Sistema Endokrinoa: Funtzionamendua eta Garrantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Sistema Endokrinoa: Gure Gorputzaren Koordinatzailea

Nerbio-sistema ez da jokabideak zuzentzeko ardura duen sistema bakarra. Nerbio-sistema zentralak eta periferikoak sistema endokrinoarekin batera lan egiten dute. Sistema endokrinoa hormonak jariatzen dituzten guruin multzoa da. Hormonak zuzenean odolera isurtzen dira eta eragin zuzena dute zelulen jardueran.

Hormonen Eragina Gure Bizitzan

Hormonek zerikusi handia dute gure bizitzako alderdi askotan: hazkuntzan, ugalketan, metabolismoan, aldartean... Sistema endokrinoa, gorputzaren barruan oreka lortzeko eta mantentzeko, nerbio-sistema autonomoarekin batera aritzen da. Nerbio eta guruin endokrinoek metasistema neurohormonal korapilatsua osatzen dute. Organismoaren erantzun ugari bi sistemok eragindako erreakzioen menpe daude.

Hipofisia: Guruin Eragingarriena

Sistema endokrinoa osatzen duten guruinen artean eragingarriena zerebroaren azpian dagoen hipofisia da. Hipofisiak hormona ugari jariatzen ditu, eta hormona horietako bakoitzak beste hainbat guruinetan du eragina: giltzurrun gainekoetan, tiroidean eta sexualetan, beste batzuen artean. Hipofisia guruin-errektorea den arren, hipotalamoak zuzentzen du.

Hipotalamoa: Koordinazio Gunea

Hipotalamoak odolaren kimika kontrolatzen du eta zerebro osoko ordenak jasotzen ditu. Berau da sistema endokrinoaren eta nerbio-sistemaren arteko jarduera koordinatzen duena.

Tentsioari Aurre Egiteko Erantzuna: Adibide Praktikoa

Sistema endokrinoa eta nerbio-sistema batera nola aritzen diren azaltzeko, organismoak tentsioari aurre egiten dionean ematen duen erantzuna da adibiderik onena. Larrialdi batean, nerbio-sistema sinpatikoak gorputzaren baliabideak martxan jartzen ditu. Odola bihotzera, nerbio-sistema zentralera eta muskuluetara bidaltzen du, horrela, pertsonak argi pentsatuko du eta azkar erreakzionatzeko aukera izango du. Gainera, odola prestatzen du erraz koagula dadin eta arnasa sakontzen du, odolak oxigeno gehiago har dezan eta gorputzak erregai gehiago izan dezan.

Adrenalina eta Noradrenalina: Erantzun Hormonalaren Giltza

Era berean, giltzurrun gaineko guruinei adrenalina eta noradrenalina jariatzeko agindua ematen die, esfortzua eskatzen duten jokabideak egiteko gaitasuna emateko. Bi hormona hauei zor diegu emozioetan izaten ditugun sintoma fisikoak. Tentsio eta beldur egoeretan adrenalina askatzen da, gizakia mahatxatuta sentitzen denean, izualdietan, irakasleak eskolan eginiko galderaren aurrean, amesgaiztoetan eta antzeko egoeretan, bihotz-erritmoa arindu egiten da, tentsio arteriala igo, digestioaren jarduera jaitsi eta izerdia eta tonu muskularra areagotu.

Guruinak eta Hormonak: Taula

Ondorengo taulan guruinak eta guruin bakoitzak jariatzen dituen hormonak ikus daitezke:

Entradas relacionadas: