Simone de Beauvoir: "Bestearen" Filosofia eta Emakumearen Egoera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Simone de Beauvoirren "Bestearen" Filosofia

Nagusiaren eta Esklaboaren Dialektika: Emakumea Bestea bezala Gizarte Patriarkalean. Gizon-emakumeen arteko desberdintasuna gizartean errotuta dago. Simonek dio gizonak eta emakumeak simetrikoki definitu ezin diren bi giza kategoria direla. Gizonak emakumea alteritate gisa ulertu du, “Bestea” da, positiboa baina neutroa.

Ondorioz, gizakiari kategoria horietako zein esleitzen zaion arabera, harreman bat izango du besteekin. Horrela, emakume kategoria jasotzen duten gizakiak mendekotasun eta gutxiagotasun egoeran egongo dira beren burua gizateriarekin identifikatzen duten horiekiko, gizonekiko alegia.

Hegelen Eragina eta Kontzientziaren Eraketa

Simone Hegelen filosofiaren kontzientziaren eraketaz baliatzen da. Subjektu orok bere buruaren kontzientzia hartzen du beste kontzientzia posibleak ukatuz:

“Subjektuari, bere burua berretsi nahian hasten denean, ezinbestekoa zaio bera mugatzen eta ukatzen duen Bestea”.

Horrek bi norabide ditu: bestea subjektu bihurtzen da bere ikuspegia hartzen denean erreferentziatzat.

Gizon-emakume harremanean, ordea, norabidearen bikoiztasuna desagertu egiten da emakumeak ez duelako bere burua subjektu gisa baieztatzen. Ondorioz, gizon-emakumeek elkarren beharra duten osotasun baten baitan, emakumea esklabo gisa agertzen da.

Izaera Dialektikoaren Haustura Hiru Unetan

Harreman horretan hiru unek suposatzen dute izaera dialektikoaren haustura:

  1. Arriskua/Askatasuna: Gizonak ez dira bizitza galtzearen beldur (Heroi papela).
  2. Onarpena/Bestelakotasuna: Emakumeek ezin dute ekintza horietan parte hartu eta beren balioa onartzen dute.
  3. Azpiratzea/Babesa: Gizonek emakumeak menderatzen dituzte, eta babesa ematen diete horri eusteko.

Emakumeek ezin dute ekintza arriskutsuetan parte hartu. “Ugalketaren morrontzan” barneratuta egon behar ziren, amatasunaren gaineko autonomiarik gabe. Gizonak, ordea, ekintza arriskutsuak egiteko jaioak dira eta horrela boterea lortzen dute. Horrek emakumeak menperatzen dituen sistema sortzea eta indartzea ahalbidetzen du. Sistema hori patriarkatu bezala ezagutzen da gaur egun.

Emantzipaziorako Bidea

Mendekotasun harremana gainditzeko, ezinbestekoa da emakumeek beren emantzipazio osorako beharrezkoak dituzten aukerak izatea. Horretarako, nahitaezkoa da gizonekiko harremanak aldatzea. Emakumeak bere burua subjektu bezala onartzean sortuko da berdintasunezko harremana.

Emakumearen emantzipazioa amatasuna askatasunez bere gain hartzen duenean gertatuko da, zaintza-rola partekatzean eta autonomia ekonomikoan baldintza berdinak lortzean. Horretarako funtsezkoa da berdintasunezko hezkuntza.

Entradas relacionadas: