Shock Doktrina eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,05 KB

Shock Doktrina: Krisia eta Gizarte Ongizatea

Shock Doktrina zer den ulertzea oso garrantzitsua da; krisi (edo desorientazio) egoera batean sartzen garenean, bertan erabaki politiko bat ematen denean gertatzen den fenomeno bat da. Beraz, subjektuak beste egoera bati aurre egitean ematen den higadura bat litzateke. Honek herrialde bateko herritarrengan eragin handia du, normalean krisi ekonomiko-politikoen edo hondamendi naturalen ondorioz gertatzen da.

Naomi Kleinek dio Shock Doktrinak antzekotasun handia duela pertsonei egiten zaien elektroshockarekin. Hau pertsonak ezintasun batera iristen direnean gertatzen da; modu honetan, elektroshockaren bidez, pertsona hori noraezean geratzen da eta beste ideia desberdinak txertatzen zaizkio buruan. Beraz, harreman zuzena ikus daiteke gaur egungo krisiarekin.

Ongizate Estatuaren Egitura eta Krisiaren Eragina

Gure gizartea Ongizate Estatuan oinarritzen da, eta bertan krisiak behin eta berriro gertatzen dira, egoera berbera sortuz. Ongizate Estatua liberalismoaren eta sozialismoaren batuketarekin edo fusioarekin sortu zen. Gaur egun, ideologia liberalistak indar gehiago hartu du.

Egituratzeko modua, beraz, hiru faktore nagusik osatzen dute:

  • Administrazioa
  • Langile Sindikatuak
  • Enpresak

Administraziora bideratzen den dirua zergen bidez jasotzen da. Enpresa indartsuek beren irabaziak handitzen dituzte. Ondoren, langileen egoera dugu; hauek dira irabazi gutxien dituztenak, beren soldataren zati bat zergetara doalako eta beste zati bat enpresariek hartzen dutelako.

Beraz, ikus daiteke bertako faktore batek krisi bat izanez gero egiturak ez duela funtzionatzen, eta Shock Doktrina bezalako tresnak erabiltzen direla kondizio okerragoak ezartzeko egoera txarrenean daudenei. Modu honetan, indartsuenek aurrera jarraituko dute, baina ahulenak atzera geratuko dira.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Legedia

Gaur egun indarrean dagoen Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren legedia 185/2015 Dekretua da. Hau Foru Aldundien (behar espezifikoak eskaintzeko) eta Udalen (oinarrizko beharrak asetzeko) arteko koordinazioa emateko sortu zen. Izan ere, zerbitzuak ez dira kalitate berekoak, ezta planteamendu berekoak ere.

Legedi honen arabera, hainbat zerbitzu eskaini behar dira Lehen Mailako Arretako Gizarte Zerbitzuen bidez, eta hauek eskubide subjektiboaren baitan kokatzen dira. Eskubide subjektibo hau Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman ematen diren zerbitzuak jasotzeko eta hauetaz baliatzeko eskubidean datza.

Eskubide Subjektiboa eta Baldintzak

Hauek jasotzeko baldintzak ezartzen dira: EAE-n gutxienez 12 hilabetez (jarraian) erroldatuta egotea eskatzen da. Salbuespen bat dago: gizarte-premia larriko gizarte zerbitzuak.

Hala ere, eskubide subjektibo hau ez da guztiz erreala, baldintza batzuk ezartzen direnean subjektibo izateari uzten diotelako. Horrela, ezin dira unibertsalak izan, baldintza minimo batzuk daudelako.

Lehen Mailako Gizarte Zerbitzuak

Bertan Lehen Mailako hainbat zerbitzu zehazten dira:

  1. Informazio-, balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua

    Honen eginkizun nagusia familia zein norbanakoei informazio konkretu bat ematea litzateke. Informazio hau Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioetan oinarritzen da, zerbitzua norentzako den, bertako prozedura eta baldintzei erantzuteko premia barne hartzen ditu.

  2. Etxez etxeko laguntza-zerbitzua

    Zerbitzu hau etxez etxe ematen den laguntza pertsonalizatua da. Dependentzia egoeran dauden pertsonentzako bideratua izaten da, baina adingabeen zein familiako egoera bat egokia ez denean ere jasoko da zerbitzu mota hau.

  3. Gizarte eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua

    Zerbitzu hau hezkuntza, gizarte zein psikologia arloan ematen den prestazio edo babes harreman bat litzateke. Hau modu indibidual, taldekako edo familiakoan ematen den zerbitzua da. Izan ere, familia baten egoera eta bere ingurunea aztertzea du helburu, eta honetan oinarritzen da zerbitzua ematerako orduan.

  4. Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua

    Zerbitzu hau menpekotasun egoeran edota menpekotasun egoera arriskuan dagoen familia zein norbanako orori ematen zaien laguntza bat da. Laguntza hau taldekakoa edo banakoa litzateke. Zerbitzu hau zaintzaileei ematen zaie, modu honetan beren trebetasun eta jarrerak garatzeko aukera ematen zaie.

  5. Gizarte-zerbitzuen eremuan partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua

    Zerbitzu mota honek komunitatearen parte hartze antolatu bat sustatzen du, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren berezko helburuak lortzen lagunduko duena, zein gizarte-zerbitzuen bidez erantzuteko premiei aurre hartzea bermatzean datza.

  6. Telelaguntza-zerbitzua

    Hau Eusko Jaurlaritzak ematen duen zerbitzu bat da, adinekoei laguntza emateko. Ezbeharren bat gertatzen bada, telefono bidezko asistentzia ematen diete. Modu horretan laguntza efikazago eta errazago emango litzateke.

  7. Eguneko arretako zerbitzuak

    Zerbitzu hau egunean zehar adinekoei ematen zaien zerbitzu bat da, non eguneko zentro bat jartzen den erabiltzailearen eskura eta egunean zehar bertan pasatzeko aukera daukan. Bertan hainbat ekintza egiten dituzte bertako laguntzaileekin batera, eta osotasun batean ematen zaie zaintza hori. Bertan ematen den egunerokotasun hau beste kide batzuekin partekatzeko aukera izaten dute.

  8. Gaueko harrera-zentroak

    Zerbitzu hauek eguneko zentroen funtzio antzekoa daukate, baina gauean ematen diren zerbitzuak dira. Normalean adinekoentzako lo egiteko lekuak izaten dira, pertsona hauen zaintza orokor bat emanez.

  9. Ostatu-zerbitzuak

    Ostatu-zerbitzuak honako hauek dira:

    • Harrera-pisua.
    • Etxebizitza babestua.
    • Apartamentu babestuak.
    • Etxebizitza komunitarioa.

Oharra: Oinarrizko zerbitzu hauetatik, derrigorrez eman behar diren zerbitzu nagusiak lehenengo laurak dira.

Entradas relacionadas: