Sentsoreen Sailkapena eta Ibiltarte-Etengailuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,75 KB
Sentsoreen sailkapena egin bakoitza zer den labur azalduaz
Detektagailuak, kontaktu bat eragiten dute, neurtu behar duten magnitudea puntu bateraino heltzen denean, ez dute korronte edo tentsioaren aldaketarik eragiten. Adibidez fotozelulak, ibiltarte amaierak...
Transduktoreak→ Analogikoak
Sarrerako magnitude fisikoen arabera, tentsio edo korronte desberdinak eskeintzen duten elementuak dira. Ohikoa 0-10 V. bitarteko tentsioa edo 4-20 mAko korrontea eskeintzen dute. Adibidez tenperatura neurtzeko zundak. Digitalak: Irteerako seinalea pultsu edo BCDn kodifikatua ematen duten kaptatzaileak dira. Adibidez encoderrak.
Ibiltarte-amaiera etengailuak. Zer dira eta zertarako ..? Zer zati ?
Kokaera adierazten duten ibiltarte-etengailuak, makinen kokagunea kontrolatzeko erabiltzen dira eta informazio hauek eskaintzen dute: Piezak beharrezko lekuan egotea ala ez , elementuen pasua, piezen kokagunea, piezen ibilbidearen amaiera. Posizio-etengailuek funtsezko hiru elementu hauek dauzkate: kontaktu elektrikoa, gorputza eta erasogailua duen burua.
Azaldu itzazu ibiltarte amaierek n..kontaktuak..etete mota ?
Aparatuek normalean kontaktu itxiak NC eta kontaktu irekiak NO ugari izaten ohi dituzte.
Hauek bereizi ditzakegu: bat-batean etetekoak eta motel etetekoak. Bi kasuetan kontaktu itxia da lehen irekitzen dena. Motel eteten den kontaktuaren kasuan, kontaktu irekiak eragingailuaren desplazamendu luzeagoa behar du.
Hurbiltasun detektagailu induktibo eta kapazitiboen funtzion...material ..?
Hurbileko detektagailu induktiboak material eroaleak detektatzen ditu kontakturik gabe. Osziladorea, tratamendua eta irteerako etapak ditu. Osziladoreak eremu elektromagnetiko alternoa sortzen du eta objektu eroalea eremu horretan sartzen denean oszilazioen anplitudea aldatzen du blokeatu arte. Oszilazioen anplitudearen murrizketa detektagailuko irteeraren egoera aldatzeko adinakoa denean, objektua era eraginkorrean detektatu dela esan daiteke.
Hurbileko detektagailu kapazitiboak: Detektagailu kapazitiboak metalezkoak ez diren gauzak detektatzen dituzte. Osziladoreak kondentsadorearen elektrodoak dauzka. Edozein materialezko objetua gurutzatzen denean, konexio-kapazitatea aldatu egiten da eta oszilazioak blokeatu egiten dira.
Hurbiltasun detektagailu kapazitiboek material guztiak berdin detektatu? Zer egiten da detekzioa hobetu behar bada?
Detektagailu honek edozein objektu detektatu dezake. Detektagailu horiek urrunago iristeko potentziometroa deituriko gauza bat erabiltzen dute.
Langazko detektagailu fotoelektrikoen funtzionamendua esplika ezazu (objektu bat nola detektatzen dute; zer zati dituzte; nola kokatzen dira, egin marrazki bat; zenbateko distantziara detektatzen dute)
Igorgailua eta hargailua bi kaxa desberdinetan daude. Irismen handienak lortzen dituen sistema da, 100 m-raino iritxiz. Hemen objektu opakoak edota islatzaileak laser baten bitartez detektatzen ohi dira. Igorgailua eta hargailua zuzenki jarri behar dira ongi funtzionatzeko.
Reflex motako detektagailu fotoelektrikoen funtzionamendua azaldu (objektu bat nola detektatzen dute; zer zati dituzte; nola kokatzen dira, zenbateko distantziara detektatzen dute etab.). Egin marrazki bat eta aplikazio erreal bat aipatu.
Igorgailua eta hargailua kaxa berean daude. Objekturik ez dagoenean, islagailuak hargailura itzularazten du igorgailuak igortzen duen laserra. Objektua detektatzeko, detektatutako objektuak laserra blokeatu behar du igorgailuaren eta islagailuaren artean. Honen adibideak fotozelulak dira.
Orokorrean, sistema hau hedadura luzetarako edo objektu islatzaileak direnerako erabiltzen da, adibidez botilak detektatzeko, ... Zenbait modeloen hedadura 15 m-tarainokoa izan daiteke.
Zer da IP kode
IP kodea ingeleseko Ingress Protection-etik dator eta solido eta likidoak sartzearekiko zenbateraino babestuta dagoen adierazten du, zenbaterainoko estankoa den. Lehenengo zifrak solidoekiko babesa adierazten du eta bigarrenak likidoekikoa.