Simone de Beauvoir: Emakumearen Askapena eta Berdintasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,63 KB

1. Zer da emakumea izatea?

1949an, Simone de Beauvoirrek Bigarren sexua liburua idatzi zuen, feminismoaren oinarri bihurtu zena. Bere helburua emakumeak bere burua definitzeko gaitasuna berreskuratzea da: Beauvoirren ustez, gizakiaren funtsa askatasuna da, hau da, proiektu ireki gisa zer izan nahi den zehazteko gaitasuna. Baina emakumeek izan behar dutena gizonek erabakitzen dute; horregatik, emakumeek, nahiz eta eskubide politikoak izan, mendean jarraitzen dute. Filosofia existentzialaren arabera, ez dago existentziaren aurreko esentziarik. Ez dago subjektu oro definitzen duen giza esentzia edo natura finkorik, ezta horien etorkizuna determinatu dezakeen aldez aurretiko destino aldaezinik ere. Emakumeari aldez aurretik ezartzen zaio bere destinoa. Hori kontuan izanik, emakumeen destinoa biologia, sexualitate edo ekonomiaren arabera definitzeko saiakerak baztertzen ditu lehenik. Emakumea nagusiaren eta esklaboaren arteko dialektikaren arabera egiten da. Gizona funtsezkotzat, egia-iturritzat, ezagutzatzat eta arrazoimentzat hartu izan da, balio gorenen ikurra den subjektu oso, absolutu eta esentziala balitz bezala. Emakumeari erabakitzeko askatasuna mugatzen zaio, bere kabuz definitzeko eta ekiteko aukera ukatuz. Aldi berean, gizakiak heztearen ardura ematen dio. Marko horretan, Beauvoirrek hauxe azaltzen du: emakume bazara, konturatu gabe, kulturak moldatu egin zaitu txikitatik, gizon batzuek diseinatutako "emakume eredu baten" kopia perfektua izan zaitezen. Zerbitzu publikoen, abortuaren eta kontrazepzioaren aldeko alegatua egiten du, emakumeak amatasuna askatasunez bere gain hartu ahal izateko esparru argi bat ezartzeko. Azken batean, Beauvoirren helburua sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzea eta harreman hierarkikoa desegitea da, emakumeak ere norbanako autonomo eta burujabeak izan daitezen. Horretarako, premiazkoa da askapen prozesu kolektibo bat egitea, emakumeak beren kabuz erabaki dezan zer izatera iritsi nahi duen.

2. Simone de Beauvoirren “bestearen” filosofia

Gizonen eta emakumeen arteko simetriarik eza

Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasuna gizarte ezagun guztietan dago errotuta. Emakumearentzat lehentasuna du emakume gisa azaltzeak, beste edozein ezaugarriren aurrean. Gizona, berriz, objektiboa da, ez du justifikaziorik behar. Kontsiderazio ezberdin hori dela eta, gizonak emakumea alteritate gisa ulertu du, “bestea” da, bere burua hartzen baitu elementu positibotzat eta baita neutrotzat ere. Ondorioz, gizaki bati kategoria horietako zein esleitzen zaion, halako harremana izango du besteekin.

Nagusiaren eta esklaboaren dialektikaren irakurketa feminista

Subjektu orok bere buruaren kontzientzia hartzen du beste kontzientzia posibleak ukatuz: <>. Bestea subjektu bilakatzen da bere ikuspegia hartzen denean erreferentziatzat. Bi kontzientzien artekoa den gizon-emakume harremanean, norabide bikoiztasuna desagertu egiten da, emakumeak ez baitu iraulketa hori egiten, eta, hortaz, ez du bere burua subjektu gisa baieztatzen. Ondorioz, emakumea esklabo gisa agertzen da. Gizon eta emakumearen arteko harremanean hiru dira izaera dialektikoaren haustura suposatzen duten uneak:

  • Arriskua/ Askatasuna: gizonek beren bizitza arriskuan jartzen dute ekintza arriskutsuetan. Ez dira bizia galtzearen beldur.
  • Onarpena/ Bestelakotasuna: emakumeek haien balioa aitortzen dute. Gizonek prestigioa lortzen dute besteen aurrean, batez ere, emakumeen aurrean.
  • Azpiratzea/ Babesa: gizonek emakumeak menderatzen dituzte daukaten izen ona erabiliz, eta babesa ematen diete horri eusteko.

<> emakumearen garapen existentzialerako oztopo handia izaten zen, garai hartan ezin baitzuten amatasuna kontrolatu, ezta horren inguruko erabakirik hartu ere.

Morrontza-harremana ezeztatzeko zailtasunak

Beauvoirren arabera, gizarte garatuenetan emakumearen emantzipazioaren aldeko aldaketak izan badira ere, <> egoera ez da ezeztatu. Historian zehar emakumeek gizonekiko izan duten morrontza-harreman orokorra gainditzeko, ezinbesteko da emakumeek beren emantzipazio osorako beharrezko dituzten aukerak izatea. Emakumearen emantzipazioa emakumeak askatasun osoz amatasunaren gainean erabakitzen duenean gertatuko da, zainketa lan guztiak bere gain hartu behar ez dituenean eta gizonak dituen baldintza berak dituenean. Eta horretarako funtsezkoa da berdintasunezko hezkuntza.

Sexuen borroka

Sexuen gerraren kontzeptuak historikoki gizonezko eta emakumezko bi sexuen artean eman den konfliktuari egiten dio erreferentzia: gizakumeen aldetik emakumeen gain eragin duten diskriminazio, dominazio eta kontrol dinamikak, eta emakumeen aldetik zapalkuntza horren aurka askatzeko egindako ahaleginak. Simone de Beauvoirren analisi existentzialistaren arabera, konfliktu kaltegarri eta alferrikako hau gainditzeko, emakumezkoaren berdintasuna eta independentzia bermatzeaz aparte, ideologikoki emakumea menpean mantendu duen prozesu ideologikoa desegin behar da, emakumearen benetako askapen osoa lortzeko.

Emakumea

Ezin da biologikoki definitu zer den emakume izatea; izan ere, politikoki eraikitako errealitatea da: bat ez da emakume jaiotzen, egin egiten da. Gizarte patriarkalean gizona izan da gizakia definitzeko erreferentzia, eta emakumea gizonarekiko erreferentzian definitu da; horregatik da 'bestea', objektua. Kulturak ezarri duen femeninoaren determinismotik at eraikiko dute emakumeek euren burua era autonomo batean, zapalkuntzaz aske.

Feminitatea

Emakumeari emakume izateagatik legokiokeen ustezko esentzia da. Betiereko feminitate hori ideia platoniko moduko bat da, zeinetan emakumeek parte hartuko luketen: emakumea, emakumearena, hain zuzen. Historian zehar, emakumea gizonaren mendean geratu da, alteritatea eta objektu gisa, inoiz ez subjektua. Beauvoirrek uko egiten dio halako kategoriari, gizakiok esentzia izatea onartzen ez duelako: existentzia hutsa gara, eta esentzialisten arabera emakume jaiotzetik eratortzen diren ezaugarri femeninoak gure gizarteetan emakumeei ezartzen zaizkien hezkuntza eta ohiturei egozten dizkie.

Destinoa

Gizonen eta emakumeen arteko lehia saihetsezina al da? Arren eta emeen etsaigoa patu fisiologiko baten ondorioa ote da? Ez dago, inolaz ere, horrelako destinorik, Beauvoirren ustez. Gizadia, gainera, espezie bat baino zerbait gehiago da: bilakaera historikoa gara. Proiektuak bideratzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna destinoaren eta biologiaren gainetik jartzen ditu pentsalariak. Horregatik, sexuen arteko bestelako harreman afektiboak pentsa genitzake etorkizun batean. Aurreko mendeek ezin asmatuzko adiskidetzak eta konplizitateak.

Entradas relacionadas: