Serumak nola lortzen diren
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 436,39 KB
energia iturriak
baliabide naturalak dira, eta energia lortzen da horietatik. Erregaia eta elektrizitatea lor daiteke haien bitartez;beharrezkoak dira industrian lehengaiak eraldatzeko, eta etxebizitza, zerbitzu publiko, garraiobide eta abarretako energia kontsumoari erantzuteko.
gehien erabiltzen diren erregaiak erregai fosilak eta horien deribatuak ditugu: ikatza, gas naturala eta petrolioa
energia elektrikoa energia iturri primarioetatik (ikatza, eguzkia, haizea...) sortzen baita. Halaber, energia elektrikoa eraldatuta, azken energia lortzen da (bero energia txigorgailuan, argi energia bonbilla batean, energia mekanikoa igogailu batean...).
ez berriztagarria
kantitate muga tuan daude lurrean, eta amaitu egin daitezke itsuitsuan kontsumituz gero.
beriztagarria
ekoizpenean kontsumi eta balia daitezke, amaituko diren arriskurik gabe.
haizea
haizearen indarretik energia eolikoa lortzen da, eta hori energia elektriko bihurtzen da haize sorgailuei esker. Haize sorgailuak errota txiki batzuk izan daitezke,edota ehun metro baino gehiagoko garaierako errota handihandiak, lehorreko nahiz itsas barruko parke eolikoetan instalatuak. Itsasokoei offshore parke eolikoak esaten zaie.
ura
energia hidroelektrikoa sortzen da zentral hidroelektrikoetan. Uraren indarra baliatuta sortzen da elektrizitatea: zentrala bera baino gorago egoten den presa batean biltzen da ura. Gero, hodi batetik zentralera bideratzen da, eta hor energia elektrikoaren sorgailuen turbinak (gurpilak) birarazten ditu. Marea energiak, berriz, mareen, olatuen eta itsaspeko urlasterren mugimendua baliatzen du elektrizitatea sortzeko.
eguzkia
eguzki panelen bidez baliatzen da, energia elektrikoa (fotovoltaikoa) eta termikoa sortzeko. Energia eolikoarekin gertatzen den bezala, energia fotovoltaikoa lor daiteke bai etxeko kontsumorako egiten diren instalazio txiki batzuetan, bai panel handiak eduki ohi dituzten eguzki parke zabaletan.
biomasa eta lurreko berotasuna
nekazaritzako, abeltzaintzako eta basoetako hondakinek osatzen dute biomasa. Hondakin horiek, prozesatu eta gero, erregai gisa erabiltzen dira;adibidez, etanola eta biodiesela
energia geotermikoa lurraren barruko berotasuna baliatuta lortzen da. Sakoneko geruzetan ura eta ur lurruna tenperatura altuan egon ohi da, eta elektrizitatea sortzeko ateratzen dira.
Industria sailkapena
industria bat, ekoizten dituen ondasunak eta horiek zer merkatutara bideratzen dituen kontuan hartuta, hiru motatan sailkatu daiteke: astuna, arina eta ekipo ondasunak.
Industria astuna, edo oinarrizkoa
industria horrek produktu erdilandu bihurtzen ditu lehengaiak, gero beste industria batzuetan erabil ditzaten. Kapital inbertsio handiak behar izaten dira, eta oso kutsagarria izan ohi da.
Ekipo ondasunen industriak
lehengai modura, industria astuneko produktuak erabiltzen dituzte ekipo ondasunen industriek, eta ekipo ondasunen beste industria batzuetarako eta industria arinerako behar diren makineria eta produktuak egiten dituzte. Industria horretarako ere fabrika gune eta inbertsio handiak, eta langile kualifikatuak behar izaten dira.
Industria arina, edo kontsumo ondasunena
kontsumitzaileak zuzenean eskuratuko dituen produktuak egiten ditu kontsumo ondasunen industriak, lehengaiak edo material erdilanduak erabilita.