bereko informazio duten elementuak gorde ohi dira.
11. Azaldu lasterbide baten eta mahai gaineko ikono baten arteko diferentzia.
Ikonoa irudi soila da, programaren ikurra. Baina, lasterbidea programetara edo lekuetara joateko bide laburragoak dira, pausuak ekidituz. Lasterbidea gezitxoa daukan irudia da. Nahiz eta lasterbidea ezabatu, programa ez da desagertzen.
12. Zerrendatu Microsoft Office eta OpenOffice/LibreOffice-k dituzten programak eta zertarako balio duen bakoitza.
MICROSOFT OFFICE
Microsoft Word: Microsoftek sortutako testu prozesagailu bat da.
Excel: kalkulu orrientzako diseinatutako aplikazioa da.
Microsoft PowerPoint: diapositiba aurkezpenak egiteko software bat da. Aurkezpen software horrek hiru elementu erabiltzen ditu batik bat: testua, irudiak eta soinuak. Elementu horiek elkarrekin erabiltzeari deitzen zaio multimedia. Esan daiteke, beraz, PowerPoint multimedia software bat dela.
Microsoft Outlook: agenda eta posta bezero funtzioak betetzen dituen Microsoften softwarea da.
Microsoft Access: datu baseak kudeatzen ditu.
OPEN OFFICE
Writer: WYSIWYG editore bezala balio dezakeen testu prozesagailua.
Calc: kalkulu-orriekin lan egiteko. (Excel da baliokidea)
Draw: marrazkiak egiteko, SVG formatuan gordetzeko aukera eta guzti.
Impress: aurkezpenak egiteko. (PowerPoint da baliokidea)
Math: formula matematikoen editorea.
Base: datu baseak kudeatzeko aplikazioa.
13. Adierazi hurrengo fitxategien luzapenak zein programarekin zabaltzen diren edo zein informazio mota gordetzen duten:
DOC: Microsoft Word
PNG: (Portable Network Graphics) patenterik gabeko konpresio algoritmo baten oinarritutako irudientzako fitxategi formatu bat da.
PHP: (PHP: Hypertext Preprocessor) interpretatutako programazio lengoaia bat da, batez ere webgune dinamikoak sortzeko erabili ohi dena.
PDF: PDF edo Portable Document Format (Dokumentu Formatu Eramangarria) dokumentuen elkartrukerako fitxategi formatua da, Adobe Systems enpresak garatutakoa. Editatu ezin daitekeen dokumentua, soilik irakurtzeko.
EXE: (executable) kode exekutagarria duen fitxategia. Fitxategi abiaraziak.
XLS: Excel. Kalkulu orriak.
TXT: Testu dokumentua. Ohar bloka, oso sinplea.
ODT: (Open Document Format) bulegotika fitxategientzako formatu estandarra da, formatu irekia. Open Office
ZIP: 7-Zip datu informatikoak konprimatzeko software bat da, kode irekikoa.
PPT: PowerPoint. Diapositibak
TAR: Linux-en fitxategi konprimitua
HTML: Web orrialde bat
MPG: Windows Media Player. Audioa eta bideoa
JPG: Irudiak. Irudien formaturik estandarrena.
GIF: Irudi bat mugimenduarekin.
RAR: Konprimitutako fitxategia
PSD: Photoshop fitxategia
MDB: Access
MP3: Audioa, musika konprimatua. WAV fitxategiak kalitate hobegoa dauka, baina ez da hia nabaritzen. Era berean, MP3-ak ez du hain kalitate hobea, baina abestiak konprimitzeko aukera ematen du eta askoz gutxiago okupatzen du.
MP3: 3-4MB/1 abesti
WAV: 60MB/1 abesti
AVI: Bideoa.
14. Ezabatutako fitxategi/karpeta bat noiz doa zakarrontzira eta noiz ez?
Zakarrontziak HD-aren memoriaren %10 dauka. Horrek esan nahi du HD-ak 20GB badituela, zakarrontziak 2GB-ko memoria izango duela. Beraz, zakarrontziaren memoria totala baino handiagoak diren dokumentuak ez dira bertan gordeko eta zuzenean ezabatuko dira. Honi gehitu behar zaio, zakarrontziak bere memoria mugara heldu egiten denean, fitxategi zaharrenak ezabatzen hasten dela.
Baina pen-drive baten barruan lan egiten badugu, ezabatutako elementuak ez dira zakarrontzira joango.
15. Nola egin behar dugu programa bat ezabatzeko? Egin leihoaren irudiaren kaptura
Bilaketa bat egin behar da programaren izenarekin, eta aurkitutako guztia ezabatu behar da. Horretarako:
Joan menú-ra "Inicio > Ejecutar".
Regedit idatzi eta "Aceptar" klikatu.
Editor del registro irekitzen denean, sartu "Edición > Buscar"
Ezabatu nahi dugun programaren gainean klik egiten dugu eta "Buscar siguiente" klikatzen dugu.
Aurkitutako lerro guztiak ezabatzen ditugu (nabarmendutakoak).
F3 sakatu berriro bilaketa bat egiteko, editor del registro-ak klabe gehiago aurkitzen ez dituen arte eta bilaketa amaitu dela esaten duen arte.
16. Zein da firewall baten eta antibirus baten arteko ezberdintasunak? Non ikusi dezakegu Firewall-a aktibatuta ote dagoen?
Birusak ordenagailuaren funtzionamendu egokia eragozten duen softwarea da.
Firewall, suhesi edo suebakia oinarrizko aldez aurretiko neurria da, sareko segurtasuna hobetzeaz gain, kontrolerako eta zentsurarako erabili daitekeena. Gaur egun ordenagailuak etengabe daude Internetera konektaturik, milaka programa arriskutsu eta kaltegarrien eskuetatik gertu. Hauek ordenagailua gainkargatzen dute, izorratzera heldu arte. Ez badugu suhesi bezalako oinarrizko segurtasunik ordenagailuan, datuak baita etxeko sarea hondatu daiteke. Dena dela, suebakiak ez dira segurtasun arazo guztientzako soluzio.
Firewall-ek protuak mugatzen dituzte. Portuak ordenagailua sarearekin konektatzen duten ate birtualak dira, Interneten BUSak (30.000)
Informatikan, antibirusa birusak eta beste programa kaltegarri batzuk (malware izenekoak) hauteman eta ezabatzeko programa da. Funtsean, antibirusak fitxategi bakoitzeko kodea konparatzen du birus ezagunen arteko kode base batekin (izenpe edo txerto izenekoak). Horregatik, oso garrantzitsua da aldizka eguneratzea, agertuz doazen birus berriak detekta ditzan. Gaur egun, antibirusei funtzio aurreratuak gehitu zaizkie, adibidez, birus baten portaera tipikoak bilatzea (teknika honi Heuristika deitzen zaio) edo ordenagailu sareetan birusen kontrako egiaztaketak egitea.
17. Zertarako erabiltzen da diskaren defragmentazioa? Zeintzuk pausu egin behar ditut funtzio hau martxan jartzeko?
Datuak antolatzeko. HD-an fitxategiak gorde eta ezabatu ahala, kasu askotan zatikatu egiten dira eta hutsuneak daude haien artean. Diskaren desrfagmentazioaren bitartez arazo hau konpontzen da. Horretarako pausu hauek jarraitu:
Hasi zaitez Windows Modo seguro. Inicio menua ireki eta Equipo sakatu. Egin klik eskuineko botoiarekin desfragmentatu nahi duzun diskaren gainean eta Propiedades aukeratu. Lehio bat irekiko da. Egin klik Herramientas botoian eta gero sakatu Desfragmentar ahora. Amaitzeko, beste lehio bat ikusiko duzu. Desfragmentatu nahi duzun diska aukeratu eta Desfragmentar disco botoia sakatu.
18. Nola egiten da sistemaren lehen-eratzea (restaurar-sistema)? Zertarako balio du Windows-en funtzio hau?
Restaurar sistema ireki Inicio botoia sakatuz. Bilaketa koadroan, Restaurar sistema idatzi eta, segituan, emaitza zerrendan, Restaurar sistema klikatu.
Konfigurazio zahar batera itzultzea da. Ekipoan egindako aldaketak desegiteko era seguru bat da fitxategi pertsonalak kaltetu barik. Baina programak bai ezabatzen. Ez da gomendagarria oso maiz egitea, kasu berezietan egiten da.
19. Ordenagailua formateatu beharko banu, C unitatearen zeintzuk karpeta gorde beharko nituzke?
C unitatean zure erabiltzaile karpetak eta fitxategi pertsonal guztiak gordetzen dira. Beraz, formateatzen hasi baino lehen argazkiak, dokumentuak, pelikulak eta abar gorde behar dituzu.
20. Azaldu zer da eta zertarako balio du CHKDSK komandoa.
Checkdisk komandoa disko gogorraren eta kanpo diskoen integritatea konprobatzeko erabiltzen da. Modu horretan fitxategien sistemaren akatsak konpondu egiten dira.
21. Nola gaurkotu dezakegu sistema eragilea? Zertarako egin behar da funtzio hau?
Inicio, Windows eguneratu eta Linux eguneratu. Horrela sistema hobetzen da. Sisteman arazo bat ikusten badute, konpontzen dute, gaurkotzen dute.
22. Zertarako da VIRTUALBOX softwarea? Beste software baliokiderik existitzen da? Zein?
VirtualBox x86rako birtualizazio software pakete bat da, jatorriz Innotek enpresa alemaniarrak sortua eta ondoren Sun Microsystemsek garatua Sux xVM birtualizazio plataforman erabiltzeko. Sistema eragile ostalarian instalatzen da, eta aplikazioaren barruan hainbat sistema eragile desberdin koka daitezke (gonbidatuak). Euskarria daukaten sistema eragile ostalariak ondokoak dira: Linux, Mac OS X, OS/2 Warp, Windows XP, Windows Vista eta Solaris; FreeBSD-rako ere euskarri esperimentala badago. Euskarria daukaten sistema eragile gonbidatuen artean, ondokoak aipa daitezke: Linux, FreeBSD, OpenBSD, OS/2 Warp, Windows eta Solaris. Azkenengo bertsioak Windows 7rako euskarria dakar.
VirtualBox programaz gain beste batzuk daude merkatuan, hala nola, VMware eta VirtualPC. Baina hauek maila askoz handiagoa dute.
Ordenagailu bakar batean sistema eragile ezberdinak instalatzeko eta frogatzeko aukera ematen digu.
23. Zer da eta zertarako balio du “conexión a escritorio remoto”? Ordenagailu guztiekin egin daiteke? Egin leihoaren irudiaren kaptura
Beste ordenagailu batera konektatzeko balio duen softwarea.
“Conexión a escritorio remoto” aplikazio erabiliz, Windows ekipo batetik sare berean konektatu dagoen beste ekipo batera konektatu gaitezke, eta bestan dauden programak eta fitxategiak erabili. Adibidez, TeamViewer programa oso lanabes erabilgarria da funtzio hau betetzeko. Honela funtzionatzen du:
1. Inicio klikatu eta gero, Mi PC.
2. Propiedades botoia sakatu.
3. Remoto pestania sakatu eta ondoren Permitir que los usuarios se conecten de manera remota a este equipo sakatu.
4. Seleccionar usuarios remotos klikatu eta Agregar para especificar cuentas de usuario adicionales sakatu.
24. Adierazi zeintzuk pausu jarraitu behar dudan ordenagailu eta proiektore bat konektatzeko
1. Proiektore piztuta dagoela, honen kablea (VGA) ordenagailuaren video portura konektatu.
2. Inicio botoia sakatu eta kontrol panelean sartu.
3. Bilaketa koadroan "proiektore" idatzi, gero "Konektatu" sakatzeko eta nola aurkesten den aukeratu:
- Sólo equipo moduan
- Duplicar moduan
- Extender moduan
- Sólo proiektore moduan
26. Azaldu cmd, ipconfig, ping eta msconfig komandoak zein funtzio egiten dituzten. Ordenagailuan frogatu eta leihoaren kaptura egin.
CMD: MS-DOS kontsola irekitzeko balio du.
Ipconfig: Ordenagailuaren IP helbidea zein den jakiteko balio du.
msconfig: Haziern, softwareak aktibatzeko eta desaktibatzeko erabiltzen da.
27. Azaldu nola egin daitekeen Internet Explorer, Firefox eta Chrome nabigatzaileen garbiketa (cookies, nabegazioa, pasahitzak, …)
1. Explorer: Interneten sartutak gaudenean, Herramintak botoia sakatu, bertan Seguridad botoia klikatu, eta orain Eliminar historial botoia aukeratu. Bertan, zenbait gauza mantendu nahi badituzu galdetuko dizu.
2. Firefox: Historialean sartu eta Eliminar botoia sakatu.
3. Chrome: Goian eskuinaldean dagoen Browser botoia sakatu, historial-ean klikatu eta orain garbitu nahi dituzun gauza ezberdinak aukeratu, gero, Eliminar klikatu.
28. Adierazi segurtasun kopia egiteko software ezberdinak
Hauek dira doakoak diren segurtasun kopiak egiteko programak: FBackup, Cobian Backup, PureSync, Fiabee, Snap Backup, SpiderOak (Online), Zback, Yadis! Backup eta BackUpTime.
Software hauek eure kasa egiten dituzte segurtasun kopiak denbora tarte konkretu bat igarota. Kopiak berritzen duten aldi bakoitzean ez dituzte datu guztiak berriro kopiatzen, egindako aldaketak soilik.
29. Ezabatutako fitxategi bat, berreskuratu daiteke? Zein softwarek ahalbidetzen dit funtzio hori?
Bai, Pandora Recovery adibidez. Fitxategia galdu eta momentu berean erabili behar dugu berreskuratzeko softwarea, izan ere, zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta zailagoa izango da berreskurapena.
30. Zer dira GOOGLE DRIVE / DROPBOX zerbitzuak? Zertarako balio dute?
Interneteko sarean, fitxategiak eta dokumentuak gordetzeko eta partekatzeko balio dute. Hodeian ematen diguten pen-drive moduko batzuk dira. Konexio izanez gero, edozein sistematik eta edozein ordenagailutik izango ditugu gure datuak eskura.