Simpsonen Kritika: Populazioa, Kontsumoa eta Ingurumena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

Simpsonen Kritika: Populazioa eta Ingurumen Degradazioa

Biztanleriaren hazkundeak Simpsonek txosten internazionalean agertzen diren zenbait proposamenei kritika egiten die, hainbat argudio erabiliz. Horretarako, “Population Matters” izeneko kanpaina bat aipatzen du. Kanpaina horretan, biztanleriaren tamaina ingurumen degradazioaren eta pobreziaren kausarekin identifikatzen da. Ondorioz, munduko biztanleriaren murrizketa sustatzen duen kanpainarik ospetsuena bihurtu da.

Kritikaren Lau Ardatzak

Txostenari egiten dion kritika 4 puntutan banatuta dago. Puntu horiek hauek dira:

  • Karbonoaren Aztarna
  • Populazioa, Kontsumoa eta Teknologia
  • Fekunditatea
  • Migrazioa

1. Karbonoaren Aztarna

Ideia nagusia da jaioberrien murrizketak munduko karbono dioxidoaren produkzioa murriztuko duela; baina kritika ugari jasan zituen, batez ere estatistika justifikazioen akatsengatik.

2. Populazioa, Kontsumoa eta Teknologia

Gizakiek Lurraren ahalmena handitu dute nekazaritza eta industria tekniken bitartez. Gainera, gizakien kontsumoa ez dago behar biologikoek bultzatuta bakarrik, kulturak eta testuinguruak ere eragina baitute. Subpopulazio ugarik kontsumo-patroi desberdinak eta kontsumo mota desberdinak dituzte, eta horiek eragin desberdina dute ingurumenean.

Simpsonek hiru adibide jartzen ditu:

  1. Produktu farmazeutikoak eta horien hondarrak ingurunean inpaktu handia dute, eta pertsona nagusiak baino gehiago dira kontsumitzaileak.
  2. Dietek ere ingurumenean inpaktu desberdinak dituzte.
  3. Plangintza familiarrak populazioa aldatzen du, eta ume bat jaio den lekuaren arabera kontsumoaren murrizketa aldatu egiten da.

Ingurumenaren kaltea pertsona talde txiki batek, ondorioak kontuan hartu gabe, baliabideak ustiatzearen ondorioa izan daiteke; edo nekazari talde handi batek lurra kudeatzeko tresna egokiak ez edukitzeagatik sortua.

3. Fekunditatea

Kritika batez ere fekunditatean eta populazioaren murrizketan zentratzen da. Erresuma Batuak, esate baterako, fekunditatea murrizteko amatasuna nerabezaroan ez emateko kontzientziazioan zentratzen da, baina hori aldaketa klimatikoari begira, erantzun ilogikoa da, zeren eta amatasuna atzeratu egiten da bakarrik, eta orduan ingurumenean duen eragina minimoa da.

4. Migrazioa

Kanpaina kontuan hartuta, migrazioak ez du inolako eraginik, zeren eta populazio berbera dago munduan, hau da, pertsona kopuru berdina bizi da, nahiz eta beste leku batera joan. Gainera, Population Matters-ek Erresuma Batuak immigrazioa 0ra murriztu beharko lukeela esaten du, baina emigrazioa ez du sustatzen, adibidez. Migrazioak lurralde garatuetara egiten dira, han teknologia berriak aurkitzen direlako. Azken batean, herrialde aberatsek herrialde pobreek baino emisio gehiago dituzte.

Tesi Nagusia: Gizaki Guztien Berdintasuna

Simpsonek irakurgai honetan defendatzen duen tesi nagusia gizaki guztien berdintasuna da, denok bizimodu egoki bat edukitzeko eskubidea dugula azpimarratuz.

Entradas relacionadas: