Sezesio gerra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB
B. Nevio
Oso informazio iturri gutxi daude Cneo Nevioren inguruan, erromatarra eta plebeioa zela bakarrik dakigu. Dirudienez, askatasun osoz bere iritzia ematen zuen. Horregatik, arazo larriak izan zituen noblezia erromatarrarekin.
Poesia latindarrari hasiera eman zion eta Gerra punikoan datzan Epopeia baten egilea zen, Bellum Poenicum izena duena. Gainera, gerra horretan parte hartu zuen. Borroka horrek K.A 264tik- K.A 241raino gertatu zen. Bertan, Kartagok eta Erromak elkarren aurka borrokatu zuten.
C. Ennio
Bere “Annales” deituriko obran, Homero inspirazio iturri bezala erabiliz, Erromaren
jatorria eta bere garaia arteko historia azaltzen du.Bere garrantzia, hexametro daktilikoaren
erabileran eta Virgiliorentzat inspirazio iturri izango den hizkuntza poetiko latindar baten
sorkuntzan datza.
Augustoren garaiko epika
Erromak, Errepublikaren amaieran bizitzen duen krisi larriaren ondoren( Gerra Zibilak: Mario-Sila, Zesar-Pompeyo eta Oktabianoak eta Zesartarrak). Aktion, K.A 31 ean gertaturiko Octabioren garaipenak, Marko Antonio eta Kleopatraren aurka , gobernu forma berri bati sarrera ematen dio. Hemendik aurrera beraz, boterea pertsona bakar batek soilik iizango du: Oktavio Augustok. Oktabioren gobernupean, bake aro bat bizitzen du Erromak.
Augustok, Erromaren ohitura eta moralaren erregenerazio bat sustatzen saiatzen da eta honetarako, garaiko idazleetaz baliatuko da bere helburu politikoak aurrera eramateko.
Honela, Virgilioren obra epikoak, Aro Arkaikoan, bere ustetan, Erromatarrei mundua menperatzera eraman zieten baloreak goresten ditu. Momentu honetan, hiru izan ziren
idazlerik garrantzitsuenak: Virgilio, Ovidio eta Lukano, baina hauen artean garrantzizkoena
Virgilio izan zen, Erromatarrek hain behar zuten epopeya nazionala konposatzen duelako.
Virgilio
Bizitza: Publio Virgilio Marón Andesen jaio zen K. A. 70ko urriaren 15ean jaio zen eta Brundisiumen K. A. 19ko irailaren 21an hil egin zen. Poeta latindarra izan zen. Filosofia, matematikak eta erretorika ikasi zituen. Hasieran epikurearren eragina jasan zuen baino denborarekin platonismora jo zuen. Hori dela bere sintesiak erromaren garaiko garrantzitsuenetarikoak direla esan dezakegu.