Sentsazioak eta Pertzepzioa: Oinarriak eta Faktoreak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB

Sentsazioak eta Estimuluak: Oinarriak

Sentsazioa estimulu bati erantzunez zentzumen-datuak jasotzea dela esan dezakegu.

Sentsazioak zentzumenen bidez jaso ohi ditugu. Gizakiak kanpo-zentzumenak eta barne-zentzumenak ditu. Gaur egun badakigu kanpo-zentzumenak ohiko bostak direla: usaimena, dastamena, ukimena, entzumena eta ikusmena.

Barne-zentzumenen bidez, egarria, gosea, nekea eta antzeko sentsazioak jasotzen ditugu. Sentsazioa zentzumen-organoak kitzikatzen dituen energia da.

Garrantzitsua da kontuan izatea zentzumenetara iristen diren estimulu guztiak ez direla gai sentsazioak eragiteko. Beraz, estimulu bat atzeman ahal izateko, neurri zehatz batzuen artean egon behar du.

Psikofisikariek atalase kontzeptua erabili ohi dute. Atalaseek zentzumenen gaitasunen mugak zehazten dituzte:

  • Gutxieneko atalase absolutua
  • Gehienezko atalase bereizgarria
  • Atalase bereizgarria

Pertzepzioa: Esanahia eta Motak

Pertzepzioaren Definizioa

Pertzepzioa zentzumenetatik jasotako informazioa prozesatzean datza, esanahia emateko; alegia, informazio hori nola hautematen dugun.

Pertzepzioa, beraz, ez da soilik aurrean daukaguna gure zentzumenen bidez atzematea, pertzepzio hori gure asmoek, beldurrek, beharrek eta oroitzapenek baldintzatzen baitute.

Pertzepzio-Motak

Pertzepzioa burutzeko, kanpoko objektu bat behar da, hautematen dugun objektua, alegia. Bestela, aluzinazioa dela esango genuke. Hiru pertzepzio-mota bereiz ditzakegu:

  • Pertzepzio erreala edo objektu fisikoen pertzepzioa.
  • Pertzepzio pertsonala edo pertsonen pertzepzioa.
  • Pertzepzio soziala edo talde eta errealitate sozialen pertzepzioa.

Pertzepzioan Eragina duten Faktoreak

Hautemate-prozesuan aldi berean eragina duten bi faktore daude:

  • Estimuluaren ezaugarriak.
  • Hautematen duen pertsonaren ezaugarriak (motibazioa, aurreiritziak, etab.). Pertsona horren gizataldearen ezaugarriak ere ez dira ahaztu behar.

Estimuluen eta Zentzumenen Ezaugarriak

Psikologoek bi jarrera nagusi bereizten dituzte: jatorrizkoa eta enpirikoa.

  • Jatorrizkoa defendatzen dutenentzat, faktore genetikoak dira pertzepzioan eragina duten bakarrak. Hautematen duen pertsonaren zentzumen-organoek eta nerbio-bideek zehatz-mehatz atzematen dute errealitatea.
  • Enpiristentzat, hautemate-jardueran, ikastea oinarrizkoa da.

Gaur egun ezin da ukatu biek dutela eragina hautemate-prozesuan, bai jatorrizko elementuek bai ikasitakoek. Pertsonak, hautemateko, oinarrizko gaitasuna behar izateaz gain, gaitasun hori esperientziaren eraginez garatu eta egokitu egin behar du.

Entradas relacionadas: