Sintaxi-aldaketak eta berreraiketa hizkuntzalaritza historikoan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,92 KB

Sarrera eta erronkak

Sintaxi-aldaketari dagokionez, oraindik ere ez dago ikertzaile guztiek onartzeko moduko hurbilketarik. Sintaxi-aldaketak, maiz, ez dira aipatzen ere. Hemen ezingo dugu berreraiketa fonetikorik egin, sintaxiarekin lotura gehien dutenak gramatika-ereduak direlako; beraz, ezingo dugu fonologiaren bitartez aztertu. Sintaxi-aldaketek ereduak ordezkatzearekin dute lotura, berreraiketa egin arren. Esan beharra dago, halaber, aurrerapenik handienak hizkuntza-tipologia oinarri hartuta lortu direla.

Sintaxi-aldaketarako mekanismo nagusiak

Sintaxi-aldaketarako hiru mekanismo dira nagusi; hala ere, gramatikalizazioa ere aipatzea gomendagarria da. Hiru mekanismo horiek berranalisia, hedadura eta mailegu sintaktikoak dira.

Berranalisia

Berranalisia, sintaxi-ikuspegitik, Campbellek (1998) honela definitu zuen: egitura sintaktikoen azpiko egitura aldatu egiten denean, azaleko egitura aldatu gabe. Hau da, morfologia-markak eta hitz-ordena aldatu gabe, berranalisia egiteko ezinbestekoa delako egitura bat era batera baino gehiagotara analizatzeko aukera izatea.

Hedadura

Hedadurari dagokionez, azaleko itxura aldatzean datza, azpiko egitura aldatu gabe. Gehienetan, lehen urratsa berranalisia izaten da, eta ondoren berranalisi horren hedadura gauzatzen da, analisi berriak sortzen dituenean, lehen ezinezkoak zirenak normalean.

Honen adibide gisa, hurrengo perpausa dugu: Juanito se vistió.

  • Lehen urratsean, aditz iragankorraren interpretazioa egiten da, horrela pasibotasuna eta bihurkaritasuna azaleratuz.
  • Bigarrenez, interpretazio pasiboa ematen zaio, pasu honetan giza-subjektuak ez zirenetara igaroz ere.

Mailegu sintaktikoak

Garrantzitsuenak eta ugarienak mailegu sintaktikoak dira. Izan ere, askotan aise azaltzen ez den orori egozten zaio mailegu sintaktikoaren izaera, nahiz eta ez izan. Hauek, hiztunek, hizkuntza batetik bestera datozen egiturak erabiltzean datzate.

Gramatikalizazioa

Gramatikalizazioa terminoa Meillet-ek (1912) sortu zuen, hitzek gramatika-markak sortzean datzana. Kuryłowicz-ek (1965) definizio zehatzago bat eman zuen: «morfema hedadura handitzean, estatus lexiko batetik gramatikal batera edo gramatikal batetik gramatikalago batera igarotzea».

Gramatikalizaziorako prozesu tipikoena hurrengo hau da: hitz lexikoa > gramatika-hitza > klitikoa > erantsitako hitza > portmanteau hizkia.

Morfemaren esanahia eta forma fonetikoa ahuldu egiten dira, horrela hitzaren gramatikalizazioa lortuz. Adibidez: egin eta *edun aditzak.

Gramatikalizazioa oso arrunta den bitartean, aurkako prozesua, lexikalizazioa alegia, ez da hain arrunta. Adibidez: -tasun atzizkia > tasun hitz lexikoa. Askoren ustez, prozesu hau orokorregia da.

Berreraiketa sintaktikoa

Azkenik, berreraiketa sintaktikoa aipatu behar da. Oztopo asko izan arren, hizkuntzalaritza historikoaren teknikak erabiliz oztopoak gainditzea lortu da. Sintaxi-aldaketak norabide jakin batean gauzatzen dira. Kasu honetan, berreraikitako morfologiaz eta arkaismo sintaktikoez baliatuko gara.

Berreraiketa sintaktikoan garrantzi handiko bi termino daude:

  • Norabidetasuna: aldaketen nondik-norakoa adierazten diguna.
  • Berreraiketa morfologikoa: sintaxiarekin estuki lotuta dagoena.

Askotan, morfologia berreraikitzean sintaxiaren alderdiak azaleratu ditzakegu. Arkaismoak erabilera berezietan iraun dutenak dira, hizkuntzak pairatutako aldaketetatik kanpo gelditutakoak. Gramatika-arkaismoak lagungarri izan daitezke berreraiketarako; hala ere, zailtasun batzuk ekar ditzakete:

  • Alde batetik, fosila izatea edo bestelako arrazoiek bihurtu duten salbuespena.
  • Bestalde, zaharra izan arren, harago heltzeko zailtasunak izatea.

Entradas relacionadas: